www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristo, eta Birjiņa txit santaren misterioen, eta beste zenbait gauzen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1817, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

BERROGEI, TA BATGARREN ERAKUSALDIA

 

Kastidadeko birtutearen gañean.

 

Haec est voluntas Dei, santificatio vestra;
ut abstineatis vos a fornicatione,
ut sciat unusquisque vestrum vas
suum possidere in sanctificatione et honore.
Epist. 1. Beati Pauli ad Thes.

 

        Gaur itzegin bear dizuet, nere Kristauak, kastidadeko birtute ederraren gañean, konsideratuaz donzelletan, ezkondu, ta alargunetan. Aditu nazazue kontuz; bada ez da alferra izango zuen nekea.

 

 

§ I.

 

        Kastidadea, nere Kristauak, da birtute bat kostunbreai dagotena, ta aragiaren naikunde gaiztoak atzeratzen dituana. Birtute au donzelletan da txit ederra, eta S. Franzisko Sales gozoak esaten duanez, birtute guzien Azuzena, edo lirio zuri ederra. Jesus maitagarriak dio, zakurrak, ta desonestoak izango dirala Zerutik erbestetuak su, ta garren artera; eta zori onekoak dirala biotz garbia duenak, zerren oek ekusiko duen beren Jaun Jaungoikoa, ta Jaun beraren edertasun, ta atsegin guzia. Zakurren izena ematen die Jesusek bekatari loi desonestoai.

        Birtute au da guztietan ederra bere moduan, baña batezere donzelletan. Birtute eder onek dio San Franzisko Salesek, aragiz janzirik dauden gizonak egiten ditu Aingeruen anzeko. Ez da gauza ederrik garbitasuna gabe esaten du Santuak, ta gizon, ta emakumeen garbitasuna da Kastidadea. Oraindik askoz goraago jasotzen du birtute eder au San Juan Krisostomok: Zenbat bentaja egiten dion Zeruak lurrari, ta Aingeruak gizonari, anbat dio Santuak, egiten dio donzellen garbitasunak ezkonzari. Ta oraindik geiago esaten du Santu andi onek: Aingeruak ezpadira ezkonzen, ez dira aragiz, ta odolez egiñak: ez dira lurrean beren bizitza duenak: ez dira asaldatuak izaten garbitasunaren kontrako baga, ta deseo gaiztoakin. Ez due janaren, ta edanaren bearrik: eziñ mellarik egingo die ez kanta suabeak, ez munduko etxura, ta arpegi ederrak, ta ez beste perillak. Baña garbitasun osoari jarraitzen dioen Kristauak munduko lazo, perill, ta tentazio guztien artean, alde guzietatik erorzeko bideak dituela, Aingeruen garbitasunean ipintzen due beren gogo, ta biotza.

        Kastidadeko birtutea, nere Kristauak, da guziz ederra, baña denbora berean txit minberaa: Da txit fiña, baña ausikorra, ta txit erraz bere edertasuna galtzen duana. Ederra da kristala, baña asko da norbait bere arnasarekin kristalari alderatzea, bere edertasuna illundu, ta galdurik gelditzeko. Ederra da lirio bat, baña galzen du bere edertasuna eskutartean mirapidean erabilze batekin. Auxe bera gertatzen da kastidadeko birtute ederrarekin. Birtute au illunzeko, ta galzeko ez da ez egin bear ganaduai dagoten bekatu andiskoteren bat, asko da pensamenak, edo oroipen loi bati toki ematea: asko da ukitze zikin bat egitea, edo borondatez arzea: asko da deseo, edo gusto txar bat: asko da itztxo bat asmo txarrarekin esatea, edo gozodasunarekin enzutea. Emen, nere Kristauak, egon bear nukean luzeago, ta itz egin garbiro; bada asko zorok nai izaten du modu gaizto oiyekin atsegin artu, eta gero eskusatu alegiña konfesioko Sakramentuan; baña kontentatuko naiz, esatearekin donzellai bi gauza, San Franzisko Sales gozoagan irakurtzen diranak.

