Biriatuk, jarria harrokaren puntan,
Izena har zezaken bide harriskotan.
Nahiz herrixka bat den, badu bizitzeko,
Eta asko herriri trufa egiteko;
Franzia, Espaiñiak diote ematen
Arraroki bertzetan dutena ikusten:
Artho, ogi, egurra, baieta arnoa,
Zahatoz ekharria on eta gozoa;
Etxe guziak dire aisian agertzen,
Ontasun hoberenak dituzte gainditzen.
Bonihortek ethorki du infanzonetan,
Aiphatua izan da mende zaharretan.
Aitoren seme zuten infanzonek nausi,
Gerletan etzuketen heieri ihesi.
|