www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

9. BURUA

 

Gerotik gerora gabiltzala,
bete diteke bekatuen neurria ta osotu kontua.

 

 

1 §.

 

        Diño Salomonek, Jangoikoaz berba egiten dabela (Sap. 11): Jauna, zure gobernua ta ordenamentua ain da andia eta ain aurretik prestatu, eldu ta zabalduten da, ze munduko gauza guztiak kontuan, pisuan ta neurrian egiten dozuz. Pisua ta balanza dira Jaunaren juizioak, ezkutapenak ta sentenziak (Eccl. 11). Ez da gitxituterik, ez geiagotuterik; ezta lar geiegirik, ez eskas laburrik; ezta jakinezik, ez ez neban usterik. Guztiak dakus, guztiak dakiz, ta guztiak berak bere eskuz, bere borondateaz batera, bear dan legez zuzendu ta disponduten dituz. Ain artez, zuzen, banaka, era on, ziur ta men daki Jangoikoak gauza guztien barria eze, gure buruko ulleak bere kontatuak ta neurtuak dituz; ta ez jatzu batxo bere ak jakin baga galduten, askatuten, ez jausten. Baita baki zenbatera elduko dan Zerura edo Infernura joan dirianen neurria. Eta berak bakarrik daki, ta ez bestek. Dau guztien kontua ta neurria, ta neurri ziur segurua. Alan diño ta irakasten dau Santo Tomas Elexako Dotore ta argi argitariak (1 p. q. 2, art. 2).

        Bekatuak ta bekatuzko obrak badoguz geure geureak ta geuk egiñak; alakoz eze, diño Jangoikoak Oseas profeta santuaren aotik (cap. 13): Israel —au da, kristiñaua— zeure galdutea zeuk zeuganik dozu; ondu ta obetutea, barriz, niganik. Bekatua zeurea da, parkaziñoa enea.

        Baña orrez guztiaz, baki Jangoikoak gure bekatu guztien barria ta neurria; baki zenbat egingo doguzen ta zenbategiño itxadongo deuskun. Alan irakasten dau San Agustinek (lib. vit. Christian. tom. 9): Jakin daigun gauza bat, diño, eta da, itxadoten deutsela bakotxari Jangoikoaren pazienziak, bere bekatuen neurria bete artean, kontua kunpli arteraño; ta au kunpli, bete ezkero, eztabela geiago itxadoten, eztala itxaromen, ez parkaziñorik zer erdetsirik. Baki Jangoikoak zenbatera elduko dan gure bekatuen muga, marra, neurria ta kontua; eta bai ze andiak ta zelangoak izango dirian bere. Eta itxiten deusku neurri au betetan, kunpli ta osotuten. Erabagirik dauko onenbestegiño itxadongo deuskula. Permiti, larga ta laketuten dau eun edo berreun bekatu egin dagiguzan; edo gitxiago, edo geiago, berak daki zenbat: muga ifinirik dauko; ta eztau gura andik atxina edo aurrera igaro gaitezen. Job s[antuaren] aotik emoten dau onen adieranza bat, esanik (Job 38): Inguratu neban itxasoa neure mugez ta mugarriz; ifini neutsan ate-sarrallea ta esan neutsan: Onegiño, kostaraiño etorriko zara, ta ez aurrerago; emen geldituko zara, emen ausi, istanda ta irardausiko dozuz zeure ekatxak, bitzak, bagak, olatu arro andituak. Itxasoak, aserre danean, aldi txarra dabenean, goi-berak dituenean, dirudi ta esan lei ito, ondatu ta irunsi gura dabela mundua. Orduan alako moldez irakiten dau non, baldin bridarik ta lokarririk ezpaleu, Jaunaren agintaritzaren bean ta azpian ezpalego, lur guztia estalduko leuke. Baña Jeremias profeteak diñon legez (cap. 5): Bauko itxasoak bere marra, bere mugarri jakina, zein dan kosta, ta kostako area ta lurra. Emen austen da, emen geldituten da, emen, arro soberbiatsua bada bere, baketu ta sosegatzen da.

