www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Bokazionea
Jean Pierre Arbelbide
1887

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Bokazionea edo Jainkoaren deia, J.-P. Arbelbide. Desclée de Brouwer, 1887.

 

 

aurrekoa hurrengoa

XIV — KAPITULUA

 

Komentuek herrieri emaiten duten
othoitzezko laguntza

 

        Egiptotik athera-eta itsasoa trebeskatu zuen Moisek eta sarthu zen Arabiko bortuetan. Bi ilhabete bortu horietan zabilala, eta horra non bidera atheratzen zaion Amalek, jendaki borthitza. Heldu da, ez bakez, bainan etsaigoaz; gudu emaiten dio berehala Moisi.

        Amalek, jendaki borthitz hori, sineste hazkarretan zagon bere indarren gainean. Ala zaldiz, ala oinez, harmada gaitzak zituen.

        Aldiz Izraeldarrek ez zuten holako indarrik, hurbiltzeko ere. Bainan Jainkoak bere eskuko du gerla. Errexki hausten du hazkarren indarra, eta berdin errexki borthizten du ttipien herbailtasuna.

        Amalek gudu emaitera ethorri zenean, Moisek erran zion Josueri: Hauta zaitzu gizonak; eta atheraturik, guduka zaite Amaleken kontra. Eta ni egonen naiz othoitzean.

        Josuek egin zuen Moisek errana. Bi harmadek elgar jo zuten ordoki zabal batean.

        Eta gudua beroki ari zelarik, Moise othoitzean zagon.

        Haste-hastetik iragan zen mendiska baten bizkarrera, eta besoak hedaturik Jainkoari oihuz abiatu zen:

        Oi Jauna, othoi, othoi, Izraeli emokuzu indarra, eta Amalek fundi zazu!

        Besoak altxaturik zauzkanean, Izraelek gaina zuen. Bainan erortzerat uzten bazituen, Amalek gainditzera zohan. Ai bada zer egin? Akhiduraren bortxaz ez zezazken atxik zabalduak.

        Berekin zituen, mendiskaren gainean, Aaron bere anaia eta Hur bere koinata. Eta hek harri bat ezarri zioten azpira eta jarri zen gainean. Eta biek bi aldetarik eskuak goititzen ziozkaten. Eta holaxet Moisen eskuak egon ziren hedaturik, iruzkia sar arte. Eta Josue nausiturik, Amalek eman zen ihesari, eta harren jendakia ezpataz xaxutu zuten...

 

        Mundu huntan populuak bethi zerbait holako gudu handitan ari dire. Eta denbora berean, Moise iduri, arima onak, arima hautatuak, othoitzean daude, besoak zerura hedaturik.

        Non dire othoitz egile horiek? Dire komentuetan, munduaz gorago, Jainkoari hurbil.

        Usu, sobra usu, gizon herrebesak bihurtzen eta oldartzen zaizko Jainkoari, harren Kristo-Jaunari, Eliza katolikoari. Bekhatuak bekhatuen gainean metatzen dituzte. Zarkeria nausitzen da bazter guzietan; kreatura ezdeusek beren kreatzaile soberanoa laidostatzen eta ostikatzen dute. Ai! orduan heldu dire gaztiguak Orduan heldu dire gerlak, izurriteak, goseteak; nahigabe borthitzenak. Jainko hasarretua mendekatzen da.

        Holako guduetan, holako hersturetan, nork bada ardietsiko diote gizoneri barkhamendua? Erran dut: Arima sainduek, Moise bezala othoitzean daudenek.

        Eta holako arimak aurkhitzen dire komentuetan. Gauaz eta egunaz komentuarrek eskeintzen diozkate Jainkoari othoitzik khartsuenak.

        Nola Jesu-Kristok khurutze gainetik oihu egin baitzuen: Oi ene Aita, barkha biozazute, ezen ez dakite zer ari diren; komentuarrek ere Jainko hasarretuari berdin oihu egiten diote: Oi Jauna, othoi barkha zazu zure populuari!

 

        Zerutikako amets batean, Oniaz aphez-nausia agertu zitzaion Makabe gerlari handiari. Eta irakatsi zion Jeremias Profeta, erranez: Hau da gizonen egiazko adiskidea, zeren-eta othoitz nasaiak egiten baititu populuarentzat.

        Nik ere hitz bera diot: komentuetan dire gizonen egiazko adiskideak, zeren-eta komentuetako arima kartsuek othoitz nasaiak egiten baitituzte populuentzat, herri eta erresuma guzientzat.

 

        Valens enperadoreari erran zion bere gortheko aintzindari batek: Jauna, uzten zaitut, banoha komenturat.

        Kexatu zen enperadorea, eta ihardetsi zion: Zertako bada nahi zare komentuan sarthu? hemen ere baginukee zure beharra!

        Eta aintzindariak: Gorthean baino hobeki lagunduko zaitut komentuan, ezen othoitz eginen dut zuretzat eta zure erresumarentzat.

        Enperadoreak orduan: Zohazi beraz; egia diozu, othoitzak behar gaitu xutik atxiki ni eta ene erresuma.

 

        Bai, komentuek laguntza handia emaiten diote othoitzaz herrieri eta erresumeri. Badire asko lastima gaxto ezin trenka ditezkenak othoitza gabe. Orduan akhabo litezke populurik hazkarrenak, ez balitz heltzen othoitza, eta othoitzarekin Jainkoaren urrikalmendua.

        Huna irakaspen bat.

        Egun batez berri-ekharle bat ethorri zitzaion Josafat erregeari, eta erran zion Oi jauna. etsai-oste handi bat zure kontra heldu da itsasoz haindiko leihorretarik!

        Harritu zen Josafat eta deihadarka abiatu zitzaion Jainkoari: Oi Jauna, norat itzul, nola jokha? ez dezakegu buru egin holako etsai-oste handiari; bakharrik zuganat begiak altxa dezazkegu.

        Hola da, asko lastima gaxtotan erresumak ez daitezke athera othoitzaren laguntzaz beizik.

        Eta laguntza hori, gehien-gehiena, komentuek emaiten dute.

 

aurrekoa hurrengoa