www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

18. BURUA

 

Obra justiziazkoak, konzienziaz zor dozuzanak
ondokoai itxi baga, zeuk egin bear dozuz.

 

 

1 §.

 

        Baldin obra miserikordiazkoak, karidadezkoak, zelangoak direan pobreai on egitea, billosak janzitea, gose-egarri danari jatea ta edatea emotea, bakotxak eta norberak bere eskuz, bizi dala, irabazi andirik eukiteko egin bear baditu: zeinbatenaz bakotxak bere eskuz, urrengo ondokoai itxi baga, egin bearko ditu obra obligaziñozkoak, justiziazkoak, kon[zien]ziaz zor dituanak? Zelan dirian gauza ostua biurtutea, zorrak kitututea, eregi dituan testimonio guzurrezkoak osotutea, eragin dituzan kalte ta gaistakeriak erremedietea?

        Baldin obra miserikordiazkoak ta borondatezkoak zeuk zeure eskuz egiten ezpadozuz, ez besteai egin eragin, egia da eztozula orduan merezimendurik izango, baña ez bekatu mortalik bere. Bada obra miserikordiazko edo errukizkoak, agaiti deituten dira miserikordiazkoak, ta ez justiziazkoak, zerren denpora beartuan, ordu estu ta premiñazkoan baño, ez gagoz bearturik aek egitera. Baña obra justizia[z]koetan, bear-bearrak dirianetan, bestela berbatu bear dogu. Bada eurok kunplitu ta betetara bearturik gagoz bekatu mortalen pena pean.

        Eta eztozu, ez, uste izan bear, ondokoen kontura itxiaz kunplietan dozula, zeuk orain badozu zegaz. Ez eta urrengoai zegaz pagatu señalaturik, izentaturik ta apartaturik. Bada, esan oi dan legez, jan leiz otsoak ardi kontatuak; alan, zure urrengoak, ostekoak, atzerengoak bere artu lei beretzat zuk señalatu deutsazunetik. Eta, zegaiti ibilli bear zara señalakizunetan ta besteai konzienziako kargu karga emoten? Ori liteke zeu kondenetea, ta besteri kondenetako bidea emotea. Zeuk zor dozuna, zeuk pagau egizu. Zeuk egin gura ezpadozu, zelan bestek egingo dau zugaiti?

        Esango dozu: ez dot, baña, zegaz pagau. Baldin ezpadozu, ezinak eztau legerik: orduan etzagoz bearturik pagatzera, ezinak dirauan artean. Ez eta ez zagoz obligaturik pagatzen, baldin artzekodunak berak kitu parkatuten badeutsu. Orrez geiago, zor deutsazunak berak, ez ezinbestez, gura ta gurez, ezpada bere nai guraz ta borondatez itxadon ta epea emoten deutsunean, orduan luzatu ziñei pagamentua, epe edo denpora artaraño, baña ez geiago. Pagatu al daizula, pagatu baga jabearen borondatearen kontra ondasuna eukitea, bekatu da. Eta au bardin adietan da zor jakinagaiti, eta autortu, deklaratu edo agertuaz, zein gauza ostuaz, ixilik eroanaz, konsejuz edo lagunduz besteai lapurreta egiteko bidea emonaz. Eta zein batean, zein bestean, pagatu bear da iñori kendu jakona.

        Eta ezta, ez, asko autortu ta agertutea zorra; ez eta gero zeure ordenuan edo testamentuan, ilterakoan ta azkenean biurtuteko, kitutu ta pagetako gogo ta borondatea eukitea. Bada, baldin albadaizu, zeuk bizi zareala aalik lasterren ta bertatik pagatu bear dozu zeure zorra; bai ta biurtu bere gauza ostua ta bide bagez artua, ezkutatua, kendua ta deungero eroana, dala tratuan, dala saldu-erostean, dala pisuan, neurrian, tranpak jokoan egiñaz, ta beste olango gaistoz kalte egiñeetan: gai onetan ezta asko ondokoai kargu itxitea.

        Nabarro doktoreak diño (Manual. restit. cap. 17): Ilte orduan, berak pagau al dagiala, pagau baga bere urrengoai testamentuan zorrai eranzuteko ta ostua biurtuteko ordenamentua itxiten deutsanak, deungero egiten dau, ta eztoa seguru bere konzienzian mundu onetarik bestera. Beste bein diño jakitun onek: Zordun dala dakienak ta justi[zi]ak biurtutera beartu artean pagau gura eztabena, bekatu mortalean bizi da.