        Lenbizikoa: nai badezue donzellak artu ezkonzako Sakramentua, gorde ezazue kontu, ta arreta andiarekin zeren lenbiziko amorioa, lenbiziko senar, edo esposoarentzat. Daukat, dio Santuak, engañio anditzat, biotz oso, ta garbi baten ordean presentatzea biotz usatu, ta mantxatu bat. Bigarrena: baldiñ zuen suerteak deitzen bazaitue, ezkonzera Jesusekin, O! nere Jaungoikoa! gorde ezazue zeren amorioa esposo Jangoikozko onenzat. Bada au izanik garbitasuna bera, ez du beste gauzarik ainbeste maitatzen, non garbitasuna: eta nola zor zaizkan gauza guzien lenbiziko frutuak, batez ere zor zaizka amorioarenak. Orra, nere Kristauak, zeñen ederra dan, donzellai dagoten kastidade, ta garbitasuna, ta orra nolako kontuarekin gorde bear dezuen, ala ezkonzeko asmoa dezuenak, nola beti birjiñidadean bizi nai dezuenok. Guazen ezkonduen kastidadera.

 

 

§ II.

 

        Ezkonduai dagoten kastidadea bere moduan ederra da, ta ezkonduak gordetzen badue garbitasun osoa, S. Josek, ta Maria txit Santa, ta beste Santu askok gorde izan duen bezela, da guztiz ederra. Onen gora igotzeko biotzik ezduen ezkonduena ere, da bere moduan ederra, ta konsideratu diteke matrimonioan, ta matrimoniotik kanpora. Matrimonioan konsideratzen badegu ezkonduen garbitasuna, ez dago au, beñere matrimonioan aragiaren gustorik ez artzean, ezpada estadu onek dituan nebriak ez igarotzean. Matrimonioak dituan nebriak aditzera ematea, izango lizake, nere Kristauak, gauza luzea, ta gazteentzat peril andikoa: argatik esango dizuet bakarrik Sararekin gertatu zana.

        Sara, dama txit birtutetsu, aberats, ta ederra zan. Ezkondu zan zazpi zaldunekin, ta zazpiak ezkondutako arratsean, ill otzak utzi zituan etsaiak, beren emazteagana baño len. Zergatik uste dezue nere Kristauak? zerren zazpi galai oiek etziran ezkondu, ezkonzak eskatzen duan asmo garbiarekin, ez bada animalien eran, ipintzen zuela eren biotza, ta gogoa luxuriako ardoan. Baña etzitzaion onela gertatu Tobias gazteari, bildur bazan ere ezkontzeko Sararekin.

        Tobias gazteari erakutsi zion Aingeru S. Rafaelek nola portatu Sara ederrarekin, itzegiten ziola modu onetan: Zu Tobias Sararekin ezkonzen zeranean, biziko zera iru egunean garbitasun, ta kastidadean, Jaunari erregutzea besterik egin gabe, ta iru gabak modu onetan igaro ondoan, arganako zera; baña Jaunaren beldurrarekin, ez aragiaren atsegiñ lizunen ondoren, baizik zere ondorengoak uzteko, Abrahanen jatorrian semeetan Jaunaren bendizioa izan dezazun. Accipies virginem cum timore Dei, amore filiorum magis, quam libidine ductus, ut in semine Abrahae benedictionem in filiis consequaris (Tobiae c. 6).

