www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV — KAPITULUA

 

San Iñaziok eta Santa Teresak
nola lagundu duten Eliza

 

        Hamaseigarren mendean Eliza katolikoak jasan zituen, sekulan ez bezalako nahigabeak. Luther heretikoa agertu zen; Erromatik aldaratu eta deslothu zituen jendaia osoak, hala-nola Alemania, Suissa eta Angleterra. Eta itxura guzien arabera, izurrite gaitz horrek bertze kalterik egin behar zuen; hedatzerat eta nausitzerat ari zen eskualde gehienetan.

        Tinka gaxto hortan, Jainkoak bere Elizari laguntzaile igorri zion San Iñazio eskualduna. Harrek eta harren lagunek gibelaraziko dituzte heretiko protestantak.

        Iñazio gazterik gerla-gizon athera zen; gerlaren izenak berak phizten zion odola, eta Espainia guzian, nihor ez zen, ezpata harrek bezain ongi zabilanik.

        Oi saindu handia, oi eskualdun maitea, ezpataz ez bezalako harmarik ibili beharko duzu. Zure, eta zure lagunen harmak izanen dire kurutzeak eta atsekabeak. Eta huna zertako. Pairatuz beizik ez baititeke deus handirik egin Jainkoarentzat eta arimentzat. Nork ere nahi baitu berthutean ausarki goratu, berzeak ere saindutzen lagundu, eta Jesusen izena goretsi eta altxatu, harrek jakin dezala atsekabearen jasaiten. Horrelako hersturetan erraiten zuen Jondoni Paulok: Jesusekin itzatua nago kurutzeari.

        Bai hola da, eta bethi hola izanen da. Nola Jesu-Kristok gizonen erospen egin baitu hainitz pairatuz, berdin Jesuisten ordenak ere, Eliza laguntzekotz, behar du hainitz pairatu.

        Hogoi eta hamar urthetan athera zen San Iñazio mundupetik eta osoki eman bere Jainkoari. Emeki-emeki bildu zituen bederatzi lagun, oro gizon jakintsunak, bihotzdunak eta Jainkotiarrak.

        Hamabortz ehun eta berrogoi eta batean, guziek egin zituzten botuak; eta ordu beretik bazter guzietara hedatu ziren, Apostoluek lehenago egin zuten bezala, eta predikatzen abiatu Protestant heretikoen kontra.

        Berriki oraino protestant famatu batek erraiten zuen: Guziek dakitena da, Jesuistak jazarri direla gehienik hamaseigarren mendeko heretikoeri. (Guizot).

        Aita-Saindu Paulo hirurgarrenak Trenteko kontziliorat igorri zituen hirur Jesuista, Diego Lainez, Afonse Salmeron eta Klaude Lejai. Halako lan handiak egin zituzten kontziloan, non Modenako aphezpikuak izkribatu baitzuen bere lagun bati: Eskerrak diozkat Jainkoari zeren eta eman dautan Jesuista horien entzuteko zoriona; nik uste nihork behinere kolpe hoin borthizik ez dioten eman heretikoeri.

        Eliza katolikoaren etsai batek, Fra Paolo Sarpik, erraiten zioten Protestanteri: Nahi baduzue Erromako eliza khordokatu eta aphaldu, barheia zaitzue Jesuistak, ezen hek galduz geroztik, Eliza katotikoa laster ttipituko da.

        Handik hunateko denboretan Jesuistek entsegu eta lan berak ibili dituzte. Izan dire bethi Eliza sainduaren laguntzailerik hoberenak.

        Egia da bai hainitz nahigabe jasan dituztela, eta hori edozoin toki ala denboretan. Nihon eta sekulan Jesuistek ez dute izan bakerik ez sosegurik. Noiz-nahi eta bazter guzietan, gezurrik ikharagarrienez belztu dituzte; askotan beren etxeak eta ontasun guziak ebatsi diozkote; behin baino gehiagotan girixtino lurretarik khasatu dituzte.

        Eta bizkitartean ez dire behinere lotsatu. Zer diot? Nahigabe horietan hazkartu dire. Eta goraxago erran dutan bezala, zonbatenaz baitute gehiago pairatu, hanbatenaz egin dituzte ongi handiak eta iraupenezkoak.

 

        Hamaseigarren mendean oraino Karmelitek laguntza handia eman zuten Elizari.

        Santa Teresak erraiten dauku zer xedez egin zuen Karmeleko aldamena edo erreforma. Huna nola mintzo den:

        «Ikhusten ditut heretikoak alde orotarik emendatzen eta nausitzen ari; ez nauke alferrik, jazarri behar naiote. Bainan zer egin? nondik loth hekien gibelarazteko? Ez zait iduri deus hoberik asma dezakedala, baizik ere arima khartsu multxo baten biltzea, amoreagatik beren othoitzez lagunt detzaten Elizako aphezpiku, predikari eta gudulari saindu guziak»

        Erromako Aita-Saindu Gregorio hamabortzgarrenak erraiten du: Santa Teresak ez zuen egunik iragaiten, entsegu handiak egin gabe heretikoen konbertltzeko. Nigarretan zagon bethi kasik, ikhusiz zer ilhunbetan galdurik zauden. Ez xoilki othoitza frango, bainan oraino barurak, lizifrinak, eta bertze hainitz gorphutz-zehatze egiten ohi zituen. Eta harrek bezala, bertze karmelita lagunek ere berdin.

        Protestantek berek zioten: Karmelita horiek azkenean konbertituko gaituzte guziak.

        Geroztik ere laguntza berak eman dituzte bethi Karmelitek Eliza katolikoari. Europako erresuma guzietan ehunka hedatu dituzte beren komentuak.

        Zer diot? Protestant-lurretan ere, heretikoen erdian, badituzte asko komentu, hala-nola biga Londresen, bat 1866an altxatua, eta bertzea 1878an. Urrunago ere joan dire. Komentuak egin dituzte: Indietan, Mangaloreko hirian; Bethleemen eta Jerusalemen; Xinan, Koxinxinan, Kanadan, Afrikan; hitz batez, Misionestak heltzen ahal diren bazter eta eskualde guzietan.

        Eta bethi, erran dugun xedeaz: Elizako predikari eta langile khartsuen laguntzeko beren othoitzez eta mortifikazionez.

        Ezin erran diteke zonbat eta zonbat saindu eman dituzten Elizari. Ordena dohatsu hori izan da egiaz Jainkoaren baratze hautatua; hor ditu Jesusek bildu eta gozatu bere Bihotz sakratuaren espos khartsuenak, egiazko lore eder eta maitagarriak.

aurrekoa hurrengoa