www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristo, eta Birjiņa txit santaren misterioen, eta beste zenbait gauzen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1817, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

GARIZUMAREN
BOSTGARREN IGANDERAKO

 

Jaungoikoaren itza aditzearen gañean.

 

Qui ex Deo est verba Dei audit; propterea vos
non auditis, quia ex Deo non estis.
Joann. cao. 8. v. 47

 

        Zein da, zein, nere enzunleak, gure artean, esan dezakiana: ni eskribiturik nago bizitzaren liburuan, salbatu bear duenen artean naiz ni? Iñor ez gure artean, nere enzunleak. Alaere gaurko Ebanjelioak begien aurrean ipintzen digu señale andi bat batzuentzat Zerurako, besteentzat eternidade guzian iraun bear duen sugarren arterako: au da Jainkoaren itza, ta bere ministroen ezpañaz adieraztera dizkigun egiak aditzea, edo ez aditzea. Puntu onen gañean itzegingo dizuet gaur; baña lenago adierazi nai dizuet Jainkoaren itza aditzeko premia ongi erakusten duen dotrinako puntu bat. Izan bedi gaurko doktrina Kristau guziak, ta bakoitzak jakiñ bear duanaren gañean.

        Beartua, ta obligatua dago Kristaua, S. Tomas Aingeruak, ta onekin Teologoak erakusten duenaz jakitera, Jainkoak agintzen diozkan gauzak ongi egiteko bear dan adiña doktrina. Horum autem quaedam aliquis scire tenetur, illa scilivet, sine quorum scia non potest debitum actum exerere (S. Thom. 1. 2. quest. 78 art. 2). Eta au bekatu mortalaren azpian. Jauna ta zenbaterañokoa ote da Kristau guziak bekatu mortalaren azpian jakiñ bear duen dotriña au? Dotriña au guzia lau gauzatara biurtzen du Asteteren urrezko liburutxoak. Arrazoiaren usora Kristaua datorrenean obligatua dago jakitera zer sinistu, zer eskatu, zer egin, zer artu, edo errezibitu bear duan, dio liburuak. Lenbizia beartua, ta obligatua dago jakitera zer sinistu bear duan, zeren beartuak, ta obligatuak gauden maiz egitera fedeko afektoak, edo ber bera dana maiz sinistera Fedeko misterioak, ta ezpadaki batek zer sinistu bear duan, nola bear bezala sinis dezake? Sinisten dezue Zeruko izarrak parezka dirala? ez Jauna esango dezue, zeren ez dakigun ezer gauz orren gañean; nola bada sinistuko du batek zer sinistu bear dan ezpadaki? Emendik Zeruan sartu nai duan kristauak jakin bear du, badala Jainko bat onai Zeruko atsegin kontentuak emango diezteena, gaiztoai eternidadeko neke oñazeak. Ala dio S. Pablok. Accedentem ad Deum oportet crecere quia est, et inquirentibus se remunerator sit. Oro bat jakin bear du Jainko au Jainko bakarra izanik dala iru Persona Aita, Semea, ta Espiritu Santua. Jakiñ bear du gañera Trinidadeko bigarren Persona, zeña dan Semea, gizon egiñ zala gu salbatzeagatik. Gauz oek, ta batez ere lenbizikoa, aiñ premiazkoak dira, ze, oek jakiñ gabe, ta sinistu gabe, oraiñ izan dedilla zabarkeriaz, oraiñ batere kulparik gabe eziñ salba ditekean, eta oek ez dakizkiana ezin iñork-ere, ez eta Aita Santuak-ere absolbi dezake.

        Misterio oezaz gañera zer sinistu bear dan jakiteko jakiñ bear da Kredoa. Jauna ta obligazio onekiñ kunplitzen ote degu Kredoa gogoan idukitze utsarekin? ez ez. Memoriaz jakiteaz gañera beartuak, ta obligatuak gaude bekatu mortalaren azpian Kredoko artikuluen substanzia bederik aditzera, eta ezagutzera; memoriaz jakite utsa alabaña edozeñ aur zentzugabek, baita loro batek-ere, egin dezakeen gauza da.

