www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XVI — KAPITULUA

 

Komentuetako bizi kurutzefikatu hortarik
probetxu frango gu-guzientzat

 

        Bizitze kurutzefikatu hortan, komentuarrek aurkhitzen dute, ez xoilki beren probetxua, bainan oraino bertzeri ere ongi handiak egiteko grazia.

        Jesu-Kristok erran zuen:

        Eta nik, kurutxerat iraganen naizenean, oro bilduren ditut enegana. Eta nola komentuarrak kurutzerat iraganik baitaude beren bizi-molde sainduaz, ahal handiak badituzte arimen salbatzeko.

        Ezinbertzea da: Nork ere nahi baititu obra handiak egin arimentzat eta Jainkoarentzat, harrek ikas dezala atsekabearen jasaiten.

        Gure alhorretan, gure landetan, ogi bihiak ez dezake uztarik ekhar baldin ez bada lehenik usteltzen eta lurpean hiltzen. Noiz-ere aski denboraz egon baita ehortzirik, orduan sortzen da, orduan lur-axala zilhatzen du eta agertzen iguzkirat. Eta laster hazi bakhar hortarik jinen dire ehunka bihi berriak. Jesus beraren errana da.

        Bainan Jesus ez zen mintzo bakharrik ogi landez. Bertzerik bazuen gogoan.

        Eliza katolikoa da Jainkoaren egiazko ogi-alhorra. Elizako bere landa hortan, Jainkoak mendez mende ereiten ditu arimak, hala-nola laboriak ogi-hazia bere bazterretan.

        Arima hek ez badire mortifikazioneaz lur-pera jausten, ez badire kurutzetan eta nahigabetan beratzen, uztertzen eta hiltzen, ai hetarik deus guti atherako da. Belharra edo hiraka bai; ez ordean ogi-uzta ederrik.

        Bainan girixtino bihotzdun hazkar batek, nola baitire komentuarrak, besarka dezala zinez kurutzea, jasan detzala amodioz bere oinazeak, o! harrek salbatuko ditu herri osoak, zer-nahi obra handi eginen ditu; harrek uzta ederrak eta aberatzak emanen ditu Jainkoarentzat eta arimentzat.

        Komentuan egun guzietako ohidura da mortifikatzea, Jainkoarentzat asko sakrifizioren egitea. Hortik komentuar arima sutan dago bethi; atsekabek ez dute izitzen; ordoki zaizko bide patar gaxtoenak; errexki eta beroki doha lan eta obra handienetarat. Eta Jesusekin dagoelakotz hola kurutze-gainean iraganik eta itzaturik, nasaiki eta ausarki biltzen ditu arimak, altxatzen ditu bekhatutik berthuterat eta lurretik zerurat. Goraxago aiphatu dutan Jesusen hitz bera da: Eta nik, lurretik kurutzera goratua izanen naizenean, oro bilduren ditut eneganat.

        Bai, kurutzea, bere buruaren sakrifikatzea Jainkoarentzat eta arimentzat, horra zer manatzen dion Komentuarrari bere bokazioneak.

        Ez da beraz espantitzeko, baldin oraiko denboretan ere, komentuarrak badire gehienik hedatzen Misionest bezala, munduko toki salbaienetan. Ordena guzietarik badire. Huna azken urtheko khonduak edo andanak: mila kaputxin, Indietan eta Indi-itsasoko isletan; bi mila eta bortz ehun Franzizkano, Maroken, Xinan, eta Ameriketan; hirur ehun Oblate, Jaffnan, Natalen eta Zeilanen; hamabortz ehun Jesuista, Guyane Anglesean, Armenian eta Madagazkarren; berrehun Lazarista, Persan, Abizinian eta Kian-Sin; bortz ehun Dominikano, Filipinean eta Tonkine barnean; Eta bertze asko, bertze hainitz, zer-nahi bazterretan: ezin konda ditezke.

        Eskualdun batek zion berriki: «Deusek ere ez ditu lotsatzen. Jesu-Kristoren soldado miragarri horiek, ez akhidurek, ez zer-nahi gisetako pribazionek, ez martirioak. Zenbat eder den, mendiz mendi, desertuz desertu, gauez gau, biderik gabe; bide guziak on baitire arimetarat heltzeko; — zenbat eder zautan misionest gaztea, Afrikan edo Auztralian, Tonkinen edo Xinan!

        »Bazuen bihotz harenbeste non, ezagutzen ez zituen jendeak, maite baitzituen harren urrun, eta heietarat, heien salbatzeagatik, laster egin baitu.

        »Gazte zen, ezik gazte eta hazkar izan behar da, hola abiatzeko; bazuen jakitate, holako bihotzari Jainkoak eman du bethi zor zaion izpiritua.

        »Bihotz handi horrekin sekulakotz adio erran du bere Aita eta Amari.

        »Gaztetasun horrek, bere sor lekhuan, agertzen ahal zakon bide luze eta ederra utzi du.

        »Bere izpirituak hitzemaiten zazkon kargu gorak; mezprezatu ditu, eta zertako? Salbai zenbaiten salbatzeko, hekier lehenik Jainkoaz mintzatzeko, gero Frantziaz, eta gero?... Gero dudarik gabe zerbait ohore ukanen du? Kurutzea? obra handi egiler emaiten dutena?... Bai kurutzea, bainan kurutzea, Salbai etsaiek landatua, zoinaren gainean estekatuko baitute, zurezko lantza batez erdiratzeko.» (Eskualdun Almanaka 1885)

        Bestalde badire zazpi ehun aphez, Pariseko misionesten seminariotik, Malesian, Korean, Tonkinen.

        Orotara beraz sei mila eta zazpi ehun misionest aurkhitzen dire jendaia pagano basen artean. Gaizki diot erranez orotara, ezen bertze frango badire komentuar misionestak, herri salbaietan hedatuak. Luzegi liteke nonbre guzien emaitea, eta aski badut erranik irakasteko, nola beren bizi-moldeak akhulatzen eta sustatzen dituen komentuarrak lan handienetara eta obra ederrenetara.

 

aurrekoa hurrengoa