        Tobiasek egin zuan S. Rafael Aingeruak esan ziona; bada ezkondutako arratsean, sartu zan Sararen gelan, ta esan zion: Jeiki zaite Sara, ta erregutu degiogun Jaunari iru egun oetan. Guraso onen umeak gera alabaña, ta ezin elkargana gaitezke, Jaunaren ezaguerarik ez duen jendeak bezala. Asi zan Tobias Sararekin batean orazio egiten: Gure gurasoen Jaun Jaungoikoa, esaten zion Tobiasek Jaunari, bedeika zaitzeela Zeruak, ta lurrak, itsasoak iturriak, ta ibaiak, ta oietan zuk ezer ezetik egiñik arkitzen diran gauza guztiak. Zuk Jauna egin zenduan Adan lur piska batetik, ta eman zenion lagunzat Eba; ta orain zuk dakizu ez dedala arzen nere emaztetzat Sara, aragiaren atsegiñ lotsagarriakgatik, baizikan bedeikatua izan dedin beti beti zure izen Santua nere ondorengoetan. Ejenplo onek, nere Kristauak aditzera ematen du, zeñen asmo garbiakin artu bear dan matrimonioko Sakramentua, baita ere Sakramentu onetan ezkonduak bear duen garbitasuna. Zori onekoak zuek onen asmo garbiakin ezkondu bazerate, eta ezkonzari dagokan garbitasunean bizi bazerate.

        Matrimonioari dagokan garbitasuna gorde gabez matrimonioan bertan, ikusi zituan Santa Katalina Senakoak, esaten du S. Franzisko Salesek, asko ezkonduren animak infernuan neke, ta oñaze ikaragarrien artean, zeren ausi zuen estadu onek eskatzen duan Santidadea. Au gertatu zitzaten dio Santuak, ez bekatuaren anditasunagatik, bada andiagoak dira eriotzak, ta blasfemiak, ezpada zerren etzuen ezertan artu, ta onela bizitu ziran denbora luzean. Ez ote dira gaurko egunean ere era onetan bizi asko ezkondu? Sartu bezee bakoitzak beren bularrean eskua, ta ikusiko due irteten dala lepraz betea.

        Ezkonduen kastidadea konsideratzen badegu, ezkonzaz kanpora, dago oiek garbiak izatean beren egiteko, deseo, itz, pensamentu, eta beste gauza guzietan. Ezkonduai alabaña debekatuak daude ezkonzaz kanpora, besteai debekatuak dauden gauza guztiak. Ez due noaski onela pensatzen asko ezkondu lasaiek. Baña sinistuko due erremediorik ez dan denboran. Aditu dezue, nere Kristauak nola bere moduan ederra dan ezkonduai dagoten kastidadea. Ikusi dezagun alargunai dagotena.

 

 

§ III.

 

        Kastidadeko birtutea ederra da, nere Kristauak, alargunetan ere. Oiek nai badue bizi dagoten garbitasunean, bear due izan biotz andi, ta animoso bat, osotoro aienatzeko aragiaren naikunde, ta atsegiñak, ez etorkizunak bakarrik, baita igaroak ere, kentzen duela igarotako lizenzien memoria, ta oroipena, bestela arkitzen dira perill andian, eta gertatuko zate Israeldarrai, Ejiptotik irten da, gertatu zitzatena. Ijitoen mendetik atera zituan Jaunak bere Israeldar maiteak, onetarako egiten zituala eziñ konta al milagro; baña Israeldarrak laster asi ziran espadasun andiakin itzegiten: ta oetatik askok naiago zuen Ejiptoko janari dongeakin egotea, ezen ez eremuan barrena joatea, Jaunak ematen zien mantenu garbiarekin.

        Au bera gertatzen zate asko animari: aspertzen dira Jaunak garbitasunean ipintzen diezten janari garbiaz: aztutzen dira, beren estaduari dagokan kastidadeaz, ta biurzen dira lenagoko bazka, ta zikinkerietara. Alargunak duen perill andia, biurtzeko lenagoko atsegiñetara, ongi aditzera ematen du S. Agustiñek, ikaratzen danean, ikusirik bere adiskide Alipioren garbitasuna, ta arritzen zan Santua, onek osotoro uzteaz aragiaren atsegiñak izanik oetara makurtua gazte denboran.

        Eta egiaz esateko, dio S. Franzisko Sales gozoak, frutak osoak dauden artean erraz konserbatzen dira, batzuek lastoen gañean; besteak ondar artean, eta beste batzuek eren ostoetan; baña beñ osodasuna galdu ezkero, kasi eziñ izan ditekean gauza da gordetzea, ezpada ezti, ta azukrearekin konfitatu, edo gozagainduaz. Onelaxe, beñere galdu, edo zikindu ez dan kastidadea gorde diteke modu askotara, baña osoa ezdagoana, ezin konserbatu, ta gorde-diteke debozio andi bat gabe: Debozioa da alabaña animen ezti, ta azukrea.

