www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

26. BURUA

 

Aserrea amatetako seigarren erremedio[a]
da ez jakin gura izatea zer diñoen gugaiti jenteak.

 

        Bakean, soseguan ta aserratu bage egoteko, ezta bide gaistoa gugaiti jenteak zer diñoaren billa ta itanduten ez ibiltea. Senekak diño: ezta on, ezta konbeni guztia jakitea, ikustea eta enzutea; igaro bitez gauza asko guk jakin baga; bada, eztakienak eztau damurik artzen. Gura badozu sosegu ta epetasun onean, ta aserratu baga egon, ez geiegi itandu, ez geiegi arakatu ta billatu. Billa dabillanak idoroko dau; ta batean ezpada bestean, bere burua egitekotan sartuko dau, arduraren baten ifiniko dau.

        Ezta on barrendari izatea; ezta on zelataka egotea, ez eta egiten dirian gauza guztiak jakin gura izatea. Askotan ekarten deuskuez kontu barriak, esa-mesak, urliak au diñoala, urlizeak bestea diñoala, onelakoak ta alakoak esan direala; ta geu bere gogoz gagoz enzuten. Baña gero, jakin dogunean, idoroten dogu gura eztoguna; ta andik gatoz jaustera aserrean; koleratu ta minduten gara. Emendik gatoz gauza asko egin bear izatera, osotuteko geure onrea, egin bearrak etzirianak, alako gauzak enzun ezpagenduz. Eta alan, obe da gauza asko ez jakitea. Eta dakigunean bere, ondo da ixilik igarotea, ezpajenkiz legez egotea; ez jabetutea esanaz, ez-ikusi egitea, ez jaramotea, ixilik igarotea, geure barruan egostea kanporatu baga.

        Errege Saulgaiti erregetu barrian deungero berba egiten eben jente batzuk; ta ori ain ur ta argiro, ze errege berak enzuten zituan. Baña burua beste aldera biurtu ta disimulatu eban, enzun-gor eginik. Ta andik biztu al zitekean su guztia amatau eban. Egun baten Arkelao erregeari, kalean igaroten zala, bota eutsen ura burutik bera: e[z]takigu ala berariaz, ala ustekabez zan. Baña bere laguntzan joiazanak asi zirian esaten, ori zala azartasun andia, atrebenzia ta lotsabagetasun ezaina; ta, baldin kastigetan ezpazan, urrengoan beste orrenbeste egingo ebeela. Baña bertati erregeak sosega zituen, esanik: Zagoze bakean ta geldi; ezta ezer egin. Ur au bota dabenak ez nau ni busti, ez ekialako ni nintzala. Ez eban bere ganera artu, ta onela obeto ta errazago erremediatu zan ta amatau zan biztutera joaian sua.

        Bespasiano enperadoreak ain kondiziño ona ta onera emona eukan, ze gura ez eban legez edo personari ez egokan legez, iñok deungero berba egiten ebanean, disimuletan eban, edo berba jokolariz, txantxaz, irri-barre solasezkoz edertuten eban; ta onela, berari egokion onreagaz geldituten zan, ezer galdu bage. Alan errege Antigono bere idoro zan egun baten beragaiti deungero berba egiten eben jente pilo baten ondoan; ta esan eutseen: Zoaze urrinago, erregeak enzun eztaizuen. Beragaiti ta bere kontra berba egiten egozan, ta berak aparta zitezela esan eutseen; ta andik bera alabatua ta besteak lotsatuak gelditu zirian.

        Jakin ezkero, enzun ezkero, beragan artu ezkero, gatx da aserratu bage, sutu bage, benganzara abiatu bage, kolperik egin bage, edo auzitan edo erriertan sartu bage gelditzea. Ze erremedio, bada, ze bide, ze bitarteko gatx guzti oneetarik iges egiteko? Ez ezer itandu, ez billatu, ez jakin gura izan; ta jakiten danean bere, egon ezpaleki legez, ez jabetu esan danaz beragaiti, ez beragan artu; ta egin bere burua itsu, gor, mutu. Au da erremedioa aserrerik ez erneteko, erriertarik ez biztuteko, bestegaz enkontru txarrik ez eukiteko, ta biziteko bakean, pozik, konsolaturik, biotzeko erretasun bage.

 

aurrekoa hurrengoa