        Batzuk bekatutzat badaukee bere gauza ostua paga zaga eukitea, baña ezteritxe ta eztaukee bekatutzat zor jakina ta autortua luzetutea. Esan daroe: Bakit, ta baki jabeak bere, zor deutsadala; autortuten deutsat, ezteutsat ukatuten, ta badot pagetako bere gogoa ta borondatea. Deritxazu, autorturik ta pagetako gogoa eukirik, ainbestegaz kunplietan dozula. Baña engañetan zara; bada, bataz, gogoa bera ezta asko, ez autormena bere; zerren zure gogo ta borondate onagaz probetxu gitxi izango dau jabeak, pagamendurik eztanean. Eta, besteti, osasun sendoan pagau al dabenak, gaixotu edo il arteraño egin gura eztabenak aditzera emoten dau, baldin gaixotasunik ezpaliz, ez eriotzarik, kontu gitxi artuko ebala. Eta au dakusgu alangoetan: bada, gaixotasunetik iges egiten badabe, eztabe jaramoten, ta uste dabe aldi atan, ta barriro gaixotu artean, libre ta seguru dagozala.

 

 

2 §.

 

        Zuk gura dozu zeuk egin bear zenduan deskargua, ta egin eztozuna, zure ondokoak egin daiela. Baña, uste dozu zure dirua edo ondasuna, zuk zeure ondokoari zeure zorrak ta obligaziñoak pagetako itxiten deutsazuna, ez jakola zure ondokoari bere, zuri lainbeste on, gozo, eder eretxiko? Eztozu uste? Eztozu gogoratuten zuk legez ak bere bere denporan gozatu gurako dabela? Eta esan bere bai bere artean: Niri neure aurrerokoak ta lengo igaroak itxi eustan ondasun au, bide bagez ta deungero beretu eban ta, orregaitik bere, ez eban biurtu, ez kitutu, beti berak euki eban. Bada ez nas ni bere a baño beartuago biurtutera. Egia da ak niri, bere ondokoari legez, agindu eustala biurtu negiala; bada nik bere alantxe aginduko deutsat nire urrengoari, seniparte eukiko dabenari. Baña bitartean, nire aurrengoak legez, nik bere gozatu gura dot, ta euki neure denporan. Begira emen zelan batak besteari itxirik, eztan pagurik, ez biurrerarik sekula egiten; bai ta andik ara, zelan zeure burua galduten dozun, ta zeure ondokoa bere galduteko pelligruan ta bidean iminten dozun. Bada pelligrua da, ak bere zuk baño geiago jaramon ta kitutuko eztabela. Ai, eta zenbat meza, zeinbat sufrajio ta arima-kari, zeinbat bederatziurrun ta urtebeteko, zeinbat onra, memoria ta testamentuko aginduak dagozan egin ta bete baga, batak besteari itxirik ta dirianak larga eginik!

        Emen dator ederto San Antonino Florenziakoak San Pedro Damianogaz dirauskuna (Damian ep. 5. c. 8. S. Antonin. 2 part. sum. c. 1. § 5); diño, bada, bein gizon santu batek ikusi ebala bere espirituaz infernuko suaren erdian eskalera bat; ta eskalerako lenengo mallan edo pausuan konde bat, jaun andi bat. Eta gero ikusi zituala beste zazpi konde etorki berekoak, bata bestearen semeak, ondokoak edo urrengo herederuak, eskalera atan egozala. Eta zelan lenengo kondeak bere kondetasuna, maiorazgia ta ondasuna bide bagez ta deungero eroanik ta bereturik eukan, ta il zan biurtu baga egokion jabeari, beste orrenbeste egin eban bere urrengoak, bigarrenak, irugarrenak ta zazpigarrenak; batek bere ez eban satisfaziñorik, deskargurik egin; eta alan, guztiak batak besteen atzean ta jarraian kondenatu zirian.

        Auxe berberau jazoten da egunean-egunean jente batzuen artean. Egiten dozuz lapurretak; bide bagez eroanik ta zeureturik dozuz ondasunak; eta zuk, edo eztozu jaramoten, edo itxiten dozuz paga zage zeure seme edo ondokoen esperanzan; eta bai ak bere besterenean, eta alan beste urrengoak bere; eta andik ara, batak besteari itxirik ta guztiak largarik, itxi oi dira iños kunplidu ta kitutu baga.

        Ez eban, ez, ori egin Zakeo aberatsak, ziñoanean (Luc. 15): Jauna, neure ondasunen erdiak emoten deutsedaz pobreai, eta baldin iñor engañatu badot, biurtuten dot lau bider geiago. Eztiño emongo dot, ezpada emoten dot, orain, bertati, geroko itxi baga. Eta iñori ezer kendu badeutsat, ori bere neure eskuz, bizi nasala, gaixotu baño len, neure ondoko ta urrengoai itxi baga, biurtuten dot. Nai borondatezko obrak, nai konzienziazkoak, berak bere eskuz egiten zituan. Eta alan egin bear dau bakotxak etorkizunetan ibilli baga, baldin gura badau merezimendu andirik erdetsi ta irabazi, ta bere konzienzia segurantzaz segurutu.

