www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

10. BURUA

 

Asko balio dau Jangoikoaren miserikordiak;
eta zelan bear dan beragan itxadon, fidatu.

 

 

1 §.

 

        Santo Tomasek diño (v. p. q. 129, art. 6): Fidanzia edo konfianzea da esperanza sendoa, indartsua, ta ustez ondo irmetua ta segurutua. Dozunean adiskide bat aberatsa, altsua ta zeure egiteko guztietan leiala, fededuna, mena ta zin fin probatua, alakoaren berba ta esate bat dirutzat artzen dozu; bere eskentza ta opa agindute bat, emotetzat legez dozu; aren promesetan, kiñuetan ta adieranzetan bere sinismen ta konfianza andia dozu. Bada orrela, errazoiaz eukiko dogu guk bere itxaromen andia ta esperanza beroa geure Jangoikoagan ta bere miserikordian. Zerren agan idoroko doguz fidatu ta itxadoteko arkitu al ditekezan segurantzarik andienak ta egiazkoenak.

        Lenengo, bera da gure adiskidea, ta ain adiskide, ze Zerutik lurrera jatsirik, izanik gu bere arerioak, beragaz adiskidetuteko, bere bizitzea bere borondatez emon eban, dirauskun legez San Pablok (Rom. 5).

        Baita bere da aberatsa, ondasunduna, al, poderio ta eskubide andikoa. Bada, zerua ta lurra, zeruko ta zerupe guztiko gauzak bereak, berak egiñak ta bere eskuko ditu, diñoanez Dabiden aotik (Psal. 23): Egin bitez esateaz, egin zituan; ta bagetu, ezindu, ezereztu bitez esateaz, ezerbereztuko litekez (Psal. 32). Ezta ibilterik, ez mugitzerik, ez irauterik, ez artuemoterik, esan-egiterik, aren borondate, nai-gura izatea baga (Actos 4).

        Bada fintasunaz, bere berban leiala ta jabe izateaz, ezta zer esanik. Eccl. diño: Begiratu egizue munduko jeneraziño guztietara, ta idoroko dozue eztala iños iñor galdu, Jaunagan itxadon dabenik; ta ez bere premiñan, bear dan bidean, bera beartu dabenik, bere bear dabena baga gelditu. Agaitik diño Dabidek (Psal. 54): Gura badozu zugaz ondo joan dedin, ta ondo urten ta jazo dedin, ifini egizu zeure esperanza, itxaromena, biotza, gogoa ta ardura guztia Jangoikoagan; bere ganera bota ta egotzi egizu. Zerren munduaren eretxian, irudiz ta ustez, erremediorik, sendagairik ez daben egitekoai bere, berak arkitu, idoro ta emongo deutse buru. Dirudi au adierazotera emoteagaitik, askotan larga ta itxiten gaituela geure Jangoikoak esturetan jartera, egitekotan sartutera ta Zerutik baño erremediorik ezin euki giñeien estura ta larritasunetara etorte[r]a; lurraz, ta lurreko sokorru, jabe, bitartetasun ta laguntasun guztiaz esperanzabageturik, etsiturik, estuturik, larriturik, Zerura ta Zeruko laguntasunaz balia gaitezen amoreagaitik. Alan diño San Juan Krisostomok (hom. [17], tom. [1]): Egitekoak egin bear dirianean, galdu aginean dabiltzenean, orduan euki egizu zuk iños baño esperanza geiago: bada orduan erakutsi ta agertuko dau Jangoikoak bere al, eskubide ta poderio andia; ez egitekoaren asieran, baña bai estuera ta premiñarik andienean; ta iñondik erremediorik, igesbiderik eztala dirudienean. Bada orduan da Jangoikoaren laguntzaren, bitartetasunaren denporea, zoria. Beraz, orduan bear dozu zuk Jangoikoagan ta bere miserikordia, ontasun ta prestutasunean itxadon, fidatu, esperanzatu.

        Eta alan egiten dozun denporan eztau, ez, Jangoikoak uts egiten. Lenago bai, bere ontasuna, leialtasuna, miserikordia, eskubidea, altasuna ta prestutasuna erakusteagaitik, orduan lasterrago, prestago, arinago egiten dau; orduan elduten jatzu; orduan zuri, uste bere etzenduan bidetik, biralduten deutsu erremedioa. Jakin dagizun beste erremedio guztiak akabatu, azkendu dirianean, bereak asiten diriala. Jakin dagizun, beste guztiak ezin ezer eginik itxi zaituezanean, ak al dabela ta orduan faboretuten zaituala.

