www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

36. BURUA

 

Aragiaren pekaturik gordeteko
laugarren erremedioa da ez alperrik egotea.

 

 

1 §.

 

        Bear egizu, lanen bati zakioz, zerbait egiten ibilli zaite, egitekoren batera emon zaite, etzaite alperrik egon, ta onela gordeko zara desoneskeriako pekatuan jausi baga. Alperkeriatik eldu dira amorentasuna, pensamentu, gogo ta egite txar guztiak. Orregaiti diño Aristotelesek, nekazari, langille, beargillak baño eztagozan erria dala erririk onena. Nekatzalleak euren nekeaz, lanaz, zeregiñaz daukee kontu, ta ez amorentasunaz ta desoneskerian ibilteaz. Bear egiten dabenak, bearraz eta lanaz neketuten danak, eztau orrenbeste aragizko tentaziño. Nekepean beti ibilteak emoten deutse zeregin asko.

        Au alan dala erakusteko ta adirazoteko dakar San Jeronimok gertaldi au. Ejitoko konbentu baten zan fraide gazte bat, aragiak biziro tentatzen ebana; ta ain lazki, ze ezin kendu zituan bere gogotik pensamentu loiak, egin arren barauak, latztasunak, nekegarriak, azoteak ta gogortadeak. Komentu atako buru nagusi agintariak, onen barria eukirik ta ikusirik a fraidea galduteko arriskuan egoala, asi zan asmatu ta gogoratuten, ea ze bidez ta bitartekoz aterako eban pelligru onetarik.

        Ezaguturik aren tentaziñoak etozala alperkeriatik, egiteko bage, bere atsegiñ ta gustura, nekebagetasun, olgura ta naibage bage egotetik, jaso eutsan berariaz testimonio falso gaisto andi bat. Onetarako alkar aditurik, fraide bik salatu eben nagusiaren aurrean, alan zala. Salatuak ziñoan guztia zala guzurra, enbusteria, etzala alakorik, asmu utsa zala, ez eukala errurik. Salatzalleak baietz, alan zala. Onela zebiltzan, batek baietz, bestea[k] ezetz; ta nagusia bere sentenzia emoterik atzeratuten zan berariaz.

        Onetan igaro zan urte bete. Urtearen buruan itandu eutsan nagusiak fraide ari, ea zelan joakon bere aragizko tentaziñoakaz. Eta eranzun eutsan: Ze tentaziño? Eztakus, bada, zelan nabillan ta zelan narabillen testimonio guzurrezko onegaz? Eztakus ze nekez, ze estu bizi nasan? Lorik bere ezin egin dodala? Ai, aita, joan zirian nire tentaziñoak ta lengo gogoraziñoak. Orain beste gauzak daroat gogoa. Eztakit zelan bizirik bere nagoan. Orra emen ze bide ona asmau eban nagusiak, bere fraidearen burutik kentzeko tentamentu zitelak: alperkeria kenduaz, nekea emonaz, kendu eutsazan aragiaren tentaziñoak.

        San Juan Krisostomok diño amore desonestua presona alperrean idoroten dala; an dauko bere ostatua, bere bizilekua, bere janaria ta atsegiña. Onegaiti pintetan eben Benus desonestea jarririk. Bada, aragizko amorea ta amorentasuna alperkeriaz ta geldi egoteaz azi ta mantenduten da. Eta diño Obidiok: Kendu egizu alperkeria, ta kenduko dozu Kupidoren indarra, galduko da desoneskeria.

 

 

2 §.

 

        Komunki alperrak jan-edanean, solasetan dauko gogoa. Alan diño Kasianok: Alperraren gogoa ta solasak dira jan-edanaz eta sabelaz; eztau beste pensamenturik. Onegaiti dirautso San Jeronimok Rustikori: Amatu egizu estudioa, ta eztozu aragiaren pekatuan atseginik artuko, ta ez orretan gogorik eukiko. Artzen badozu gogoz estudioa, aztuko dozu amore desonestua; Jangoikoak Ezekiel profetaren aotik zirautsan Jerusalengo erriari: Jerusalen, Sodoma zure aiztearen pekatua ta galdugarria izan zan suberbia, asea ta alperkeria. Alperkeriaren bidez egin zituan Sodomako erriak ain utsegite andiak ta ain pekatu ezain atsituak, ze igon eben Jangoikoaren aurrera ta euki ezpaleu legez lurrik estaltzeko eta ez urik itoteko a erri pekataria, zerutik biraldu eban su ta garra, guztia erre ta kastigetako.

        Dabid erregeak lan bearrean ebillanean, gerrara joaten zanean, kontu gitxi eukan emakumeakaz. Baña gelditu zanean zeregin bage, alperrik ta sosegaturik bere jauregian, orduan jausi zan pekatuan. Salomon bere, Jerusalengo tenplu andi zabal miragarria egiten okupaturik ebillenean, eztogu irakurten andrakumeak engañatu ebenik; baña tenplua azkendurik, alperkeriara emon zanean, laster jausi zan pekatuan. Sanson indartsua gerran ebillanean filistioen kontra peleetan, ezin eguño goiartu eben bere arerioak; baña lanak ta gerrak akabaturik itxi zituanean, bere emazte[a]ren besartean bere gustura etzan zanean, emazte berak salatu, engañatu, saldu ta entregatu eban arerioai; ta gero oneek egin ebeen beragaz gura eben guztia.

        Zagoze zur zoli irazarriak, ene anaje maiteak, diño San Agustinek, bada eztakust zareala Dabid baño santuagoak, Salomon baño jakintsuagoak, Sanson baño indartsuagoak. Gizon andiok jausi bazirian, nor bildur izango ezta? nor biziko da ardura baga? nok aldegingo eztituz desoneskeriara daroazen bideak, okasiñoak, lagunak ta arriskuak? Eta, zer izango da onei lagundurik alperkeriak? Itanduten da ea zegaiti jausi zan Ejisto aragizko pekatuan. Prest eta begietara dator errazoia: bada alperra zan. Bada, onela esan liteke Dabid, Salomon, Sansongaiti: jausi ziriala, beste asko legez, alperkeriagaiti; onek galdu edo galduteko arriskuan ifini zituan. Eta oneek legez zu bere galdu ta jausiko zara, alperrik bazagoz; lan bearren bati ezpazakioz; beti ezpazagoz zer edo zer egiten, edo oraziñoan.

 

aurrekoa hurrengoa