        Irakurri dot bein gizon batek zituala iru egazti aztore, azor deritxanak, beste egaztiak eskura ekarten ekien eiztari guztizkoak. Bere azkeneko orduan aetarik bata itxi eban zor batzuk pagetako, bigarrena bere seme batentzat ta irugarrena arimarentzat mezak aterateko. Aror non gero andik laster egazti oneetarik batak iges egin eban egaz ta etzan geiago biurtu, ikusi, ez agertu; orduan esan eban semeak, iges joan zan egaztia zala bere aitak mezak aterateko itxi ebana. Zein gitxi esan eban beretzat itxi ebana zala. Etzaite zeure ondokoen esperanzan, itxaromen ta ak egingo daben ustean fiatu; bada, baldin zeuk, bizi zareala, zeure arimaz konturik orain ezpadozu, ta zeuk eginiko utsak ta bidebageak zeuk erremediatu, kitutu, ordetu ta osotuten ezpadozuz, ez egizu uste izan, ez sinistu, gero zure ondokoak, urrengoak ta gerokoak zeu zeuk baño obeto egingo dabela.

        Guztiok gura dogu salbatu, guztiok nai dogu Zerura joan; ta guztiok dogu itxaromena; baña itxaromen utsa, esperanza alperra ta, ustez, probetxu gitxitakoa dabe arako, eukirik zegaz, eranzun bage zorrai ta gauza ostuai, egin baga ondokoen kontura largatzen dabenak. Bat dogunean, bi gura doguz; bi ditugunean, iru. Ondo edo deungero, artez edo oker, zuzen edo makur, atsegin ta gozo egiten jaku artutea, azi ta geitutea ondasuna; baña gatx, neke ta aldas gora gitxitu, laburtu ta biurtutea: onetan min artuten da, garratz deritxagu, atzerapen andia emoten dau. Baña min ta pena artuko bada bere, biurtu bear da, kitu bete bear da. Eta obe da bategaz Zerura joatea, amarregaz infernura baño.

        Eta obe bere da, zeure umeari edo ondokoari itxitea gitxi ta on, eze ez asko ta deungero. Gitxi onek, ondo irabazi onek, bakotxari zor jakona emonik ta osoturik, geldituko dan apur zati gitxi au azi, geiagotu ta askotuko da; baña, bestela, guztia galdu, laburtu ta gitxituko da; irugarren belaunekoetara gitxi edo ezer bere elduko ezta; zerren gauza ostua da sitsa edo sagar ustela legez, zeñek alboko oial ta sagar on osoak galdu daroaz.

        Begira, bada, orain, ta gogoratu egizu, ea zorrik edo besteren gauza deungero eroanik dozunez; bada oneek eztira borondatezkoak, ezpada justiziazkoak, bear-bearrak, nai ta naiezkoak, konzienziazkoak; eta zeuk zeure eskuz orain denporaz ta mugonez besteen begira egon baga, pagatu egizu, amatau egizu. Onelan eginik, zeure umeak ta ondokoak arrisku andirik aterako dozuz; eta zeu bere, lenagotik deskarguak eginik, atsegin andi baten ta salbamentuko bidean orainganik jarriko zara.

        Ez egizu aztu San Agustinen esate au: ezta parkatuten bekatua, ezpada biurtuten gauza ostua. Beste bekatuak ondo konfesaturik parketan dira; baña au bere oñean geldituten da, al daizula, biurtuten eztozun artean. Errestituziñoa edo kondenaziñoa: milla bider dei au enzuten da pulpitotik, baña geienetan alper-alperrik; ostuten da, baña marai baten balio biurtuten ezta. Emon oi dan igesbide ta atxakia da esatea: Jauna, ezin dot. Baña, zelan alko dozu, zu[k] darabiltzuzan baneria, soñeko eder kostotsuak, jan-edan geiegiak, jokoak, obra barri bear-bearrak eztirianak, ta beste milla onelako? O, zeinbat arima sartuten dituan deabru gaistoak sare, amu ta lakio onetan! O, zeinbat arima irunsi dituan infernuak, bakotxari berea ez biurtuteagaiti! Eztabe balio errezu luzeak, mezenzuteak, limosnak, barauak; utsak ta guzurrezkoak dira konfesiño ta komuniñoak, ta egin arren penitenziarik arrigarrienak, eztago zuretzat salbaziñorik, al daizula biurtzen ezpadozu bide bagez kendua ta ostua. Biurrera au egin bear dozu, ez zeuk gura dozunean, ezpada zeinbat lasterren ta prest. Ezin badozu beingoan guztia, zatika, al daizuna, ta gero ganekoa. Bestela, konzienzia txarrean ta kondenetako ondamenduan zagoz.

 

aurrekoa hurrengoa