        Beartua dago, Kristaua bigarrena zer eskatu bear duan jakitera. Au jakingo du Aitagurea, ta beste Elizaren orazioak jakiñaz. Jauna, ta obligatuak arkitzen gera Aitagurearen petizioak kartillak dakaizkian bezala jakitera? Gauz onen gañean asko dala erakusten due Doktoreak jakitea, on guzia Jainkoagandik bear degula, ta Jainkoari eskatu bear zaizkala. Alaere gauza lotsagarria da kantak ikasteko, dantzatzeko, ta beste gauzetarako ipintzen dan kontuaren laurdenik ez ipintzea Kristau batek Aitagurean zer eskatzen duan ongi jakiteko. Beartua, ta obligatua dago Kristaua irugarrena zer egiñ bear jakitera: au jakingo du Jainkoaren legeko mandamentuak, Eliz Ama Santarenak, ta Miserikordiazko obrak jakiñaz. Beartua, ta obligatua dago laugarrena zer artu, edo errezibitu bear duan jakitera. Emendik jakiñ bear du lenbizia Bataioko Sakramentua ipiñi zuala Jesu-Kristok bekatu orijinal, edo jatorrizkoa, ta beste bataiatzen danagan arkitzen dan edozeñ barkatzeko edo kentzeko. Bigarrena konfesioko Sakramentuaren gañean jakiñ bear du Kristauak, Sakramentu au ipiñi zuala Jesu-Kristok bataiatu ezkeroko bekatuak barkatzeko. Onetarako bear dirala examiña, edo bekatuak gogora ekartzea, dolorea, propositua, konfesioa, ta satisfakzioa, edo Trentoko Konzilioak dion bezala, aozko konfesioa, biotzezko damua, ta obrazko satisfakzioa. Komunioko Sakramentuaren gañean jakiñ bear da, Apaizak itzak esaten dituan bezala jartzen dala Jesu-Kristo Jainko gizon egiazkoa ala Ostian nola Kalizan, ta Jesu-Kristo Jainko gizon egiazko au errezibitzen degula komunio Santuan: onetarako baraurik, ta bekatu larri, edo mortal gabe allegatu bear degula; eta onela allegatzen gerala geitutzen digula grazia, ta ematen dituala asko doai. Beste Sakramentuen gañean orobat jakiñ bear da ipiñi zituala Jesu-Kristok, ta nola ta zertarako errezibitzen diran beintzat errezibitzen diranean.

        Lau gauza oek Kristau guziak jakiñ bear dituen gauzak dira. Baña ote dakizkie guziak? O nere Jaungoikoa! Odolezko malkoakin negar egiñ bear litzake, gogora ekarririk puntu onetan zenbaitek duen zabarkeria. Galde bekie zenbait umeri, zer, edo zeiñ da gure Jaungoikoa? galde bekie, zer esan nai duan Jesus Aitaren eskuiean eserita egoteak? Galde bekie zer esan nai duan Santuen komunioak, bekatuen barkazioak, aragiaren resurrekzioak, bizitza betikoak, eta usteko due beste munduko gauza errebesen batzuek galdetzen zaiztela, eta esango due, ez ni geiago urliagana txartela artzera, doktrina berria, ta okerka galdetzen du. Umeena ez da ainbeste, galde bekizte zenbait gurasori gauz oek, galde bekie nola examiña egiñ bear, nola bekatuen damua artu ditekean, ta ekusi da askotan erreguz-ere ezin gelditu, ezin ixildu diran mistoak mututurik gelditzen dirala. Eta nondik dator onenbeste Zerurako bear diran gauzen-ez jakitea? Ara nondik. 1.a guzion Arzaiak egiten dituan dotriñak ez aditzetik: izango dira noaski urtean doktriña bat aditzen ez duenak. 2.a etxean doktriña ez esatetik, txartelak estutzen duanean baizik. Irugarrena umeak dotriñara ez bildaltzetik: alde batetik gurasorik geienak ez dakie beren diña baño geiago, edo ez dakie beren umeai ongi erakutsi degiezakeen moduan, ta bestetik ez due konturik beren umeak doktriñara bialtzeko. Ez dezue ekusten emen Arzaia doktriña erakusten egon oi danean ez datorrela umeen zortzigarren partea? Eta zer esatea nai dezue gisa onetako gurasoaz? Eziñ Zerura ditezkeala, eziñ Zerura ditezkeala puntu onetan erremedioa ipiñi nai ezpadue.

