www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Ezpeletan aspaldi merkatua bada;

Herri hori hauzoan aski prezatzen da;

Biltzen du azienda hamabortz guzian,

Bertzerik ere saltzen hekin aitzakian.

Jende ona behar du; nihor errenkura,

Han etzaizkola joan gauzak bere gura.

Baztango bide zaio joaiten erditik,

Badu uste bezenbat irabazi hortik.

 

    Izan da Ezpeleta bizkonde handia,

Bere zuen denboran abantzu herria;

Haren jauregia da egin apheztegi,

Ez baitzaio pedazuz argitu arpegi.

Lionel Nafarroan mareskal zelarik,

Eta Karlos errege aita zuelarik,

Anna bere alaba, maitea osoki,

Ezpeletari zuen eskondu handizki.

Erregen odoletik Jausten Ezpeleta,

Baionan aphezpiku aspaldi hil baita, (1170)

Odol horrek badirau bethi Españian,

Dakielarik ungi zer den ethorkian.

 

    Diharassarri seme handi da agertzen,

Notalgoa bezala herri ohoratzen,

Dohatu du zeruak buru hoberenaz;

Badaki ihardesten pasaiako lanaz.

Gardetako kapitain, Duvoisin jarria,

Guziek badakite zein den atzarria;

Izpirituko argi neurri gabe du,

Edozein kargutarat heltzekoa badu.

Gaitzak etsai handi du David mirikua,

Guzien arabera hainisko aitua;

Munduak badu gizon mota orotarik,

Jende xeheak guti holako aitarik.

Salbaia konbertitzen seme zaio eman,

Munduko on guzia ikusiz ariman.

Egiten da Castelper juie hautetarik,

Aithor ona dohako hauzo orotarik.

Ezpeletarrak dire Larralde prestua,

Palacio erikor, Theilary hautua,

Guziak aphez batzuk nihongo onenak,

Duvoisin bere khoro eman duketenak.

Alduden hil izan da Larrondo gazterik,

Errotor guti baita aldiz halakorik;

Iloba bidetan du aphez egiteko,

Itxuren arabera, badu gai laneko.

 

aurrekoa hurrengoa