www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Geroko Gero
Pedro Antonio Aņibarro
(c. 1820), 1923

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Blanca Urgell.

Iturria: Gueroco guero, Fr. Pedro Antonio Añibarro (Blanca Urgellen edizioa). Euskaltzaindia, 2001

 

 

aurrekoa hurrengoa

37. BURUA

 

Aragizko pekaturik gordeteko boskarren erremedioa
da bost zenzunakaz, batez bere begiakaz, kontu eukitea.

 

 

1 §.

 

        Bere buruaz kontu ona emon ta bere konzienzia garbi euki gura dabenak gorde, zaindu, jagon bear ditu ardura andiaz bere gorputzeko bost zenzun edo sentiduak: begiak, belarriak, esku-ukutzeak, aoa ta sur-usain gaistoak. Oneek dira leioak, bentanak, ateak, zeiñetarik sartuten diran biotzera era guztiko gaistakeriak, batez bere aragiarenak. Ateok bear doguz itxi, zarratu; ta eurokaz kontu euki, geure arimeko arerioa sartu eztidin gure arimako gazteluan, ta jabetu eztidin guztiaz.

        Lenengo atea, ta atarte prinzipalena, dira begiak. Onek beste zenzun guztiai daroioe aurrea. Onek denpora gitxian egiten dituz kalte asko. Urrinetik dakus, ta dakusana, gogo barruan sartzen dau, ta gogoak gogoz artzen dau. Baldin begiari eragozten ezpajako ikustea, kalte andiak jazoko dira. Ebak ikusi eban sagarra, ta andik etorri zan beretzat ta guretzat kalte andi negargarria. Dabid erregeari, ze kalteak etorri ez jakozan andra bati begiratzetik?

        Komunki edo geienetan amorea begietarik sartuten da, andik asi ta biztuten da. Eiztari andiak dira begiak, ta gogoko eizarik agertu ta eregiten dabenean, eztira kojitu artean geldituten. Begietako ikuste bat, beingo bateko begirada bat, ta askotan iragote ustebageko arin batek ostuten dau biotza. Zer egingo dau, bada, barriro luzaro ta askotan begiratuteak? Bigarren begiratuteak, barriro biurtzeak, gogo osoaz ta zer egiten daben dakiala begiak ifini ta jositeak, emakumeai, edertasunari, besteen gorputzari edo bere gauza indezenteai begira egoteak sua biztuten dau, ta azkenean erretan dau.

        Orregaiti diño Espiritu Santuak, eztajozula begiratu emakume buru arin, arrotu, apainduari; bein ikusi ezkero ustekabez, ez begiratu barriz bigarrenez. Bada, biurtuten bazara begiratuten, aren sareetan jausteko peligruan ifinten zara. Lotsa baga, bateri ta besteari begira, leioan edo bentanan burua erakusten, kalerik kale dabillen andrea, arriskuan dabil jausteko, edo laster jausiko da.

        Ez egizue esan, diño San Agustinek, biotz garbiak ta onestuak dozuezala, baldin begi desonestuak ta lotsabageak badozuez. Bada, begi desonestua, lotsabagea, or-emen begira dabillana, edozeini ta edozein lekura begira dabillanak adirazoten dau desoneskeriaren mandataria ta señalea dala. Emakumeetarik gorde gura dabenak, gorde bear dituz begiak aei begiratu eztaioen; beintzat bai badazau andik kalteren bat, tentaziño txarren bat gogoratuko jakola.

        Gauza ederra da, ta arimarako entero ona, onestasunaz batera begiak bera begira egotea. Gido Kartusianok diño, Hugo obispo santuak eukala ain kontu andia bere begien eginbideaz, ze andra bategaz berba egiten ebanean, lotsaturik legez biurtzen ebala beste aldera burua. Eta ziñoan, ondo zala alan egitea; bada bestela, gatx zala arpegia ikusi ezkero, ez deseo txarrik gogoratutea edo emakume atan pensatu bage egotea.

        Ziroren soldaduak artu zituenean asirioen jenteak eta ondasunak, idoro ebeen beste presoen artean Pantea ederra, erregearen emaztea. Bertati emon eutseen adietan Ziro erregeari andrearen edertasuna. Baña erregeak ez eutsen jaramoten, enzun-gor legez egiten eban. Arraspas eritxon bere adiskide andi batek esan eutsan: Errege jauna, eguño lurraren ganean ikusi ezta a baño andra ederragorik; merezi dau ainbeste onra emon daiozun, merezi dau zuk bein bera ikustea; baldin bein ikusten badozu, eztozu bigar[ r]en mandataririk bearko.

        Orduan erregeak eranzun eutsan alan zirautsonari: Bada, ori berorigaiti eztot ikusi gura; zerren bein ikusten badot libertadeaz, bildur nas bigarrenerako katigatu nadin ta neure griña txarrak bear eztana egitera beartu ez nagian. Eranzute galantau emon eban errege jentil onek, ondo ekialako zeinbat kalte etozan gauza eragotzia ikusterik. Alan irakurten dogu Alexandro andiak bere, arako bitoria famatua errege Darioren ganean izan ebanean ta onen alaba ederrak beste presoen artean artu zituanean, ez ebala nai aetarik ekartea bere aurrera, bildurrez ikusi ezkero bear eztana eragingo eutseela.

        Onetariko ejenplu asko irakurten da libruetan; ta onetarik atera bear dogu, baldin gura ezpadogu bear eztan amorea sartu dedin gure gogo ta biotzean, kontu andi bat euki daigula, ez luzetuteko begiak bear eztirean persona ta gauzeetara; ondo zarraturik euki daigula begietako ate au; bestela galduak gara; jausiko gara; segurutasunik izango eztogu, garbitasunik gordeko eztogu; ta, leioak idigirik dagoan sala bat edo estalgi baga dagoan lapiko bat legez, sastamar loiz beteko da gure biotza.

 

aurrekoa hurrengoa