        Adierazi ditugun lau gauza oezaz gañera, bakoitzak bekatu mortalaren azpian jakiñ bear ditu artu duan kargu, ta enpleoari, dagozkan gauzak, eta ezpadakizki jakiteko alegiña egiñ bear du. Ara ejenplotxo bat gauza aditzeko. Nik, izanik Jaunaren miserikordiaz Apaiza, ta Konfesorea, bekatu mortalaren azpian jakiñ bear ditut Apaiz bati, ta Konfesore bati dagozkan gauzak. Oro bat gurasoak, oro bat Alkateak, oro bat Maisuak, Eskribau, ta beste enpleo guziak. Bakoitza beartua, ta obligatua arkitzen da dio, S. Tomas Aingeruak, bere estadu, ta ofizioai dagozkan gauzak jakitera. Singuli autem tenentur scire ea, quae ad corum statum vel officium spectant. ut sup. Jakiteko alegiña egiñ gabez asko bekatu ditue 1.a gurasoak, bere umeen azieraren gañean. Oetatik askok doktriñak aditu gabez, beren konfesoreari bere obligazioa galdetu gabez asko bekatutan erortzen dira, erortzen diranik ezagutu gabe, ta beiñ-ere bekatu oezaz ongi damutu gabe. Bigarrena, obligazioak jakiteko alegiña egin gabez erraz asko bekatutan erori ditezke Alkateak, Errejidoreak, ta Bezino Jaunak. Jauna, utsegiten dala ezagutzen ezpada ez da bekaturik. Ori da ez oartze, ta ez ezagutze ori kulpa gabe gertatzen danean; baña ez gertatzen bada zabarkeriaz, galdetzeko lotsaz, edo presunzioz. Jakiteko alegiña egin gabez asko bekatutan erori ditezke, ta erortzen ere dira zenbait Kristau idien, beien, ardien tratuetan, balio duen baño geiagoan ematen dituela zeren batuan ematen dituen, orobat artoan, garian, ta beste gauzetan. Eta bekatu oek dira barkatzen ez diran bekatuak, zeren ezagutzeko alegiña egiten ez dan. Zergatik bait Trentoko Konzilioak agindu zien Obispo Jaunari kontuan ipiñi zitzeela beren ardiak, nola bakoitzak joan bear zuan bere Parrokia, edo Elizara Jainkoaren itza aditzera, neke, ta kalte andi gabe zijoakeanean. Moneatque, Episcopus Populum diligenter, teneri unumque Parochiae suae interesse, ubi commode id fieri potest ad audiendum verbum Dei (Tridenti, ses. 24 cap. 4 de reform. Videatur super hoc Benedict. XIV t. 2 de syno. Dioeces. L. 11. c. 14).

        Asko da dotriñarik, goazen sermoiera, eskatzen diogula onetarako Birjiña guziz Santari bere grazia, Aingeruarekin diogula Abe Maria.

 

Qui ex Deo est verba Dei audit; propterea vos
non auditis, quia ex Deo non estis.
Joann. cao. 8. v. 47

 