        Bada, itxasoari legez ifini deutso Jangoikoak gizonari bere, beragan danez bere neurria; neurtu ta señalatu deutso nogiño izango dan bere eldutea, bere muga, marra ta neurria. Eta gura baleu bere, ezin atarik aurrera joan ta igaro liteke. Abiatu liteke, gura izan lei, baña alperrik. Zerren gizonak libertade ta baimena, gura badau, ondo edo deungero egiteko euki arren, eztator, ez, andik, ezpada bekatuak bere borondatez ta nai-guraz egiten dituela; baña ez, gura dituzan bekatu guztiak egin leikezala, eta ez libertade ta gura izate ari, gura daben guztia iraunerazo al leiola. Zerren libertade onen agintaria ta nagusia da Jangoikoa. Berak libertade oni ta onen iraupenari, gitxien uste dabenean bekatariak, indarrik egin baga, itxi eragiten deutso, artu ta daroian bide gaistoari. Asko estuten dau edo lotuten dau beretu batez aurrerago. Eta alan ikusiko dozuz jende batzuk, neurria beteteaz kontu gitxi eginik, bekatuak bekatuen ganean ardura baga egiten dituela; eta ain zin-zinez ta borondatez, eze iruditzen jake ya an diriala, ta ara eldutea ezerk ezin eragotziko ta atzeratuko leizela. Baña ikusiko dozuz alanbere, nos eta gogo egiazkoagoa atan ifini ta atara prestatu ta abiatuten dirianean, ordu berean, dala gaixotasunez, dala jausteaz, dala eriotzeak arturik, bere bekatua egiteko gogoaz, bide erdian geldituten diriala. Alan jazoko jakon Faraon erregeari, Israeleko semeen kontra iños baño gogo andiagoaz joiala, esaten ebala: Alkanzatu, atzemon, erdetsiko dodaz, bengatuko nas, apurtuko dodaz, dirianak ezpataren ao zorroztik igaroko dodaz (Exod. 5). Bada, ordu berean, onela berba egiten ebanean, bekatuen neurria bete jakan, kontua osotu ta kunpli jakan, eta berun astuna balitz legez itxasoko ondarrera jausirik, azkendu zituan bere egunak, bere gogo ta asmo uts ero arrotuak.

 

 

2 §.

 

        Itxasoko ontzi andiak pisu ta karga andia jasoten dau. Erdigiño beteagaitik, itxas ganean dabil. Iru laurenak bete arren, oraindo ikusten da, agiri da. Guztia bete dediñean, ondatu ta itoten da, orduan estalduten da. Zerren ezta sobrarik, lar geiegirik ganez eragin ezin leionik; ezta bere neurria baño geiago artu ta kabitu leienik. Bada, berberau jazoten jatzu, zure bekatuen kargaz astundurik, zuri bere. Egiten dozuz ogei bekatu mortal edo eriozkoak, ta oraindiño bizi zara, itxadoten deutsu Jangoikoak. Egiten dituzuz berrogei, ta oraindiñokorren bere itxadoten deutsu. Egiten dozuz irurogei ta, orrez guztiaz bere, pazienzia dau, sufritzen zaitu. Egiten dozuz larogei, ta orduan betetan da neurria, orduan bete-betean dago, orduan ganez egiñik, ontzia ondarrera legez, zu bere Infernuko zulora jausi ta ondatuten zara.

        Baña eztot, ez, onetan esan gura itxadoten dabela nolanai beti Jangoikoak, larogei bekatu egin artean; eztot esan gura eztala ordugiño neurria beteten, ta ez orduan bere beteten dala. Bada, izanik asko ta lar bekatu mortal bakar bat Infernura joateko, menturaz asko izango dira bekatu bakar bategaitik an dagozanak, beragaz bakarrik bete zalako neurria. Lapur batzuk lapurkeria asko egin ezkero urkatuten dituez ta, barriz, beste batzuk bertatik bat egiñik lotuten dituez. Auxe bada, jazo, gertatzen jake bekatu asko edo gitxigaz Infernura doazanai bere. Batzuei itxadoten deutse Jangoikoak luzero; ta beste batzuei ez ainbeste. Eta zergaitik ez? Danik bekatu mortal txikiena bere egiten, bildur izan gaitezen gaitik; bada beronegaz neurria bete diteke. Eta, alan, diñodanean larogei bekatuaz neurria betetzen dala, bardin esan nei lenengoaz, bigarrenaz edo irugarrenaz bete leitekela. Bada nik bakarrik bardinza onegaz adierazo gura dot badala bekatuetan neurri bat ta aurrera ez igaroteko muga bat, marra bat, kontu bat. Eta lenengo bekatua egitearena bere bai; baña guztiz bere, andik ara urrengoa egiteko bildur izan bear gareala: zerren onegaz, lenengoaz egin eztana, bete liteke neurria.

