www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

24. BURUA

 

Aserrea amatetako laugarren erremedioa
da gogoratutea, arerioak egiten deuskuezan
bidebageak Jangoikoaren kastiguak direala.

 

 

1 §.

 

        Laugarren erremedioa, osakaia, bitartekoa kolera ta enkina, gorrotoa, ikusi ezina ta aserrea atsemon ta amatetako, ta arerioak egiten deutsun bidebagea, laburtasuna, iraina ta ofensa sufritu, irunsi ta eroateko, da gogoratutea Jangoikoaren ordenamentua ta baimenak direala, ta bere eskutik datozala arerioak egiten deutsuzan atsekabeak, gatxak, naibageak: berak laketu ta permititu dituala aren purgak. Onegaiti gure Salbagilleak esan eutsan bere eriotza aurrean San Pedrori: Eztozu gura neure Aitak emon deustan kaliza edan daidan? Eriotzea artu daidan? Ak agindu ta ordenatu dituan neke-penak sufritu daizadan?

        Jangoikoaren ordenamentu oni begiratuten eutsan Dabid errege santuak, madarikaziñoak ta biraoak egozten eutseezanean; ta alan, esan eutsan Abisairi, biraogillea kastigatu gura ebanean: Itxi egiozu, madarikatu ta biraotu nagian Jangoikoaren aginduaren erara. Bada, eukiko ez leuka gizon biraoti orrek orrelako atrebenzia azartasunik, Jangoikoak laketu ta eskua emongo ezpaleutso; larga, bada, esan daian gura daben guztia, kunpli ta bete daian Jangoikoaren agindua ta naia.

        Arerioak Jangoikoaren azoteak, zartak, zigorrak dira. Arerioak Jangoikoaren mandatariak, bidalduak, borreroak dira. Beraz, ezkara aen kontra aserratu bear. Bada, ze erru dauko azoteak? Ze erru berduguak? Baldin persona batek austen badeutsu arri bateaz burua, arriak ze erru dauka? zegaiti joko dozu arria? Txakurrak egin daroa ori, largarik presonea, arriari esetsitea.

        Job santuari esan eutsenean aren ardiak, kameluak, abereak ta beste ondasunak kendu eutseezala lapurrak, ez zan bapere aserretu, ez eta gorrotorik artu lapurren kontra. Zergaiti ze bazekian lapurrok Jangoikoaren justiziako mandatariak ta prebosteak ziriala; ta Jangoikoak alan laketurik ostu eutseezala bere ardiak ta ganerako ondasunak. Eta alan, lapurren kontu gitxi eginik, esan eban: Jaunak emon, Jaunak kendu, Jaunak gura izan daben legez egin da: izan bedi, bada, Jaunaren izena bedeinkatua.

        Dakusanean ume batek bere amaren eskuan zigorra edo zartea, ta agaz jo gura dabela, geiago begiratuten deutso amari, zigorrari baño: bada ondo daki, baldin amak nai ezpadau, ezteutsala zigorrak minik egingo. Alan bada, guk bere arerioak ditugunean, ta aek kalteak ta bidebageak egin edo egin gura deuskuezanean, geiago begiratu bear deutsagu Jangoikoari ta aren miserikordiari, arerioai baño. Bada arerioak, Jangoikoak laketu edo permititzen ezpadeutse, edo atzeratu gura baditu, ezteuskue kalterik, min ez gatxik egingo. Ta onegaiti, gure Salbatzalleak esan eutsan Pilatosi: Etzenduke nire ganean eskurik, baldin ezpaletorzu an goitik.

        Zeure arerioak bidebage asko egiten deutsue, ta bakusaz Jangoikoak bidebage oneek; bakiz ta, gura baleu, ez leukizue orrelakorik egingo; baña eztitu eragozten. Bada, San Agustinek diñoalez, zeure arerioak egiten deutsuezan injuria ta bidebageakaz, edo gura dau Jangoikoak probatu, ikusi ta esaminatu finak ta egiazkoak direanez zure egiteak ta merezimentuak, edo zure pekatuak emen kastigatu, beste munduan ez kastigatzeagaiti; edo, azkenez, oneek pazienziaz ta gogo onez sufritu ta eroanik, sari andi bat zeruan emoteko.