        Jainkoaren ume egiazkoa danak, esaten digu gaurko Ebanjelioak, Jainkoaren itzak aditzen ditu: argatik zuek aditzen ez dituzue, zeren Jainkoaren umeak etzeraten. Qui ex Deo est verba Dei audit; propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis. Sentenzia ikaragarri au bota zien Jesusek Fariseoai, zeren erakusten zuan Zeruko doktriña aditu nai etzuen, eta aditu arren aditzen zuenari beren biotzetan tokirik eman nai etzioen. Eta sentenzia ikaragarri au bera botatzen digu gaur Jesusek Kristauai. Fariseoak esaten zioen Jesusi zirala Abrahan fededunaren jatorrikoak: eta guk esaten degu gerala Kristauak, eta Jesu-Kristori bere odola kostatako animak: Fariseoak zioen, zirala Jainko egiazkoaren umeak: Patrem habemus Deum: eta guk au bera esaten degu, gerala Jainko egiazkoaren umeak, ez herejeak, ez jentillak, ez Juduak, ez Maomarrak, baizikan siniste andia Jainko egiazkoagan degunak. Unum Patrem habemus Deum. Baña Jesu-Kristok ematen die gutatik askori Fariseoai eman zien sentenzia bera, esaten digula. Jainkoaren ume egiazkoa danak aditzen ditu Jainkoaren itzak: argatik zuek aditzen ez dituzue, zeren Jainkoaren umeak etzeraten: propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis. Beraz zu, ta ni, anima bekataria, deabruaren umeen markarekin arkitzen gera, ezpadegu aditzen Jainkoaren itza! beraz zu, ta ni, anima bekataria, eternidade guzian su garren artean egon bear duenen markarekin arkitzen gera, ezpadegu gure biotzetan ongi artzen Jainkoaren itza, ezpadegu egiten itz onek adierazten diguna! Marka ikaragarria, nere enzunleak! Oraiñ ekusi bear degu, norgan arkitzen dan etsaiaren umeen marka ikaragarri au; marka onekiñ arkitzen dana esna dedin, ta Jainkoaren umeen marka iristeko bear dana egiñ dezan.

 

 

§ I.

 

        Iru jende motak due etsai galgarriaren umeen marka, ta señalea: S. Gregoriok, ta Santo Tomasek erakusten duenez (S. Greg. homil. 18 in Evangelia. S. Thomas in cap. 8. Joann.). Oek dira Jainkoaren itza adi lezakeela aditzen ez duenak: aditurik biotzean tokirik ematen ez diezanak, ta atzenean Jainkoaren itza biotzean artu, ta berriz bekatuetara biurtzen diranak. Non audientium, non aceptantium, residivantium. Aurrenekoak ez due aditzen Jainkoaren itza: bigarrengoak ez dieze biotzean tokirik ematen: eta au da ez aditzea bezala, ta bear bada gaiztoago; atzenekoak Jainkoaren itza aditzen, eta biotzean artzen due, baña, zeren gordetzen ez duen, ez due bear dan eran aditzen. Eta iru jende mota oek etsaiak marka onetan bere arditzat ezagutzen ditu, Arzai batek bere ardiak markan ezagutzen dituan eran.

        Etsaiaren umeen marka duen animetatik lenbizikoak dira Jaunaren itza adi lezakeela aditzen ez duenak. Non audientium. Jainkoaren itza adi lezakeela uzten due batzuek beren bekatua ekusteko, ta ezagutzeko beldurrez, badakie alabaña bekatua fedearen argiarekin ongi ekusi, ta ezagutu ezkero bereala asaldatzen duala konzienzia, ta ongi konfesatu artean ez diola pakearik ematen: baña nola biotzik ez duen zenbait bekatari gaiztok bekatua, ta bekatuaren oitura gaiztoak osotoro uzteko, zer egiten due anima doakabe oek konzienziaren zaunka izugarriak ez aditzeko? iges egin konfesatzetik, iges egin Jesusen biotzeko platiketatik, sermoi, ta doktriñetatik. Eta zer marka due anima oek? ez due ez Jesu-Kristoren ardien marka, oek alabaña aditzen due Jesu-Kristoren itza, ta txistua, berak dion bezala: oves meae vocem meam audiunt (Joan. cap. 10. v. 27); beraz due etsai galgarriaren umeen marka: Vos ex Patre diabolo estis (Joann. cap. 8. v. 44). Eta gisa onetan Jainkoaren itza aditzetik igesi ibiltzea etsaiaren umeen marka bada, zenbat izango dira nere enzunleak? Zenbat gure artean marka onekin arkitzen diranak?