        Eta emetik atera giñei ta ikasi gauza asko. Lenengoa, zu ta ni egiaz zordun gareala geure Jangoikoari. Bada ameneko asko dagoz orain Infernuan, guk oraingiño egin doguzan bekatuak baño gitxiagogaz; ta guk geureak oraiño, geiago balira bere, Jangoikoaz batean erremedia giñeiz. Bigarrena, ikasi giñei emetik beti euki bear dogula bildurra ta atzerapena bekatu egiteko: zerren eztakigu zeñaz zarratu, erabagi, bete, neurtu ta itxiko dan kontua, lenengo egiten dogunaz, ala bigarrenaz. Eta guztien buruan ikasi giñei ta atera onetarik, zorakeria andia dala guk geure buruan daroaguna ta esan oi doguna: bekatuak itxiten ta obra onak egiten gero asiko gareala. Bada gogoratu bear genduke badala bekatuetan neurri bat, kontu ziur bat, ta guk disponduten dogun gero atara eldu baga, a kontua kunpli diteke ta neurria bete.

 

 

3 §.

 

        Diñoe Aristotelesek ta oni darraioan filosofariak (2 ex anim. cap. 4, text. 41) bizi dirian gauza guztiak daukela euren neurria euren anditasunean, ta bai txikitasunean bere. Gizona ezin dateke zigarra adiña txikia, ez zigarra bere gizona dun beste andi. Eta bizi dirian gauza guztiak daben legez euren anditasun ta txikitasunean euren puntua, geldiera, para ta neurria, alan dauke euren iraupenean bere euren denporea. Denpora bategiño iraun al leie, ta ez geiago: andik ara doaz jatsiaz, azkenduaz ta euren indarrean argalduaz. Animalia, abere batzuk geiago iraunten dabe besteak baño, ta aretxak bere. Baña guztiak dauke euren denpora jakin bat ta neurri bat. Onela bada, dauke bekatuak ta bekatariak bere euren neurria ta kontua, zenbatgiño elduko dirian, ta bai denpora bere nos artean iraun. Eta au denporau eldu ezkero, neurria bete ezkero, eztau Jangoikoak geiago itxadoten. Alan adietan emoten dau Eskritura santeak, esateaz (Esdræ 4, cap. 4): Zoaz ta itandu egiozu seindun dan andreari, ea bederatzi ille beteak bete ezkero euki al leienez seiña sabelean. Eranzungo deutsu ezetz. Ez eta beraz Jangoikoak bere, bekatuen neurria osotu, bete ezkero, ezin euki lei, bere justizia beragan danez, bere aserrea agertu baga. Eta diño Isaias profeteak (cap. 38): Itxadoten dau Jangoikoak, gugaz miserikordia eukiteko; adietan da itxadoten dabela baldin neurria bete ezpada, denporea kunplitu, eldu ezpada. Alan esan ta egin bere eban Jangoikoak berak Noeren denporan arako uriola, urjola, ugolde andiaz mundua ito ta ondatu ebanean (Genes. 6): Bete da lurra gaistakeriaz, gaistotu dira gizakumeak, bete da maliziaz; ezta, bada, zer itxadon geiago, ondatu ta galdu daiguzan lurraz batera. Eta alan ondatu ta galdu zituzan zirianak.

        Lurraz batera ziñoan, bada lurra gelditu bazan bere, baña Glosak diñonez (Glos. Lyr. cap. 6 genes.): Urjola agaz lurra bere meatua ta argaldua gelditu zan. Gai onetara ezta deungero eldu San Mateo Ebanjelariak ifinten daben bardintza bat (cap. 13), zeñaz baieztuten da, bekatuetan legez egite onetan bere, neurria bete artean, osotu, zoldu ta eldu artean, itxadoten dabela Jangoikoak. Bardintza, irudintza au da era onetara: Gizon batek erein eban bere soloan gari garbi ederra. Baña gero nastugille gaisto batzuk egotzi ta zabaldu eben ganetik azi, lollo ta bedar txarra. Denporaz batean asi zirian azi biak, ona ta deungea, agertzen. Agertu zirianean, esan eutsen serbitzariak nagusiari: Jauna, zuk azi ona ta garbia erein zenduan zeure solo ta lurrean, baña dakusgu onagaz batera erne, sortu ta jaio dala txarra bere. Gura dozu, bada, joan, atera ta batu daigun gaisto a? Ez, eranzuten deutse, eztot ori gura. Itxozue gitxi bat, zagoze oraindiño; larga egizuez azi biak, ona ta txarra, azten, anditzen, elduten; ta orduan igitatu, ebagiko dozuez guztiak. Eta onak ardura onaz ta metak kontuz bildurik ta sortan baturik gordeko dozuez, ta gaistoak bere alkarturik surtara botako dozuez. Ez eban gura ugazabak bere sasoira, zoritasunera, mugara ta denporara eldu artean iñok ukutu leizen, ez eta eldurik ta eginik geldi zitezen.