 

 

2 §.

 

        Arerioak, fortuna txarrak ta munduko gora-berak dozuzanean, ta bidebageak eta irainak egiten deutsuezanean, orduan Jangoikoari begiratu bear deutsazu, azaz gomutatu, agaz konsolatu; ta zeure artean pensatu, oneek guztiok Jangoikoak biralduten deutsuzala; eta nos eta mundu onetan deungego igaroten dozun, ainbat eta obeto joatzula beste mundurako, zu nor bazara. Eta Jangoikoak uste baleu etzareala beretzat izango, alako penarik ta naibagerik ez leuskizula emongo: lenago bai, largako zendukez gura dozun guztia egiten, ta zeure gustura biziten.

        Medikuak esperanza guztia galduten dabenean, itxiten deutso gaixoari nai dabena egiten, jaten, edaten; ezteutso ezer eragozten, etsiturik ta esperanzabageturik dakusala gaixoa. Baña, osatuko dalako esperanza daukanean, eragozten deutsaz gauza asko, gauza zalegarri asko kentzen deutsaz. Onela gure Jangoikoak bere, dakusanean pekatari gaixoa salbatu ta osatuko dala, eragozten deutsaz gauza asko, ezteutsaz laketuten atsegiñak ta gustu txarrak; emoten deutsaz purgak ta naibageak; gura dau euki daizan arerioak, ta oneek egin daioezala bidebageak. Ta au guztiau da señale ona. Bada, onetan agiri da eztabela Jangoikoak larga ta desanparatu pekataria, eztabela esperanza galdu.

        Eta au da atsegin andia arerioak dituanentzat ta bidebageak eroaten dituanentzat, jakitea ta gogoratutea oneek guztiok direala Jangoikoaren purgak ta azoteak, ta guztiak bere onerako. Eta alan, arerioaganik bai, baña Jangoikoaganik, adiskide guztien ganeko adiskideaganik datozanak legez, gogo ta borondate onaz artu bear doguz. Alan gogoratu ta artuko bagenduz, ez gintekez oi dogun legez jasoko arerioen kontra; ez gintekez orrela egosi, erre ta minduko geure barruan.

        Esango dozu etzareala, ez, aserratuten arerioaren kontra, esan edo egiten deutsun injuriagaiti; ezteutsazula orregaiti gatxik gura; bada, bakizula oneek guztiok Jangoikoak laketu edo permititen dituala. Baña deungerotzat daroazula, bere gogo ta borondate zitel gaistoagaiti. Bada, zuk ari biderik emon baga ta bidebagerik egin baga, orrez guztiaz, alan esetsi ta gatx gura deutsun. Onela diñozu, baña ez ondo. Bada, zuk ezteutsazu begiratu bear arerioaren borondate gaistoari, ezpada zeure Jangoikoaren borondate borondatetsuari. Bada, aren borondatea da, arerioak egiten deutsuzan gatxakaz zuri on egitea; eurokaz gura zaitu orain mindu emen, bestean ez kastigetako.

        Llaga zauri gaisto bat burdiña goriaz jo baga ezin osatu danean, etzara jagiten burriñaren kontra, erretzen zaitualako ta min egiten deutsulako; etzara orren zoroa izango. Pazienziaz daroazu, dakizulako burdiña ori darabillan barberuaren intenziño ta borondatea ona dala. Alan da, bada, zure Jangoikoaren gogoa ta borondatea bere ona ta onera emona, zure arerioarena txarra, deungea ta okerra bada bere. Beragaiti, Jangoikoaren borondateari begiratu bear deutsazu, ta ez arerioenari.

        Eta baldin au onela estimatu ta gogoratuten badogu bear dogun legez, erremedio andi bat idoroko dogu geure barruan sosegatzeko, ta ez aserratuteko geure arerioak egiten deuskuzan kalte, injuria ta gaistakeriak gaiti.

 

aurrekoa hurrengoa