www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa  

XVI — KAPITULUA

 

Bi hitz Aita-Ameri eta komenturat
johan nahi diren hekien haurreri

 

        Ikusi dugu: lehenik zer den Perfetasunezko estatua; bigarrenekorik nolakoak diren komentuan bat-bederak goza dezazken probetxuak; eta azkenik zer ongi handiak egiten dituzten komentuek bazter guzietan.

        Bi hitz orai, komentuan sartzeko bokazionea duten gazteri, bai-eta hekien Aita-Ameri.

        Oroz gainetik, batzuek eta bertzek ongi ikhusi behar lukete zer premia handiko estatua den Perfetasunezko estatua.

        Zonbat girixtino, uste baitute ez dela hain beharra komentuetako bizitze saindu hori!

        Iduri zaiote, komentuak osoki khendurik ere, ez litekela halako damurik Eliza katolikoarentzat. Huna zer dioten: Adar zonbait phikaturik ere haritz-ondo bati, berdin hazkar egonen da; hala-hala, bazterrerat emanik ere Perfetasunezko estatua, Eliza berdin oso eta berdin sendo geldi liteke.

        Eta nik ihardesten dut, holako girixtinoek ez dakitela zer den Eliza, are gutiago zer den Perfetasunezko estatua. Perfetasunezko estatu hori ez da xoilki adar bat Elizako arbolan, ez-eta bakharrik aphaindura edo edergailu bat. Ez. Perfetasunezko estatua Eliza katolikoaren egiazko muina eta bihotza da.

        Hortakotz dio San Augustinek: Ez dezaket erran zonbat maite dutan Perfetasunezko estatua. Jainkoari esker, nihoni bizi naiz estatu hortan, komentuko bizitze sainduan; eta bertzeak ere, ene egin-ahal guzian, komenturat biltzen ditut: Ad hoc propositum, quantis possum viribus alios adhortor. (Epist. ad Hilarium).

        Berdin oraino san Thomas teologo handiak: Nork ere Perfetasunezko bizitze hortarat ekharriko eta bilduko baititu arimak, harrek obra handia eta miresgarria eginen du. Eta baldin lan horri jokhatzen bada zuhurtziarekin Jainkoaren amodioz, sari bat ederra izanen du zeruan.

        Holako merezimenduak eta sariak dituenaz geroz bokazione biltzaileak, nolakoak ez dituzke bera komenturat joaiten denak?

        Oi beraz zuek, Aita eta Amak, nola behar zareten bozkariatu, zuen haur bat komenturat sarthu nahi denean! Ez diteke mundu huntan ohore handiagorik, ez-eta zerukotzat probetxu hoberik.

        Aita-Ama egiazki girixtino eta Jainkotiar direnek ez diote deus trabarik egiten komenturat johan nahi diren haurreri. Bainan berotzen eta sustatzen dituzte, bai-eta ahalaz laguntzen.

        Buraso hek badakite ez dutela izanen, mundu huntako ez bertzeko, haur horiek baino othoitz-egile hoberik.

        Eta guziz hil-ondoko, haur horietan dute esperantzarik handiena eta menturaz bakharra. Ezen nork ez du ikhusten, ahidek munduan zoin laster ahanzten dituzten beren hilak?

        Huna zer dion Zaldubi laphurtarrak:

 

                Ongi egile gutiz

                Orhoit da mundua

                Ahidetan beretan

                Arin da dolua;

                Hila hil, osoki da

                Etxetik khendua,

                Bai-eta hark utzia

                Harentzat galdua.

 

        Bainan haur bat edo bertze Jainkoari eman baduzu komentuan, oi harrek ez zaitu sekulan ahantziko.

        Ez da baratuko zuretzat othoitz egitetik. Ala komentuko bere lagunekin, ala eskolako bere haurrekin, ala ospitaleko bere eriekin, othoitzean egin-ahala ariko da bere Aita-Ama gaixoentzat.

        Hitz batez, Jainkoari bortxaka ariko zaio, bere buraso maiteak Purgatoriotik athera beharrez eta zerurat helarazi beharrez.

 

        Bertze gauza bat. Baldin komenturat joaiteko gogoa baduzu, denborarik ez gal kontseilu galdatzen batari eta bertzeari. Gaixo batzu badire, iduri baitzaiote jende guziak adiskide handi dituztela. Eta amets horrekin badabiltza orori kontseilu galdatzen. Ai bada, orhoit phertsulariaren erranaz:

 

 

                Bethi da bere mihian adiskide nor-nahi;

                Bainan erhoa fidatzen zaiona hitzari;

                        Izena da komunena,

                        Izana aldiz bakhanena.

 

        Eta gero, zer gerthatzen da ? Guzieri kontseilu galdegin segreturik handienean; eta laster auzoak auzoari segretu hura errepikatzen: eta geroztik zer-nahi traba eta puxulu alde orotarik sortzen bokazione horren gibelatzeko.

        Liburu hunen hastapenean erran dut: Guti dire ixiltasuna atxik dezaketenak; oro barheiatzen eta nahasten dituzte.

        Goihetxe Urruñarrak ez zituen ustegabean egin ez phertsu hok:

 

                Deusik hain pizurik nola segretu bat.

                Urrun garreiatzea gaitz da andreentzat,

                Baina lan bereko badakitzat ere

                Bizardun ez-guti direnak emazte.

 

        Bokazioneaz ez da beraz kontseilu galdatu behar edozoini ez-eta hainitz jenderi, ez mintza jende argituari eta ixilari beizik. Kofesor jakintsun eta khartsu batek emanen derauzkizu egiazko konseilu onak eta zuhurrak.

 

aurrekoa