www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Hiru mende baditu, lau urthe gainetik,

Ziburu hasi zela agertzen zubitik.

Bideaz kanpo dute berritan ezarri,

Erraiak erakutsiz herio kolperi.

Bordagaingo paretan, Jopen iduriko,

Bihotz ona behar du bizi egoteko.

Franxex Larraldek dio, behar orenetan

Eskola toki eman sorthu den geletan;

Eta herriko seme, bi jaun aphez dire,

Bihotzik hoberenen jabeak baitire,

Eskola nausi jarri, arren eta haurrak,

Orotan gehienik arthatu beharrak,

Etziten itsu geldi, eskeko bidean,

Ez jakinez norat jo biziko mendean.

Hartako laudagarri Hiriart, Larregui,

Nahiak herriari erakutsi ungi.

Deus ez dela Ziburun inguru erraten,

Halere etxe berri serorei egiten;

Jendeak baduela bihotza ageri,

Erromesiaz gora hartzean iduri.

Diru gabe deus ez du egin Paristarrak,

Etzituen eginen Ziburuko obrak.

Nahi badu norbaitek egiaz ungia,

Hor izanen Ziburu, lekhuko handia,

Egin ditekeiela egiten ez denik,

Nahiz nihork ez duen utziaz hobenik.

Arraina baizik ez du jendeak jakiko,

Dena ere aspaldi errebes biltzeko.

Beharra badakite oinekin zapatzen.

Agorteak ez ditu beihala izitzen.

Behar dute guziek bihotz arraroa,

Herri gutik lukete hek bezalakoa.

Hekin lagun direnak agertzen goraki,

Ezbetza kanta tzarrak gorderaz huzkurki.

Ungiak buruan du Basterretxe jauna,

Biziari ohore egiten duena.

Bikario-jeneral Baionan jarria,

Haranburu da izar bethi ageria;

Ez ditu gastaturen zeruko dohainak

Hautatuz kasik oro bildu dituenak:

Majestatearekin mihiko grazia,

Eta jakitatea guzien garaia.

Urriñan bikario, Chantre da ernea,

Gutiek izpiritu dukete hobea.

Aspaldi baldar-aphez bizi Haraneder,

Behar zaiona ungi herriari eder,

Ikustean emana hehar laguntzerat

Eta sorraraztaile ura ithurrirat.

Sopite, Mitxelena Ziburutar ziren,

Beldur naiz orai ere halako badiren:

Larrea, Hiribarren, bertze zenbeitekin,

Eman ditezke gora itsas lehoinekin.

Dardanburu semea ez da itsasoko,

Bainan balio ditu guziak lurreko.

Gai ederra heldu da Duhut atzarria

Liliak bezala du beztiren herria.

 

    Mainho tokia bada hoberenetarik,

Paris egin diteke etxe berriturik.

Bordagain beztitzen du beltzez kasta-gotak

Alariken tropetan zituena aitak:

Guti bada nahasi herriko jendekin,

Menta handiak ditu untzi maxtruekin.

 

aurrekoa hurrengoa