        Aspaldi da noaski, guraso birau gillea, igesi zabiltzala konfesatzetik, sermoietatik, ta dotriñetatik, Konfesoreak, edo zure Arzaiak zauri orretan ukuitu zaitzan beldurrez. Zer marka da au? etsaiaren umeen marka. Argatik aditu nai ez dezue esaten dizu Jesu-Kristok, Jainkoaren itza, zeren Jainkoaren umeak etzeraten: Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis. Aspaldi da noaski, neskatx ergel, edo mutil buru arroa, deabrua gurutzeagandik bezala igesi ibilli zerala konfesatzetik, sermoi, ta zure Artzaiaren dotriñetatik, adiskidetasun anima galgarri ori, ukuitze lizunen oitura ori uzteko beldurrez: ta orain pasadatxo bat arturik len ezagutzen etzaituanen batekiñ, etorriko zera, bataioan artu zenduan Jaunaren graziarekiñ arkitzen baziña bezala. Zer marka, zer siñale ote da au? Ez da Jesu-Kristoren umearen marka, bada igesi zabiltza Jaunaren itza aditzetik. Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis. Aspaldi da noaski emakume antustez, ta soberbiaz betea, sierpearen, emakumearen baño antz geiago dezuna, aspaldi da noaski, zer egiñ asko ematen ez dezula konfesonarioetan aditzen ez dezula Jesusen biotzeko platikarik, sermoi, ta dotriñarik; konfesoreari edo Jainkoaren Ministroari adi dezaiozun beldurrez Zerua nai duan emakumeak amatu bear duala bere konpañia, utzi bear dituala pakea galerazten duen ziplak, ta koplak, ta beste erausiak. Zer marka ote da au? Etsaiaren umeen marka. Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis. Aspaldi da noaski, gizon edanean, ta jokoan jai egunak igarotzen dituzuna, iges egiten dezula zure konfesore artuagandik, zure Arzaiaren dotriña, ta platiketatik zure konfesore, edo Artzaiari adi degiozun beldurrez ez dagoala Zerurik zuretzat, ezpadezu utzi nai edanerako, edo jokorako oitura madarikatu ori: ezpazera saiatzen bearra galanki egitera, umeak, ta familia mantentzeko: ezpadezu etxean pakea ematen, ta zure konpañia amatzen. Zer marka da au? Etsaiaren umeen marka. Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis.

        Jainkoaren itza, adi lezakeela, aditzen ez due beste batzuek, beren gurasoen zabarkeriaz, edo kontugabeaz. Emen toki onetan burua ausitzen egon da Arzaia dotriña esplikatzen jai arratsaldeetan, emendik irakurtzen dira Jesusen biotzeko platikak; baña etortzen dira, gurasoak, zuen umeak? Etortzen dira mirabeak? Eta etortzen zerate zerok? Dotriñara etorri bearrean batzuek joaten dira plazara pelotara, besteak auzoetara jokora: batzuek albiraka, besteak zenbait etxetako ardallan. Zer da au gurasoak? Zer marka? Etsaiaren umeen marka. Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis.

        Kontatzen du Biatriako deritzan Kardenal batek nekazari batez, nola bere Artzaiaren dotriñetatik iges egiten zuan: batzuetan etxean gelditzen zan, besteetan plazara joaten zan, edo soroak ekustera. Iltzan gizon au, eta obirako ofizioan Apaiza, Parce mihi Domini: kantatzen asitzean, aldarean zegoan Santo Kristoak, eskuak iltzeetatik libraturik belarriak itxi zituan, adierazten zuala: gizon onegatik egiten zitzaizkan erreguak etzituala adituko, zeren onek aditu nai izan etziozkan bere Artzaiaren ezpañaz adierazi nai ziozkan dotriña onak.

 

 

§ II.

