www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XV — KAPITULUA

 

Elizako ofizioak komentuetan

 

        Komentuetako othoitzetan baliosenak dire Elizako ofizioak. Eta badire asko Ordena saindu, ofizio horietan deramatenak denborarik hoberena, bai-eta gozoena, ezen zer diteke hain gozorik nola baita Jainkoaren maithaguneak usu errepikatzea?

        Gau oroz jeikitzen dire, elizara biltzen eta luzaz othoitzean egoiten. Egunaz ere badituzte asko zeremonia, hala-nola meza kantatu bat, bezperak eta bertze hainitz ofizio; eta hori egun guziez.

        Hola manatu diote beren haurreri, San Benuatek, San Domingok, San Frantsesek, San Bernatek, Santa Teresak eta bertze hainitzek.

        Berzela ere huna zer dion Jondoni Paulok:

        Jesu-Kristoren othoitza izan bedi maiz zuen aho-mihitan, elgar berotzen duzuelarik psalmoetan, himnoetan eta bertze kantika izpiritualetan, Jainkoari eskerrak eta gorapenak errepikatuz.

        Dom Geranger, solesmeko abade famatuak erraiten du:

        Komentuarrek ez dute deus hala behar atxiki nola elizako ofizioak. Orhoit ditezela bethi hortan dutela komentuko lan guzietarik baliosena. Jainkoarentzat urrundu dire mundutik. Jainkoarentzat buluzi eta gabetu dire lurreko ontasun ala ospe guzietarik; lehia ditezela beraz, elgar bero dezatela, elizako kantu ederretan, Jainko maite horren bethi eta gehiago goresteko eta ospatzeko.

        Sekulan baino hobeki, oraiko denbora gaxto hotan behar dire komentuarrak Ofizio sainduan lehiatu. Lehenago non-nahi baziren komentuak; alde orotarik Jainkoaren omena errepikatzen ari zuten. Bainan orai urrun da baitugu gutartean holako zorionik. Bakhandu dire komentuak eta guziz eliza-ofizioen erraileak; eta izanagatik bertze asko komentu, eskolez eta ospitalez ederki ibilkatzen direnak, guti dire emanik egun-orotako othoitz kantatuari.

        Hortik, are hobeki lehia ditezela Benedikanoak, Dominikanoak, Frantsiskanoak, Karmelitak, eta maiz ezkerrak bihur detzatela Jainkoari, zeren hautatu dituen eta mundutik berezi, harren bethi goresteko kantu-errepiketan, hala-nola egiten baitute zeruan aingeruek eta sainduek.

        Debruak menturaz gibelarazi nahiko ditu eliza-ofizioetarik. Gogorat emanen diote enganamendu hau, baizik-eta hobeki balia litezkela liburuetan edo bertze zerbait othoitzetan. Gezurra hori, ezen nork asma dezake lan edo othoitz hoberik, nola baita Elizak irakatsi eginbidea Jainkoaren laudatzeko? Mezako sakrifiziotik eta sakramenduetarik landa. Ofizio sainduak dire egin ditezken obrarik hoberenak.

        Frantziako aphezpiku-kardinale famatu batek dio: Ene diosesarat ethorri naizenean, entsegatu naiz berehala Benedikano-komentu bat altxatu beharrez. Hori nuen ene ametsik minena, banakielakotz ez ninduela deusek hala lagunduko nola Benedikanoen eliza-ofizioek. Altxatu izan dut komentu hori, eta geroztik deskantsuan nago, ezen ene diosesari eman diot hor egiazko geriza eta atherbe saindu bat, gaitz guztetarik begiratuko duena.

        Bertze aphezpiku batek ere dio: Eliza-ofizioetan dago Benedikanoen eginbiderik premiatsuena. Ez dute zeren bertze biderik asma perfetasunerat heltzeko; hori bera aski dute. Othoitz publiko horri bihotzez jarraikiko diren ber, betheko dute beren bokazione sainduaren egiazko xedea eta helburua.

 

        Berzela oraino, girixtinoek bethi premia handitan atxiki dituzke komentuetako eliza-ofizioak. Arimako ala gorphutzeko behar orduetan ez zaioten iduri baditekeela laguntza hoberik. Eta hori zuzenez; bi gerthakari hotarik ageriko da.

 

        Godefroy, Alemaniako aitoronseme handienetarik bat, bizi zen hamekagarren mendean. Asko urthez gerla hainitz eta espantu frango ibili zituen. Hazkar, eder, aberats, ez zauken nihon. Edo gerla eta gudu, edo phesta eta josteta, edo erregearen gorthean asko hanpadura eta ageraldi, bazabilan bethi sosegurik gabe, khaldan eta sukharretan.

        Emeki-emeki adinak hausten du eta azkenekotz erixartzen da. Nahi da berehala kofesatu. Jinarazten du aita Thierry, San-Huberteko abadea; errekeritzen du othoi lagun dezan heriotze saindu baten egiten.

        Ethorri deneko, Abadea mintzatzen zaio hazkarki, baizik-eta jende xexea ostikatu duela bere denboran, zer-nahi gerla eta zer-nahi demasia ibili dituela; eta orai behar dela ikharatu eta laztu.

        Bainan horra non auzoko komentu batean ezkila sainduak deika abiatzen diren.

        Oi aita, dio eriak, Benedikanoek kantatzen ari dute beren ofizioa; fidantziarekin nago hekien othoitzari, ezen nik diotet altxatu beren komentua, eta baldin ni banaiz bekhatore handi, hek bederen saindu dire, eta barkhamendua ardietsiren derautet.

        Ongi kofesaturik, ederki hil izan zen.

 

        Hamabi ehun eta hogoiean, Jerusalemetik itsasoz heldu zen Raul bizkunde anglesa. Gauaz hamar orenetako irian, itsasoa borthiztu zen. Uhinek untzia toleraturik zabilaten, jo harat eta jo hunat, iduri iretsi behar zutela. Mariñelak harriturik zauden, kalernari ezin buru eginez.

        Bainan Raul bizkundeak hazkartzen ditu. Erraiten diote ez diten lotsa; gauerditan hasiko direla Benedikanoak ofizioaren kantatzen komentu guzietan, eta hekien othoitzek heziko dituztela itsasoaren uhinak.

        Eta hola gerthatu zen. Gauerditik harat eztitu eta ordokitu zen itsasoa.

 

aurrekoa hurrengoa