www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

JAUN INTXAUSPE
BIKARIO JENERALAREN BAIMENA

 

        Irakurtu dugu atsegin handirekin Jaun Arbelbide aphez misionestak egin duen liburua, Bokazionea edo Jainkoaren deia deritzana; eta gogotik emaiten dugu gure baimena, ahalik eta laster argitarat eman dadien.

        Irakaspen baliosenak daduzka: bai Aita-Amentzat, bere haurren eretzean dituzten obligazioneen ezagutzeko eta behar bezala bethetzeko; — bai presuna gazteentzat, hekieri erakusteko zein bide Jainkoak nahi duen har dezaten, haren borondatearen mundu huntan egiteko, eta bethiko dohatsutasunerat segurkienik heltzeko; — bai eta ere komentuan bizi direnentzat, hango bizitzearen abantailen ezagutzeko eta bere estatu sainduaren obligazioneen ongi konplitzeko.

        Ez da lan hori, bertze hainitz gure denboretan ikhusten ditugun bezalakoa, urrexki eta arhinki egina, hitz eta erasi funtsik gabeko dadukana. Lan seriosa da Jaun Arbelbidek egin duena; hainitz irakurtze eta gogoeta kosta zaiona.

        Han nasaiki ikhusten ditigu Elizako Aiteen erakaspenak, Teologo jakintsunen erabakiak, Sainduen erranak eta hekien egintza eta etsenplu ederrak. Han izpiritua osoki argitua kausitzen da eta gogoa asetzen da; han bihotza berotzen da ela baitezpada irakurzailea bulkatua da berthutearen maithatzera ela pratikatzera.

        Badu Jaun Arbelbideren liburuak bertze gisako merezimendu bat ere gutiestiko ez dena. Izkribatua da Eskuara garbi eta ederrenean; eta horrela ere hanitz gorestekoa da.

        Aphezek hartan khausituko dute, arimaren janhari azkar batekin, eskuararen ederki izkribatzeko eta mintzatzeko molde hoberena; eta haren irakurtzea zerbitzaturen ere da Eskualdun guzieri, eskuara egiazkoaren ela garbiaren ahanzterat ez uzteko.

        Atsegin handirekin beraz ikhusiren dugu liburu balios hori argitarat emana eta ahalaz laster Eskual-Herrian barreiatua.

        Baionan emana, agorrilaren hamabortzean, 1887.

Inxauspe, Bikario Jenerala

 

 

        Oi Jesusen Bihotz sakratua, zeronek erran duzu:

        Irakatsiko darotzuet bide ona eta zuzena, zuen Bokazionea.

(I Reg. 12, 23.)

        Hortakotz, zuri dut eskeintzen eta emaiten ene Liburu xume hau.

        Egizu, Jauna, irakurtzaile guziek entzun dezaten zure deia, eta jarraik ditezen bakhotxa bere Bokazioneari.

J.P.A.

 

aurrekoa hurrengoa