www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

III -­ KAPITULUA

 

Gure bokazionea ezagut dezakegu,
gogoeta funtsezkoak eginez

 

        Zertako emanak gare mundu huntan? Emanak gare hemen Jainkoaren ezagutzeko, maithatzeko, eta harrenganat zeruan bethikotz joaiteko. Hori da gizonaren egiazko helburua. Hortarat itzuli behar ditugu bertze gainerateko harat-hunat guziak. Ala aphezgua, ala laborantza, ala ezkontza, ala komentuko bizi gorde saindua, oro xede, hortara baliarazi behar ditigu.

        Bainan ohart huni. Nork-bederak ikhus dezala zer bidez hel diteken xuxenenik Jainkoarenganat. Batzu aphezguaz, batzu ezkontzaz, batzu kontentuaz, bakhotxa bere bokazione bereziaz helduko gare.

        Eta bide horien guzien artean, nola berex bakhotxari dohakona?

        Huna nola berex dezakegun: Bokazione horiek, batzu eta bertzeak gogoan ibiliz; guzien artean ikhusiz zoin den guretzat hoberena; ohartuz zoinek ereman gaitzazken xuxenenik Jainkoarenganat.

        Hortarakotz, gaitezela sar gu baithan, bil detzagun gure gogoak, asma dezagun non diteken gure itzulpidea, eta ikhus norat garamatzan gure Jainkoak. Emeki-emeki, bai-eta laster, begiestatuko dugu, adosten zeraukun bokazionea, hobekienik dohana gure jiteari eta Jainkoaren nahikundeari.

        Gogoeta horiek egitearekin bokazionearen ezagutzeko, galda dezagun gure buruari:

        1° Zertako egin nau Jainkoak eta ezarri mundu huntan?

        2° Zer baliatuko zaio gizonari, mundu guziaz jabeturik ere, galtzen badu bere arima?

        3° Jesu-Kristok orai zernahi luke nitaz, galdatzen banio?

        4° Nola jarraik niteke Jainkoari, ez badut harren nahikundea egiten?

        5° Ama-Birjinak, ene Aingeru-begiraleak, ene Patroin sainduak, zer bokazionetan nahi lukete sar nadin?

        6° Eta nik adiskide min bati zer bide irikats nio zerukotzat, duda berean balitz?

        7° Hiltzeko orenean eta Jainkoaren jujamenduan, nola nahi nuke iragan banu ene bizia?

        8° Atseginak, ohoreak, aberastasunak, zer baliatuko zaizkit noiz-ere ene gorphutza hobirat aurthikiko baitute, eta ene arima eternitatean sarthuko baita?

        Horrelako gogoeta onek ezagutarazi diote hainitz saindueri beren bokazionea.

        Huna zer gerthatu zitzaion San Antoniori. Hemezortzi urthetan galdu zituen bere Aita-Amak; utzi ziozkaten ontasun hainitz.

        Handik sei ilabetheren buruan, Elizan entzuten ditu Jesu-Kristoren hitz hok: hobekienik egin nahi baduzu, zoaz, sal zaitzu dituzunak eta eman beharreri, eta izanen duzu aberastasun handi bat zeruan; eta zato jarraik zakizkit.

        Hitz horiek gogoari barna sartzen zaizko. Gauaz, egunaz, noiz-nahi, buruan dabiltza. Argi bizi batean ikhusten du ez dela funtsean gizonarentzat urrats bat beizik, eta hura dela arimaren salbatzea, zernahi gosta beharrik ere.

        Eta orduan bere ontasunak saltzen ditu, emaiten ditu beharreri, eta doha Jesu-Kristoren ondotik bortuetan barna.

        Guk egin dezogun Jainkoari othoitz eder hau:

 

                        Guk zer behar dugun,

                        Jauna, zuk badakizu;

                        Zure grazia handiaz,

                        Othoi gida gitzazu.

                Mintza zaite, Jaun ona, hemen nago

                        Ekharria zure entzutera;

                Zure nahia dut konplitu gogo,

                        Othoi, zato ene argitzera.

 

        Azkenik, othoitz egin ondoan eta gogoeta funtsezkoak egin ondoan, behar dire oraino kontseilu onak hartu. Jainkoak erraiten du gazteari Liburu sainduetan: Ene haurra, deusere ez egin kontseilurik gabe, eta ez duzu ondoan urrikirik izanen.

        Eta nori behar da kontseilu galdegin? Ez edozoini, ez-eta hainitz jenderi. Gehienak itsu dire holako gauzetan, ez dezakete eman balio duen argirik. Eta bestalde guti dire ixiltasuna atxik dazaketenak; oro barreiatzen dituzte eta oro nahasten.

        Zure bokazioneaz ez zaitela mintza jende argituari eta ixilari beizik. Hortakotz aipha zazu kofesor jakintsun eta khartsu bati, harrek emanen derauzu azken hitza zure bokazionearen gainean.

 

aurrekoa hurrengoa