        Alan egiten dau, bada, gure Jangoikoak bere onakaz ta gaistoakaz. Itxadoten deutse guztia zoritu artean, muga ta neurrira eldu artean. Eta gero, orduan, onak bere Gloriara jasoten ditu, ta gaistoak sekulako penetara botaten ditu. Frutuak itxiten dozuz onduten, umaotuten ta bere sasoira elduten; alan itxiten ditu, bada, Jangoikoak bere onak ontasunean ta gaistoak gaistotasunean elduten ta neurria betetan.

 

 

4 §.

 

        Gure Jangoikoak, ikusirik jarraioela gaistakeriari jendeak, esan eban biotz-min andi bateaz, zerren berak gura ez ebana munduko bekatuak erazo eragiten eutsen: Neuk egin neban gizona neuk desegin, ezindu, bagetu, galduko dot; kenduko dot lurraren ganetik (Genes. 6). Onetarako deitu eutsan Noe zeritxan gizon bati, zein beste zazpi persona bere etxetarrakaz idoro zan on ta justua; ta ari esan eutsan: Bete da mundua bekatuz [ta] maliziaz, ganez egin dau gaistakeriaz; eta alan, erabagi dot guztia urjola bategaz ito ta ondatutea. Baño emon gura deutset asti, epe, denpora ta bitartea biziteko ta penitenzia egiteko eun ta ogei urte. Bitarte onetan zuk, dirautso Noeri, besteai adierazoteko, zeure etxekoak salbatzeko ta animalia, abere ta bizikor guztien bizitzea gelditu dedin, egingo dozu ontzi bat, kaxa, utxa, barku andi bat, esan dirian gauza guztiak artu ta gorde al leikezan bat. Eta alan egin bere eban. Eta an sartu zirianak bizirik salbatu ta iges eben, ta ez besterik.

        Orain emen gogoratu bear da gauza bat, ontzia egin-eragitearen ganean. Esan eban Jangoikoak itxadongo ebala eun ta ogei urte. Baña, baldin kontua ondo ateretan badogu, idoroko dogu ez ebala eun urte baño itxadon. Bada agiri da eze, ontzia egiteko mandatua, agindua euki ebanean Noek, bost eun urte zituan, ta gero seireunera eldu zanean etorri zan uriolea. Zer esan gura dau onek? Opa, eskiñi, promestu itxadongo ebala eun ta ogei urte, ta ez itxadon eun baño? Non dira ganekoak? Ze eskastasun, ze laburtasun, ze urritasun da au? Zergaitik eztau bere promesa osoro kunplitu, betetan? Eranzuten dau San Juan Krisostomok (hom. 25 in genes. 7, tom. 1): Egia da promestu, eskiñi, agindu zituzan urteak bete baga biraldu ebala Jangoikoak uriolea. Eta au izan zan miserikordia santearen señale andi bat. Bada, ikusirik geroago bekatu geiago egiten ebela, ta aurrerantzean bere alan jarraituko eutsela; ta itxadoteaz, denpora geiago emoteaz on baño kalte geiago etorriko jakeela, bekatuen zauriak gordinago, saminduagoko ziriala, loiago egiten ziriala, errukiturik Jangoikoa, pena gitxiago letorkien amoreagaitik, gitxitu eutsen denporea ta laburtu ogei urtez emon eutsen epea, promesa ta berbea. Alan eranzuten dau San Juan Krisostomo berak. Eta errazoi ona da au. Baña ez nik darraiodan gauzea adietan emoteko. Onetarako idoroten da beste bat San Jeronimogan, ta ene ustez ez deungea (Vid. Jeronim. de ques. hebraic. super hunc loc.). Eta da errazoia: Eskeñi eutsen itxadongo eutsela eun ta ogei urtean, baña ez eban eun baño itxadon, zerren eun ta ogu[e]i urtean egin bear zituezan bekatuak, edo egin bear etzituenak, eunean egin zituezan, eun urtean neurria bete eben. Eta, zelan neurria bete ezkero ez zegoan zer geiago itxadon; alan, zelan eurak tematu, porfiatu zirian bekatu egitera ta neurria betetera, erabagi eban Jangoikoak bere, eurai bizitzea laburtutea ta ogei urteen denporea urritu ta gitxitutea.