 

        Etsaiaren umeen marka berekiñ daraman bigarren jende mota da, Jainkoaren itza aditurik, itz berari biotzean tokirik ematen ez diona. Non aceptantium. Tokirik ez emate au, iru gisatan geratzen da lenbizia Jainkoaren itzari iskintxo, aitzakiak billatuaz, egiten diogula. Bigarrena, Jainkoaren itzari, edo Ministroai aitzakiak billatzen dieztegula; irugarrena Jainkoaren itza ez gerentzat, baizikan besteentzat aditzen degula. Jainkoaren itzari biotzean tokirik ez ematea lenbizia geratzen da, iskintxo aitzakiak billatuaz, egiten diogula. Zuk gurasoa, beiñ baño geiagotan, aditu dezu eragotzi bear diezula zure umeai berandu etxeratzea, urliarekiñ edo sandiarekiñ itzegiea: erakutsi bear diezula dotriña, ta onetarako bialdu dotriña, sermoi, ta platikak aditzera. Ta gauz oetan asko zabarturik bizi zerala, eziñ ongi konfesa zaitezkeala, baña zer egiñ dezu zuk? Egiñ dezuna da, konzienzia ixilerazteko, zere buruarekiñ esatea; Andia da Jaunaren miserikordia, begiratuko al du guzaz ere. Siñale gaiztoa; bada ez da zugan agiri Jesu-Kristoren umeen marka. Zuk gazte zentzugabea, beiñ baño geiagotan aditu dezu, ez dagoala zuretzat Zerurik, ez dagoala bekatuen barkaziorik, ez dagoala konfesio onik, sarrera ori utzi dezazun artean. Baña zuk bereala utzi bearrean sarrera ori, batzuetan gogora ekartzen dezu Jainkoaren Miserikordia, besteetan gero uzteko asmoak artzen dituzu; ta au guzia, Jainkoaren itzak giarrean ukuitu zaituan artean iskintxo egiteagatik zure konzienziaren deadar latzak gera ditezen. Zer siñale, zer marka da anima gaiztoa? Ez da zugan agiri, ez da ezagun Jainkoaren umeen markarik, baizikan etsaiarena. Zu gizon edanean igarotzen zerana. Jai egunean edanean, ta jokoan umeentzat bear litzakeana garbitzen1 dezuna, asko bider aditu dezu, ez dagoala zuretzat Zerurik, etxe ori utzi dezazun artean, ta bearrera saia zaitezen artean; baña zuk eziñ adiskideakiñ bildu gabe bizi zaitezkealako aitzakian, eta Jaunaren miserikordia andia dalako aitzakian, aienatzen dezu zere biotzetik Jainkoaren itza, ta gisa onetan aurrera zoaz zere oitura madarikatuan. Zer siñale ote da au? Zer marka? Siñale, ta marka guziz ikaragarria! Propterea &.

        Jainkoaren itzari biotzean tokirik ez ematea gertatzen da bigarrena, Jainkoaren itzari, ta ministroai aitzakiak billatzen dieztegula. Jainkoaren itzaren gañean geratzen da askotan Maisuarekiñ, ta eriarekiñ beiñ baño geiagotan gertatu izan dana. Bear bada eri bat arkitzen da andidura batekiñ iltzeko perillean: ezagutzen du maisuak lanzetaz ez idikitzera barrena emango diola andidurak, ta ilko dala. Ebakitzen dio lanzetaz, ta ipintzen du senda ditekean eran. Nork ez dakus eriak miñ artu badu ere, esker asko zor diozkala maisuari, zeren senda ditekean eran ipiñi duan? Baña askotan gertatzen da era altxatzea maisuaren kontra, eta gogora datorkion guzia esatea. O! zenbat bider au gertatzen dan Jaunaren itzaren gañean! Jainkoaren ministroak asko aldiz zauriaren erdi erdian ukuitzen ditue asko bekatari bekatuan buka ez ditezen, ta eskerrak eman bearrean idikitzen ditue beren auak Jaunaren itzaren, ta Ministroen kontra. Ala egiñ zuen Fariseoak ere. Jesusek egia garbiro esaten ziela, ukuitu zituan zauriaren erdian, ta mindurik altxa ziran Jesusen kontra, ta izan zuen Jesusi arrika emateko ausardia. Ez ote da, nere Kristauak, egungo egunean asko bider au gertatzen? Ez ote zaio Jesusi, ez ote zate Jesusen Ministroai, eskuz ezpada, miztoz arrika ematen? Eta zer marka da au? Ez egiaz Jainkoaren umeen marka. Qui ex Deo est verba Dei audit: propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis.

        Jainkoaren itzari biotzean lekurik ez ematea gertatzen da irugarrena Jainkoaren itza aditzen degula ez guretzat, baizikan besteentzat. Asko dira jana maneatzen duenen gisakoak. Jana maneatzen duenak partitzen due jana maierako puska au aurreneko platorako, bestea bigarrenerako; ta berenaz ez da konturik. Eta zer besterik gertatzen da sermoietan? Zarrak gazteentzat aditzen due, gazteak zarrentzat: gurasoak umeentzat, umeak gurasoentzat: nagusiak mirabeentzat, mirabeak nagusientzat: senarrak emazteentzat, emazteak senarrentzat. Ah! zeiñ ongi datorren orise urliarentzat, zeiñ ongi beste ura sandiarentzat; eta zuretzat? Zu baraurik etxera. Siñale txarra, bada ez da ezagun Jesu-Kristoren umeen marka. Jainkoaren ume egiazkoa danak beretzat aditu bear ditu Jainkoaren itzak. Qui ex Deo est verba Dei audit: propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis.

 

 

§ III.

 

        Etsaiaren marka berekin daraman irugarren jende mota da, Jainkoaren itza bein biotzean arturik, leneko bekatuetara berriz biurtzen dana. Recidovantium. Ikaragarriak dira berrizkatura onen gañean Eskriturak berak adierazten dituan gauzak. Gisa onetako bekatariak toki batean konparatzen ditu txakurrakin: aotik bota duana jatera biurtzen dan txakurra bezala da, dio Espiritu Santak, berriz bere bekaturatzen dan zentzugabea: dicut canis, qui revertitur ad vomitum suum, sic imprudens qui iterat stultitiam suam (Prover. 26). Beste toki batean madarikatzen ditu esaten duala: ai iraupena galdu duenak: ta bide zuzenak utzi dituenak, ta gaiztoetara aldegin duenak! Vae his, qui perdiderunt sustinentiam, et qui dereliquerunt vias rectas, et diverterunt in vias pravas. Jaunaren itzegite oek adierazten due, Jaunaren itza biotzean bein arturik berriz bekaturatzen danak, ez duala ez Jesukristoren umeen marka, baizikan etsaiaren umeena. Marka onekin zenbat ote dira gure artean? Urteak dira guraso birau gillea, birauesko bekatu oriek bein botatzen dituzula, giarrean ukuiturik Jainkoaren itzak garizumako denboran ta egun gutxiren barrenen orietaratzen zerala, txakur baten eran. Zer marka da au anima gaixoa? Zer izango da, ezpada etsaiaren umeen marka? Urteak dira neskatx ergela, urteak dira mutil zentzugabea iraunerazten diozula adiskidetasun anima galgarri orri, garizuman zerbait uzten dezula itzegitea aditurik zenbait egia, ta beherda Pazkoetan absoluzioa uka ez dakizun, au arturik laster lenekora biurtzen zerala. Zer señale da au? zer marka? etsaiaren umeen marka. Urteak dira anima bekataria, beiñ uzten dizula zerekiko lizunkeria oriek egitea noiz edo berriz Jainkoaren itza aditurik, berriz biurtzen zerala zere oitura gaiztora, txerria urtan garbitu ondoan loitara biurtzen dan bezala. Zer marka da au? etsaiaren umeen marka.

        Urteak dira emakume sierpearen antzekoa, zere soberbiaren, zipla, ta koplen artean bizitza gaizto batean bizi zerala, beiñ jeiki, beiñ erori, ta beiñ ere denbora luzeko enmienda gabe. Marka gaiztoa! Etsaiaren umeen marka. Urteak dira gizon edanean igarotzen zerana, urteak dira edanerako, ta alferkeriarako oitura orretan bizi zerana: zenbait aldiz bear bada jeiki zera aditurik misio bat, edo sermoiren batzuek, baña berriz ta berriz biurtu zera anziñako oitura orretara. Zer marka da au anima doakabea? Marka gaiztoa! Etsaiaren umeen marka, Jauna, ta iru jende mota oek guziak etsaiaren umeen markarekin arkitzen badira, zeiñ arkitzen da Jainkoaren umeen marka, ta señalearekin. Galde giozu Jesu-Kristori, ta esango dizu, oek dirala Jainkoaren itzak aditurik biotzean ongi gordetzen duenak, edo kontuz Jainkoak adirazten diena egiten duenak. Beati qui audiunt verbum Dei et custodiunt illud (Luc. 11). Lau sorotan erein zuan Jesu-Kristok bere itz santua, Ebanjelioen ereillearen parabolan adierazten duan bezala, ta soro batek baizik etzion fruturik eman. Zer naigabe izango lizake nekazari batentzat, lau soro ereiñik, batek bakarrik frutua emango balio? Eta zer naigabea izango da lau jende motatik batek bakarrik badu Jesu-Kristoren umeen marka? Besteak etsaiaren umeena? Batek Jainkoaren umeena, zeren Jainkoaren itza kontuz aditu, ta kontuz biotzean gordetzen duan; beste irurak etsaiarenak, zeren edo aditzen ez duen Jainkoaren itza, edo aditurik biotzean tokirik ematen ez dioen, edo atzenean biotzean arturik aienatzen duen bekatura biurturik. Non audientium, non acceptantium, recidiventium.

        Jauna: ez da bada guretzat erremediorik? ez da Jainkoaren umeen marka iristeko modurik? Ai! Jesusen anima! Badira, bai, zurekiñ neretzat, erremedioak, ta asko alare! erremedioa da bizitza berria, bizitza berria; baña bizitza berria artzen dago gure lana, ta nekea. Hoc opus, hic labor. Guk nai genduke Jesu-Kristoren umeen marka gurekiñ izatea, baña nai genduke etsaia, eta etsaiaren lanak utzi gabe. Guk nai genduke gu onak izatea, baña nai genduke batere nekerik kosta gabe. Eta au da eziñ gerta ditekean gauza. Nai dezu Jesusen anima, bizitza berri bat artu? Gisa onetan Jesu-Kristoren umeen marka izan dezazun? Ara bada artu bear dituzun erremedioak. Lenbiziko erremedioa. Oraiñ ongi prestatzea konfesio on bat egiteko; ta onetarako Jaunak zure miseriaz urrikaldurik, eman degizun bere grazia, egiñ penitenzia. Penitenzia egiñ nai duanarentzat badira barauak, badira zumeak, badira beste moduak. Bigarren erremedio jakiña, edo beintzat jakiñ bear lizakeana: bekaturako okasio ta perillak utzi; utzi urliarekiko adiskidetasun anima galgarri ori: utzi etxe ori, non galdu dezun zere anima. Egon zaitez, nai badezu anima bekataria, gau ta egun belauniko negarrez Jaunari barkazioa eskatzen! egon zaitezke akto kontriziozkoa akto kontriziozkoaren gañean egiñaz: egon zaitez zere burua zeatzen emendik Pazkoa arte guzian burniazko azotez. Konfesa zaitez; uste dezu ezer egin dezula? Bada jakiñ ezazu gauz oek guziak utsa dirala, alferrak dirala, ezbadituzu bekaturako toki, okasio, ta perill oriek uzten. Irugarren erremedioa; maiz konfesatzea, ta are lasterrago, baldiñ zure miseriaz bekaturen batean erortzen bazera. Laugarren erremedioa, aditu kontuz, ez maisian egoteko, ta erausian, baizikan Jainkoak biotzera adierazi nai dizuna zuzen egiteko gogoz, aditu diot zure Arzaiak, ta Jainkoaren ministroak egiten dituen doktriñak, ta Jesusen biotzeko platikak. Ea, nere Kristauak, asko degu etsaiaren markarekiñ bizitzerik, asko degu etsaia serbitzerik; erremedio oek artuaz egiñ gaitean Jesu-Kristoren ardi egiazkoak, gero gure Arzai Jainkozko onekiñ bizitzeko beti iraungo duan Zeruko glorian. Amen. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa