www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

33. BURUA

 

Lenengo erremedioa, bidea ta bitartekoa
aragizko pekatuaren kontra da oraziñoa.

 

        Desoneskeriako pekatuaren kontrako erremedio ta osagarriak emotera asi baño len, esan gura dot gauza bat, ta ifini ta para egiazko zimendu sendo bat. Eta da, lujuriazko pekatu desonestuan ez jausteko, bizio onetarik iges egiteko, aragizko pekaturik aldegiteko, gorputz ta arimeko kastidade edo garbitasuna gordeteko ta garbi irauteko, Jangoikoaren bearra dogula ta bere doia, emoitza, grazia ta mesedea dala. Eta grazia ta laguntasun au bage, alperrak ta utsak direala gure alegin ta indar guztiak.

        San Anbrosiok diño: Ezta, ez, donzellatasuna, birjindadea diruaren pisuz ta balioz erosten dan doea, ez eta gure indarrez, al ta birtutez irabazten dan gauza; bada, aragiak aragia benzututea, naturalezak naturaltasuna azpiratu ta goiartutea gatx da, lan andi nekezkoa da. Onetarako besteren laguntza, naturalezaren ganean eskua, eskubidea, agintaritza dabenaren bearra dogu. Eta alan, jakinik bego edozein, eztabela aragiaren kontra bitoria osorik irabaziko, berak beragan bere indarretan fiatuten dabenak. Ezagutu bear dau, bera baño bere arerio au indartsuago dala; ta Jangoikoari eskatuten ezpadeutso bere laguntasuna, faborea, grazia, kalteturik geratuko dala, goiarturik, benzuturik geldituko dala.

        Au da egia garbia; ta egi au ezaguturik, esan eban Salomonek: Jakin, oartu ta ezagutu nebanean ezin egon nintekeala jausi baga, Jangoikoak eutsi ta gordeten ezpaninduan; ta au jakitea Jangoikoaren mesede ta doia zala; joan nintzan bertati berari erregutu ta eskatutera, esaten neutsala bere eskurik euki nengiala, jaustetik gorde nengiala ta bitoriaz gelditzeko emon egidala indarra ta grazia. Onela, egiaren barria ekian legez, San Agustinek Jangoikoari egin eutsan oraziño, esaten eutsala: Jauna, zuk diñozu gorde daigula kastidadea, garbitasuna; indazu, bada, aginduten dozuna, ta gero agindu eidazu gura dozuna; agindua legez, emoizu agindua kunpli, betetzeko ta gordeteko indarra; bada, alan bai, baña bestela ezin kunplitu, ezin gorde nei.

        Bada, aragizko pekatuan bein edo bein, aldez edo moldez, egitez, ikustez, esatez, gogoz, eskuz edo bestela jausi ta loitu bage egotea, Jangoikoaren doia, emoitza, mesede ta grazia bakarra da; geuk geure indarrez ezin alkanzau giñei, ta beragaiti kontuan, irazarrik, zur, zolirik egon bear gara; ta ez jausteko alegin guztiak egin bear doguz; abe, zimentu, sostengu ta erremedio bitartekoak artu bear doguz.

        Eta lenengoa izan bedi oraziñoa. Geugan danez indarrik ez dogula ezaguturik, Jangoiko maiteari eskatu bear deutsagu lagundu daigula ta esana emon, jausi ez gaitezan. Onetarako baliatu bear gara Ama Birjiña kastidade ta garbitasunaren Erregiñaren bitartetasunaz. Bada, Dotore Santu batzuk diñoen legez, Birjiña Ama Mariak, munduan bizi zanean bere, beragaz baliatzen zirianai, kendurik euren pensamentu ta gogoeta txarrak, aren lekuan emoten eutseezan gogoraziño ta pensamentu garbiak, ta garbi biziteko gurari ta naikunde andi batzuk. Munduan bizi zala au egiten baeban Ama Birjiñak, zer egingo eztau orain, Zeruan dagoala gloria ta eskubide andiaz bere debotoakaz, berari eskatu ta erregututen deutseen debotoakaz? O zu, munduko itxaso bildurgarri onetan bizi zareana, diño San Bernardok, zeure tentamentu deungeetan, deitu Maria Santisimari; aragiak tentetan zaituenean, gorputzeko griña gaistoak esetsiten deutsunean, deabruak galdu gura zaituanean, begira Maria Santisimari, deitu egiozu biotz-biotzeti, bai ta bere esposo San Jose maiteari; ta ondo enzuna izango zara: enzungo deutsue, lagunduko deutsue, eskua luzetuko deutsue. Eskaria berau egiezu zeure Angeru Zainari, San Migel ta angeru ta Zeruko santuai, ta aterako zaitue loitu, ezaindu, jausi bage desoneskeriako pekatuan.

        Baña ezta asko oraziño egitea Jangoikoari ta santuai; oraziñoari lagundu bear deutso bizitza on garbi batek: aldegin bear dira bekatuzko okasiñoak, lagunak, bideak, arriskuak; ez joan len jausi zarean etxe zorigaistokora; ez batu len pekaturako euki dozun adiskide gaisto tentagilleaz. Orduan Jangoikoak enzungo ditu zure oraziñoak; orduan libratu ta aterako zaitu galbidetik; orduan gordeko dozu garbitasuna ta kastidade lora eder preziatua.

 

aurrekoa hurrengoa