        Alargunak urrikariak dira, nere Kristauak, oien bakardadeari begiratzen badiogu, baña bizi badira garbiro, ta egiazko Alargundasunean, honratu bear ditugu. S. Pablo Apostoluak esaten du, honra itzazue egiazko Alargunak: honoras viduas, quae vere viduae sunt (1. Ad Timoth. 5.3.). Egiaz Alargunak izateko dagozten gauzatxo batzuek esatera noa.

        Lenbizia: egiazko alargunak bear due izan alargun, ez gorputzean bakarrik, baita biotzean ere. Au da; egiazko alargunak bear du iduki asmo sendo bat, beti alargun bizitzeko. Ezkonzeko asmoa duen alargunak, arkitzen dira alabaña gizonetatik aparte gorputzez, baña ez biotzez. Bigarrena: alargunen asmo onek bear du izan asmo garbi bat, obeto eren biotza Jaunarenarekin bat egiteagatik. Zeren gelditzen badira alargun, umeak aberats uzteagatik, edo beste munduko motiboren bategatik, izan litezke munduan laudatuak, baña ez Jaunaren aurrean, bada onen aurrean ez due izango laudaziorik, ezpaditue gauzak egiten beraren izenean.

        Irugarrena: alargunak egiaz izateko, bear due aldegin borondatez munduko atsegiñetatik. S. Pablo Apostoluak esaten du; Alargun atsegiñetan bizi dana, bizitzan illa dagoala (Ubi supra vers. 6). Baldin alargunak nai badue gizonakin itzegin: gizonen txorakeriak aditu: gusto badue ibilzen festetan, ta munduko atsegiñetan: nai badue ibilli apaiñdurik, onelako alargunak bizi dira gorputzean, baña illak daude animan. Gisa onetako alargunak ez dira egiazko alargunak, ez bada gezurrezkoak.

        Laugarrena: Alargunak gelditzen badira umeakin, izan bear due oen kontu andi bat. S. Pablo Apostoluak esaten du, etxekoen kontua ez duanak, batez ere bereena, fedegabea baño gaiztogo dala (1. Ad Timoth. 5.4.). Bostgarrena. Orazioa izango da alargunen lan guzia. Bada egiazko alargunak gorde bear due Jaunarentzat beren biotz, ta amorio guztia, eta beragatik ez due itzik ere bear besterentzat. Nola alargunak libre gelditzen diran senarren ilzearekin, esan bear dioe beren Jaunari. O! Jauna, oraiñ guztia nerea naizanean, artu nazazu guztia zeretzat: eraman nazazu zure ondora: jarraituko dizut zure unguentu usai ederrezkoen ondora. Itz batean egiazko alargunak bear due izan marsoko biola, lore ederrak bezela, zabalzeko birtueen usai gozoa leku guztietan: bear due egon ezkutatuak munduko atsegiñ, konbersazio, ta onretarako, ta onela beren denbora igarotzen duen alargunak, izango dira zori onekoak, esaten du Apostolu Santuak (1. Ad Cor. 7.8.).

        Kastidadeko birtutea, nere Kristauak; aditu dezuen bezela ederra da donzelletan, ezkonduetan, ta alargunetan, bai ta erraz galzen duana ere bere edertasuna. Orregatik ez da zer biotza galdu. Eman digu Jaunak Maria txit Santagan bitarteko andi bat, guri lagunzeko edozeñ tranzetan, edozeñ estutasun, eta tentaziotan. Goazen bada guztiok Ama maite onengana, ta eskatu degiogun uste andi batekin, iritsi degigula bere Seme Jesusegandik birtute eder au gordetzeko grazia, baita ere ongi bizi, ta ilzeko bear degun laguntza, gero egon gaitezen berarekin Zeruan beti betiko atsegiñetan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa