www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

XUBEROA

 

    Sei mendeak zirela eskas bortz urtheren,

Eskalduna nausi zen Xuberoko lurren.

Lur hori deithua zen denboran Subola,

Bizkonde titulua gora zakharkela:

Hama-hiru mendea zelarik seiean,

Filipe ederrari joan zen dotean.

 

    Pirene grekez, eta eskaraz Subola,

Erran nezake kasik bardintsu direla.

 

    Suprefetak Mauleon egiten ohore:

Kantoin da Atharratze, xumea badere.

Xuberoko jendea omenez leguna;

Badakharke mihitan nihon den zumena.

Sinhestea badute, bethi izan ere;

Arintzat derauzkate hainitzek halere.

Ez ahanzten hargatik Maitiren fedea;

Mauleon zaindu zuen aiten sinhestea,

Kadiratik arthiki predikari tzarra,

Harritua ezarri gezurti ozarra.

Orai ere badire giristino hautak,

Semeak maite jainko segitua aitak.

Damurik zenbeit gazte izpiriturekin

Eman direla makhur aiten sinhestekin!

Ez da Jainko legea nihoiz ganbiatzen,

Munduko berthuteak hark ditu hedatzen:

Ez duke beraz nihork, ungi bilhatzeko,

Edozein gisaz hari gudu egiteko.

 

    Gizon ederrik bada Xuberoa hortan;

Biltzen dute bizia asko inginutan;

Erne dire beharriz nola izpirituz,

Ez dire loharkatzen kantaz eta xiztuz.

Darthez ezaguna da Franzia guzian,

Bankako urreak du beztitzen bizian;

Haren adarrek ere ohore ibilki;

Izen garbiagorik ez diteke uki.

Eskaldun suprefeta bat bederen bada,

Eta hura d'Andurin Mauleko seme da,

Gizon jakin, zuzena, bethi ohorezko,

On galdez dabilana bihotzez herriko.

Atharraztik ilkhitzen zen Xaho jakinsuna,

Beira balu fedea, Eskaldun lehena.

Gutik dute fransesa nola hark ibiltzen,

Ez du ere parerik denean mintzatzen.

Balinba nahiko du holako gizonak,

Laguntzen duelarik zeruko dohainak,

Eskaldunen fedea berriz besarkatu,

Eta heiekin biziz herria altxatu!

Errotik katoliko dire Eskaldunak;

Ez ditezke bertzela hekien lagunak.

 

    Barkus du bere herri Xilo argituak:

Etxeleku ere du maitatu zeruak,

Emanez izpiritu hanbat hedatua.

Gorritepen ondotik, Hagou da hautua.

 

aurrekoa hurrengoa