www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

50. BURUA

 

Geroko luzamentuetan dabillan pekatariak
egiten deutsee bidebagea angeru santuai.

 

 

1 §.

 

        Espiritu Santuaren esana da, luzatuten dan esperantzeak nekatzen dabela gogoa ta larritu arimea. Bada orrela, andia da egiaz, angeruai luzementuetan ibillirik egiten deutseegun bidebagea. Zerren deseo ta egarri andiaz dagoz begira ta zain, ea nos penitenziaren bidez gatozan Jangoikoagana; eta, barriz, damu artzen dabe luzatu, belutu, beranduteaz. Alan erakusten dau San Agustinek, esanik ondo egiten dogun guztian poztuten direala angeruak; ta gogaitu, aserratu, damutu deabruak. Esaten danean angeruak poztu ta deabruak naibagetuten direala, adietan da geure aldetik dagoanez poztu edo tristetuten direala; eta guk egiten dogunaz onetarako bidea emoten deutseegula. Bada ganerokoan, zeruan gloriaturik dagozan angeruak ezin tristetu litekez; eta ez poztu bere infernuan betiko neke gogorretan dagozan deabru madarikatu zorigatxez minduak.

        Jangoikoak emonik dauko gizon bakotxari bere angeru gordegilla, zaina, begiragillea. Angeru onek besteen ganetik dauko bere kontura dagoanaren begiramentu, ardurea ta kontua; ta beti dauko aren salbamentuaren nai gura andia. Jangoikoak ontasunean egiten daben legez gizonaren fabore, alan deabruak bere gaistotasunean gura leuke egin bere mendean daukan pekatariaz, diño Santo Tomasek. Luzifer deabruen agintari, buru ta kapitaiak izentatzen ditu deabru gaisto batzuk, kontu euki daien gizonaz, tentatu, beragandu ta bekatu egitera ekarri daizentzat. Eta onegaiti esan giñei, angeru on bat dogun legez gu zaindu ta gordeteko, alan dogula deabru gaisto bat bere, gu tentatu, galdu ta ondatuteko: angeru ona, Jangoikoak emonik; ta gaistoa, deabruak biraldurik.

        Esakizun ezta angeru biok euren artean daukeen gerra ta errierta andia gure arimaren ganean. Biak abiatzen dira, biak ekin ta daragoioe lan ardurazko ta kontuzko oni; ta batez bere eriotzako orduan: bada, orduan da pelearik indartsuena, orduan arimearen gora-bera guztia, ta neurria alde batera edo bestera jausteko puntua. Orduan alkar aditurik ta arturik batu ta lagunduten dira deabruak, esaten dabela: Larga ta itxi dau au Jangoikoak; artu daigun bada guk, daroagun, zerren gurea dan, eta bakotxari berea ezin iñok kendu leio. Inguratuten dabe, esetsiten deutse, tentatu ta desesperaziñoko puntura dakarde; ta asko orduan galduten dira.

        Azkeneko ordu onetan jatorkoz arima tristeari gogora, bizitza guztian egin dituan gaistakeria guztiak; ta ikusirik andiak ta asko direala, biotza estutu, jausi ta ilten jako; gogoeta txar tristeak jatorkaz burura; ta diño bere artean: Zer izango da orain nigaz? Ze sentenzia emongo deuste? Salbatuko ete nas? Puntu latza, pausu gatxa, lan ardurazkoa, estura bildurgarria, arrisku izugarria! Zer egingo dau orduan arima gixagaixoak? Nori deituko deutso bere fabore? Nok eskua emongo deutso? Nogaz baliatuko da? Nor etorriko jako laguntzera? Nor? Bere a[n]geru gordegille maitea. Au orduan adiskide ona legez elduten jako; onek lagundu ta eskua emoten deutso; onek an inguruan batera ta bestera dagozan deabruak aldegin, uxatu ta urrinduten ditu. Eta gero dirautso arimeari: Ea arima bildurtua, animu, biotz artu egizu; ez bildurrik euki, ez galdu esperanzea. Bada, zure pekatuak asko ta andiak badira bere, andiago da Jangoikoaren ontasuna ta miserkordia; zure salbaziñoa gura dau, ez zure kondenaziñoa; oraindiño salbaziñoko bidean zagoz; damutu zaite pekatu egiñaz.

        Orduan Elexa Ama Santeak bere eskatu ta erregututen dau, diñoala: Ea Zeruko angeruak, Jangoikoaren aurrean zagozanak, orain da ordua, orain bear zaitue arima triste onek; estura andian dago, lagundu eiozue, eskua emon egiozue, eldu zaiteze. Orduan arima ak bere barruan segurutasunen bat artzen dau; egin dituan gauza onak animatzen dabe; ta bere aide ta adiskideak beraganik aldegiten direanean bere, antxe bere alboan berari lagun egiten, beragaiti erregututen dago bere Angeru Gordekoa; eztau bein bere largatzen, arimea gorputzean dagoan artean.

 

 

2 §.

 

        Baldin arima au ontasunean, fedean, esperanzan firme badago, ta bere uts egiteak penitenziaz kituturik, urteten badau mundu onetarik Jangoikoaren grazia ta adiskidetasunean, nok esan lei ze andia dan orduan Angeru Guardakoak artzen daben atsegiña ta poza? Ze burla ta barreak egingo ezteutsaz arima aren ondoan ta billa ebiltzeen deabru gaisto asmutsu zitelai? Onetan artuten dau angeru santuak arima zorioneko au bere besartean; daroa Jangoikoaren aurrera, dirautsala: Jauna, aramen non dakardan nire kontura ta ardurara itxi zenduan arimea; agindu zeustan gorde, eskudatu, zaindu, jagon, gidatu negiala; gorde dot, zure agindua bete dot; sendorik ta onik biurtuten deutsut. Artu egizu, bada; emoiozu oni zeure gloria; ta niri neure nekearen saria, pagamentua.

        Baña, baldin arima ak jagi ta urteiten badau gorputzetik pekatu mortalean dagoala, baldin kondenetan bada, orduan deslai largatzen dau bere angeru jagoleak; aldegiten dau beraganik, dirautsala: A gaisto desleial esker-gaistokoa, ta nire nekegarria ta gogaikarria! Ze deungero eranzun dozun, ta ze deungero emon, zugaz egin dodazan alegiñak! Amaren sabeletik urten zenduanetik oraingiño beti zure darraian ta alboan bein bere uts egin baga ibilli nas. Alegin asko ta luzeak egin dodaz, zu arerio orretarik gordeteko ta orain zaroazen bide gaisto orretarik aldegiteko. Baña guztia alperrik.

        Bada, beti egin dozu zeure borondatea, ez nire esana; ondo azturik euki nozu; eztozu nigaz konturik euki; etzara nire adibideaz gobernatu. Galdu dot nire neke ta lan guztia; baña bai zuk bere sekulako zeure burua. Baldin angeru a tristetu ta lotsatu al baledi, uste dot ze alan egingo litekeala, arima aren galtzeaz ta arerio gaistoak daroela ikusteaz. Eta dirudi, lotsaturik legez dirautseela bere lagun angeruai, Jeremias profeta santuak Babiloniako erriari zirautsana: Nik egin dot alegiña ta nire aldetik dagoana osatuteko Babilonia, biurtzeko Jangoikoagana. Galdu da erriau, galdu da arima au; ta ez dau bestek nik baño damu andiagorik. Baña berak dauka errua: bera galdu da. Niri sinistu, obeditu, jarraitu baleust, ezkinian onetara etorriko; ez neban nik onenbeste damu ta naibage orain eukiko; ez eta berak bere orrenbeste kalte, zorigatx ta pena orain eukiko.

        Baña, zelan da au? Zelan galdu da arima au? Ez eban Jangoikoaren Semeak onen salbaziñoagaiti emon bere odola ta artu bere eriotza? Etzituan gaixotuten zaneko ordenatu osagarriak, erremedioak, sakramentu santuak? Ez eutsan angeru santu bat bere erakusle, gidari, gordetzalletzat emon? Zelan, bada, galdu da? Zelan kondenatu da? Baña angeru santuak eranzuten dau: Egiak dira oneek guztiak: nire kontura egoan, bitarteko andiak zituan; baña etzan baperez baliatu. Batetik, gaixotasun ta gatx andia eukan, ta deseo gitxia osatuteko; ta bestetik, bere buruz baliatu da, bere gogo uts ta borondate okerraz gobernatu ta gidatu da, ta ez nire konsejuz, adibidez ta esanaz.

        Egiaz damu ta naibage andia emoten jako Angeru Guardakoari bere kargura dagoan arima bat pekaturik urteiteko luzamentuetan dabillanean; ta oraindiño andiagoa, kondenetan jakola dakusanean. Bai ta beste angeru guztiai bere naibage andia emoten jakee. Bada, guztiak gure salbamentua, ta zeinbat lasterren pekaturik urtenik ikustea deseatuten dabe; ta urteten dogunean, poz ta atsegin andia artzen dabe.

        Beragaiti, bada, angeruai bai atsegiña, ta naibagerik ez emoteagaiti, bear genduke egun beretik, gaurganik, geroko luzatu bage, eragozgarri guztiak kendurik, salbaziñoko bidea artu, penitenzia egin, Jangoikoagana biurtu, pekatuzko bide ta lagun guztiak ebagi, bizitza on garbi deboto bat asi, gelditzen jakun denpora labur arriskatu au ondo emon.

 

aurrekoa hurrengoa