www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

V — KAPITULUA

 

Zoin handi eta eder den,
herri paganoetarat Misionest dohatzin
aphezen bokazionea

 

        Jainkoak hain maite izan gaitu, non bere seme bakharra eman baitu gizon guzien salbatzeko, ezen, Jesu-Kristoren erresumak jo behar du munduaren buru batetarik bertzera, eta menderen mende iraun behar du.

        Hortakotz erran zioten bere Apostolueri: Zoazte, argi zatzue bazter guziak.

        Eta beha zazu zer kharrak deramatzan Apostolu horiek; ez dire gehiago nihon gelditzen ez ixiltzen. Goraki eta beldurrik gabe mintzo dire non-nahi, ala tenploetan, ala jende bilkhuretan, ala karriketan, ala bide handietan; mintzo dire edozoin jenderi, aberatseri eta erromeseri, handieri eta ttipieri, jakintsuneri eta ezjakineri. Mehatxatzen dituzte, preso hartzen, azotatzen. Berdin zaiote, eta aintzina dohazi alegerarik errepikatuz: Ez dezaketela gorde Jainkoaren hitza, ez-eta hauts beren Nausiaren manua.

        Apostoluek utzi dituzte ondokoak. Ondoko horiek fede bera hedatzen dute khar berarekin. Eta fede hura, goraki ahoz irakatsi ondoan, hekiek bezala beren odolaz finkatzen dute.

        Orai berean, Frantziako lurretik badoazi misionest gazteak osteka. Izenez ere ezagutzen ez dituzten jendaia basa batzuetarat laster egiten dute.

        Eta bizkitartean gizonak badire milaka eta milaka ilhunbetan galduak! Jesu-Kristo lurrerat ethorri ez balitz bezain urrun direnak zeruko bidetik!

        Oi beraz, misionest joaiteko gogoa duzuen Jaun gazteak, zoin handia den, zoin ederra den, zuen bibotzeko lehia hori! Ez beha haragiari eta odolari, ez beha lur huntako gozo iragankorreri, bainan orhoit bakharrik Jainkoaz eta arimez. Hemengo ontasunak eta atseginak itzaliko dire laster; ordean Jainkoak eta arimek iraunen dute bethi. Eta nahiz denborak bertze gauza guziak deramatzan, deusik ez dezake arimen gainean; arimeri egiten den ongia, bethiereko ongia da.

        Huna zer dion aphezpiku handi batek: Menderen mendeak iragan-eta, zeruko iguzki eta izarrak itzali-eta, mundu huntako azken orenak jo-eta; ez denean gehiago lur huntan gizonik izanen; goizik ez arratsik, gauik ez egunik, ez ditekenean; orduan oraino, zuek batheiatu salbaia gaixo harren arima zeruetan izanen da bethikotz dohatsu, Jainkoaren maithatzen eta goresten, hari eta zueri eskerren bethi bihurtzen.

        Misionest-bokazione hori zoin den premiatsu, ageri da beraz berekin dakharzkan ongietarik eta ondorio aberatsetarik. Harren xedea da Jesu-Kristoren ezagutaraztea, Eliza katolikoaren bethi eta gehiago hedatzea, arima hainitzen salbatzea. Nork erran dezake zer zoriona den arima paganoentzat, izpirituko ilhunbetarik betarik eta aztura gaxtoen lohitik atheratu-eta, azkenean zeruko dohatsutasunerat nerat bethikotz heltzea? Jainkoak bakharrik erran dezake hori.

        Guk dakiguna hau da: Jesu-Kristok bere Eliza egin duela mundu guzirat hedatzeko; eta nahiz Ispiritu Sainduarenganik heldu zaion Elizari bere indarra, bizkitartean gizonentzat egina delakotz, gizonez lagundua dela bere entseguetan; eta Elizaren laguntzaile horietarik baliosenak duela misionestak. Hek dute lanik dorpheena; zuzen da hek izan dezaten ohore eta sari handiena: ohorea gu-guzien estimuan, saria zeruko lorian.

 

aurrekoa hurrengoa