www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Eskaldunak
Jean Martin Hiribarren
1853

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eskaldunac, Jean Martin Hiribarren (faksimilea). Auņamendi, 1971

 

aurrekoa hurrengoa

    Suraiden izan dire zenbeit pilotari,

Ez dago ahantzirik hangotar Betiri.

Herri horrek, Ahetzek, bai eta Arbonak,

Izen berak dituzte haitzetik emanak;

Hiruetan jendea bardintsu da ona,

Ez da karzelako on hetako tzarrena.

Bastres aphezak dire Arbonan sorthuak,

Zorrotzenak dituzte hoik izpirituak;

Hiriburun errotor bizitzen lehena,

Theologal bezala buru hoberena.

Diharzek Ahetxerat biltzen du mundua,

Edozein gaitzek daukan jende izitua;

Berthuteak baditu, edo sendatzeko,

Edo bederen, gogo ona emateko.

Senperen bikario Kanderatz bizitzen.

Bihotzik hoberenak duela dohatzen.

Arbonako da Duhart barber maitatua;

Amerikan Aldabek bazuen burua.

 

aurrekoa hurrengoa