www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIII — KAPITULUA

 

Nola hirur botu horien bidez,
jarraik diteken Jesus kurutzefikatuari.—
Hortan dela komentuetako
probetxu handienetarik bat

 

        San Jeromek erraiten du:

        Martirioa ez dago bakharrik odolaren ixurtzean; ezen martirioa da oraino komentuan bizitzea hirur botueri jarraikiz.

        Izkribatzaile jakintsun batek ere dio:

        Odolaren ixurtzea, gure biziaren emaitea, Jainkoari bihur diteken amodiozko eginkari handiena da; bizkitartean, ez da gutiago egia, komentuko bizi-moldeak ere hein bereko merezimenduak dituela; bai eta gorago altxa ditekela, eta huna zer bidez:

        Komentuko bizi-moldeak nahi baititu egun guzietako sakrifizioak; eta odolezko martirioak ez baitu galdegiten, denbora labur baten indar eta bihotza beizik.

 

        Ikhus dezagun: 1° Eliza katolikoan izan dela bethi lehia handi bat Jesusen kurutze eta atsekabeentzat; 2° Komentuetan dela gehienik agertzen Jesus kurutzefikatuaren alderako amodio hori.

 

        Eliza katolikoak lehia handi bat agertu izan du bethi Jesusen kurutze eta atsekabeentzat.

        Ortzairaile sainduz, Jesusek bere eskuez hartu zuen kurutzea eta bere sorbaldetara altxatu. Hortakotz erraiten du San Thomas Balenziako arxaphezpikuak: Jesus bera bozkarioz lothu zen kurutzeari, beha egon gabe soldadoek eman zezoten.

        Berzela ere, aspaldian errana zioten Apostolueri:

        Odolezko ibaia batean behar naiz sarthu, eta arte huntan, ai zer lehia eta hersturetan nagon!

        Eta hitz horiek xehatzearekin, huna zer dion Aita Korneliok:

        Lehiarik borthitzenaz oro errea zagon Jesus, nahiz-eta kurutzearen gainean bere odola eskeini. Jainkoaren loriarentzat eta gizonen salbamenduarentzat.

        Geroztik, lehia beraz sustatuak izan dire hainitz eta hainitz arima. Apostoluak lehenik; eta gero Jesu-Kristori zinez jarraiki diren girixtino bihotzdun gehienak.

        Jerusalemeko aintzindariek azotatu zituztenean, Apostoluak bozkariatu ziren. Eta zertako ziren bozkariatu? Izan zutelakotz Jesusentzat pairatzeko zoriona?

        Jondoni Paulok, bere oinaze eta hanbat nahigaben artetik, erraiten zuen:

        Ez nagoke gozoz, gaindi egiten deraut nere bozkarioak; eta zertako? oi! huna: Hainitz atsekabek zafratzen baineraute, eta bide hortaz Jesus maiteari jarraikitzen bainaiz.

        Eta bertze aldi batez, oro sutan jarria, amodioz oro xoratua, oihu egiten zuen: Oi Jesus, ez dut deus nahi zure kurutzea beizik; ukho egiten diotet munduko ospe eta atsegin guzieri, egoiteko zurekin itzaturik kurutzearen gainean.

        San Andres apostolua, bere martirioko kurutzea ikhusi bezain laster, bozkariotan sarthu zen. Ez zauken atseginez. Errepikatzen zioskan kurutzeari amodiozko hitz amultsuenak. Erraiten zion:

        Oi nere kurutze maitea, aspaldian gutiziatua, eta orai bederen gozatzen ahal zaitudana, heldu nauzu bozkarioz; bai, bai, bozkarioz, ezen Jesusekin kurutzefikaturik hiltzera noha!

        Jondoni Laurendik ihardesten zion bere hiltzaileari, Baleriano enperadoreari:

        Zure borthitzkeria guziek ez naute demendrenik izitzen. Jo nezazu, xeha nezazu. Hots, erna, eta laster entsega. Guti naiz khexu, ala zure burdin zorrotzez, ala zure basaberen hortz-ausikiez, ala zure edozoin hil-indarrez. Horiek oro ezti zaizkit, ezen sutan nago nahiz-eta bihurtu nere amodioa Jesusen amodioari, nere oinazeak Jesusen oinazeri, nere heriotzea Jesusen heriotzeari.

        Jondoni Bixintxok ere erraiten zioten bere hiltzaileri:

        Ai zuek zaretela herbailak eta ez-deusak! Uste nuen ni baino hazkarrago zinetela. Bainan ez. Zuen borthizkeriak oro garhaitzen ditut errexki ene Jesusen amodioaz. Eta Jesusentzat, oi nahi nuke jasan, zuek asma dezakezuen baino miletan gehiago.

        Neskatxa gazte batek, Santa Agatak, desafioka ihardesten zion bere jujeari.

        Huna zer erraiten zion: Ba, egizu ahal duzun guzia, ene gorphutza zeha zazu, bai-eta itsasoari behera aurthik zazu; hola nerauzu atsegin handienetan emanen, zeren-eta hanbatenaz bainu Jesusek zeruan saristatuko.

        Santa Teresak halako khar handia zuen jasaiteko oinazeak eta nahigabeak Jesus kurutzefikatuarekin, non erraiten ohi baitzuen ez zuela balio bizitzea ez pairatzekotz.

        Urrunago zohan oraino Santa Madalena Paziekoa. Nahi zuken sekulan ez hil, eta bethi pairatu.

 

        Horra nola Eliza katolikoan, izan den bethi lehia handi bat, sartzeko phartedun Jesus kurutzefikaturen oinazetan.

        Orai diot, komentuetan agertzen dela ardurenik eta gehienik lehia eder hori.

 

aurrekoa hurrengoa