        Alan faboretu ta ontartu eban Jonas profetea iru egun ta gaubez itxasoan baleak sabelean bizirik erabilli ebanean. Alan faboretu, zaindu, jagon ta gorde zituan Israeleko semeak, itxas-bazterrean, errege Faraonek alde guztietarik inguratuak ta ezin iges egin eukeen legez, ustez artuak ta lotuak zituenean.

        Alan faboretu eban Susana Lege zarreko andra garbi, on, prestua, bere senarrez kanpora beste bategaz izan ebala, guzurrez, falsiaz salaturik, arrika iltera eroiela. Azkenez, alan gorde eban Daniel profetea leoi amurratuen artetik, ao ta atzamarretatik osorik, bizirik, gatxik areanbere baga atera ebanean.

        Nok esan eukean gizon batek iru egun ta gau bal[e]aren sabelean ibilli ezkero, bizirik leorrera urtengo ebala? Nok sinistu eukean Israeleko semeak, itxaso bazterrean ain estura andian egonik, Faraonen esku gogorretatik iges egingo ebela? Eta Faraon persegille bera bere ekertsitu guztiaz an bertan gelditu, ito ta ondatuko zala? Nok uste eukean Susana gaistotzat kondenaturik ilteko plazara atera ezkero, ainbeste onra ta alabanzaz etxera biurtuko zala; eta bere salatzalle agure zar malsinak bere lekuan bere ordez kondenatuak eriotzara izango ziriala? Eta nori gogora etorri lekikion Daniel santua leoi goseakillak euren erdian ta agindura atzamar artean eukirik, gatxik egin baga, apurtu baga ta irunsi baga itxiko ebela? Oneek dira Jangoikoaren mirariak, berak bakarrik ta ez bestek egin leizenak. Eta egin zituan oneen fabore, eurok estuera andi-andian zirianean, eureen esperanza guztia konfianza andi bategaz Jangoikoagan ifini ta josi ebelako. Alan ifini ez ebelako, Israelgo seme Ejitoko erbestetik, deserritik urten ebenetarik, etzirian Josue ta Kalef baño eskeñi jaken errian sartu. Zerren guztien artean, oneek biok bai, baña ez eban bestek Jangoikoaren promesetan ta esanetan bear zan esperanzea, itxaromena, sinismena ta konfianzea euki.

 

 

2 §.

 

        Abiatu zan egun baten san Pedro itxaso ganean Jesu Kristo bere maixuagana joaten. Eta abiatu ta asi zan bertati oñez, ontzi baga, leorrean baliz legez ur ganean ibilten, segurutasun ta esperanza bategaz, joanik bere jaun ta jabeagana, bere lagunzaz batera, itxasoak jasoko ebala, etzala itoko, ta ez ondatuko. Eta ez zan onetan engañatu. Bada sinisteak ta esperanzeak iraun eutsan bitartean jaso eban itxasoak, etzan ondatu, leorrean adiña seguru, irme ta gogor ifinten zituan uren ganean oñak. Baña axe bat jagirik, ekatx bat eregirik, itxasoa anditzen ta areriotuten asi zanean, asi zan San Pedro bere izututen, ikaratuten, bildurtzen, dudatzen, esperanza ta konfianzea galduten. Eta, zelan joian esperanza, sinistea galduaz, alan joian itxaso barrura bere sartuaz, estalduaz ta ondatuaz; alakoz eze, azkenean guztiz onda etzedin, Jesusek eskua goian, gañean eukiteko, emon bear izan eutsan, zirautsala (Math. 14): Ha, fede gitxikoa, zergaitik dudatu dozu? Zergaitik etzara lenengo gogoan ta sinistean irme egon? Sinistea euki eban bitartean ondo joan jakan, orduan jasoten eban itxasoak. Baña otz epeldu zanean bere sinistea, fidanziak uts egin eutsenean, uts egin eutsan itxasoari bere jasoteko ta bere gañean eukiteko indarra ta poderea. Agaitik diño Dabid erregeak (Psal.): Jaunagan itxadoten dabenak Siongo basoa ta mendia legez izango dira: a lainbeste irme, sendo, seguru ta indartsu.

        Bada orrela, ori danez beraz, asko balio dau esperanza egiazko batek, indar andia dau itxadote on batek; ain andia eze dirudi asko izango dala esperanza santu au berau bakotxaren egitekoetan ta batez bere bere azkeneko orduan, izan arren bekataririk gaistoena, salbaziñoko bidean ifinteko. Ez orrelakorik. Dirudi, baña ezta alan: ezta esperanzea bera asko izango. Egia da asko balio dabela, indar andia daukela Jangoikoagan itxadoteak; baña adietan dala egite onakaz batean ta bere neurrian, lar geiegia baga. Zerren lar geiegi guztiak dira gaisto, urrengo buruan esango dan legez.

 

aurrekoa hurrengoa