        Onetarik atera giñei bear gendukela, bizitzeagaitik baño ezpada bere, bekatu egitetik atzeratu ta onen neurria betetzetik gorde, jagon, iges egin. Alan zirautsen Jeremias profeteak judegei: Zeuroen buruen arerioak, Jangoikoagaitik egin gura ezpadozue bere, zegaitik, zeuroen on probetxuagaitik ta geiago biziteagaitik bada bere, etzara bekatuetatik gordeten? Eztakizue bekatu egiteaz ta oneekaz neurria betetuaz bizitzea laburtuten dozuela? Eta onelan, ilgo zintekezan baño lenago ilgo zareala? Zerren kontua, neurria kunplitu ta bete ezkero eztago geiago bizitzarik.

        Eskeñi, opatu ta agindu eutsan gure Jangoikoak Abrani ta bere ondokoai, emongo eutsela Judeako erreinu ta erri ona. Baña ez eutsen eskeñi ta bertati emon. Eta, zergaitik ez? Eranzuten dau Jangoikoak berak (Genes. 15): Ezteutset berpetatik emoten, oraindo bete ta kunplitu eztirialako amorreo erri atakoen bekatuak. Oneek neurria bete dagienean ta kontua osotu daienean, orduan kenduko deutset aei, ta emon Abran ta aren ondorengoai.

        Ez eban irudiz ta ustez alan egin Sodoma ta Gomorra erri bekatariakaz. Oneek esan ta bertatik, geiago itxadon baga, Zerutik su ta garra biraldurik erre ta auts biurtu zituan. Zergaitik ze ordurako neurria oso betetu eben. Eta onen ganean diño San Agustinek (de vit. christian. tom. 9): Ejenplu onegaz adierazoten jaku ta erakutsi argiro, bakotxari, bere bekatuak bete dituenean, betetan jakazala bere egunak bere; ordura artean itxadoten jakala, ta ez geiago.

        Eta, baldin oraindiño esan doguzan gauza guztiok egiak badira, zelanbere dirian egiak: baldin Jangoikoak erabagirik badauko itxadotea neurria bete artean, ta ez geiago, zer uste ete dozu zuk, oraingiño buruan ulle dozun baño bekatu geiago egin dozun orrek? Zer dakizu urren egiten dozun lenengo bekatuan, zuk zeure neurria beteko dozunez? Kontua kunplituko dozunez? Zer dakizu lenengo egingo dozun bekatuaren begira dagoanez Jangoikoa, zure egunak akabetako ta mundutik ateretako? Ondo gogoratuteko ta beti buruan eukiteko da gai au, gogarte ta puntu au. Baña zuk puntu ta lan onegaz, ta beste onelakoaz bere, kontu gitxi eginik, zeure gero zorigaistokora laster zoaz; ta beti bere gero onduko zareala ta zeure neurria eztala oraiño beteko esan oi dozu.

        Baña zer izango da zure gero ori, etorkizun ori eldu baga, zure bekatuen neurria bere neurri betera eldu badedi? ta zure bizitzea bere akaba badedi?

        Gogoraziño au berau, beste baga, asko izan bear leuke ez geiago gerotik gerora ibilteko; eta bai, beintzat, bekatu bat egitera zoazanean, a egitetik iges egiteko, gorde ta atzeratuteko. Bada gogoratu bear zenduke egitera zoazan bekatu ori dala, menturaz, zure azkeneko bekatua, ta beragaz zuk zeure neurria betetan dozula, bada ez zagoz seguru.

        Lar bere asko dira oraindiñokoan egin dozuzan bekatuak, ta orregaitik bere, itxiten zaitu Jangoikoak, itxadoten deutsu oraiño. Beraz, uste izan ziñei, eztozula oraingiño neurria bete. Baña bete ziñei urrengo egiten dozunaz; bada alan, a egitetik gorde bear zara.

        Eta alan, igaroak igaroak diriala, egiñak alik ondoen erremediatu dagiguzan ta aurreranzean geiago egitetik, albaitanez, al daigun guztian gorde gaitezan. Beti bere puntu au, neurria beteteko pelligru au gogoan darabilgula. Eta bizi gareala, ez bekatuz ta gaistakeriaz, ezpada ontasunez ta egikera onez neurria beterik, azkenean Zeruko gloria, gozotasuna ta betiko atsegintasuna erdetsi al daigun legez.

 

aurrekoa hurrengoa