www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristo, eta Birjiņa txit santaren misterioen, eta beste zenbait gauzen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1817, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMASEIGARREN ERAKUSALDIA

 

Bekatuak berekin ekarri oi dituan ondoren gaiztoen artean bigarrena izan oi da lagun urkoai bekaturako bidea, edo eskandaloa ematea. Eta bekatu au izango da gaurko Erakusaldiaren gaya.

Adirazten da lenengo lekuan, zer dan, eta zeñ izugarria eskandaloa diritzan bekatua.

Adirazten da urrena, zer egin bear degun, Jaunagandik bekatu onen barkazioa iristeko.

 

Dereliquisti Dominum Deum tuum...
Scito, et vide, quia malum, et amaruin est,
reliquisse te Dominum Deum tuum.
Jeremiae 2.

 

        Utzi dezu bekataria, zure Jaun, eta Jaungoikoa, eta ez dezu beragana biurtzeko neurririk artu nai. Jakizu bada, esaten dizu Jeremiasek; jakizu, eta ekusi ezazu, gauza samiña dala zuk zure Jaungoikoa utzi izan dezun eran utzitzea: Szito, et bide, kia malum, et amarum est relikisse te Dominum Deum tuum. Amaikagarren Erakusaldia da gaurkoa gai onen gañean: eta azkenekoan aditu zenduan, nola, bekatuak ekarri oi dituan, ondoren gaiztoetatik lenengoa bezala dan bekatuan erortzeko erraztasuna, eta oitura, eta zeñ miñanze gaiztoa dan au. Aditu zenduan gañera, nolako arreta ipiñi bear dan minanz onetan ez erortzeko; baña au da gauza bat, bekatari gutxik egin nai duena, eta asko erori oi dira oitura gaiztoetan. Gaitzerdi litzake bere burua galtzearekin geratuko baliz bekataria, baña gertatzen dana da beste askori ematea bekaturako bidea, edo eskandaloa: eta au da hekatuaren beste ondoren gaizto, eta samiña. Onen gañean izango da gaurko Erakusaldia. Aditzera emango det lenengo lekuan, zer eta zeñ izugarria dan, eskandaloa deritzan bekatua. Urrena, zer egin bear degun, bekatu onen barkazioa Jaunagandik iristeko. Asi gaitezen bertatik.

 

* * *

 

        Eskandaloa deritzan bekatua da lagun urkoari bekaturako bidea, oña, edo laguntza ematea: bekatu larrirako bidea ematen bada, eskandaloa ere izango da larria, bestela izango da beniala. Baña begira, bekatu larri, edo mortala egin diteke, obraz ezezik, itzez, eta gogoz ere.

        Gerta diteke batek lagun urkoari gaitzerako biderik ez ematea, eta ark bere gaiztakeriaz bidea artzea; eta orri deitzen zaio Fariseoen eskandaloa; oek alabaña Jesusen obra onetatik artzen zuen gorrotorako bidea. Ez da onelako eskandaloaren beldurrez utzi bear egin bear dana. Gerta diteke gañera, batek lagun urkoari bekaturako biderik ez ematea, eta alaere ark artzea, ez gaiztakeriaz, baizik argaltasunez, edo sasoi txarrean dagoalako. Eskandalo au izendatzen da argalena. Emakume, edo gizon bat dagokan eran janzita Elizara etortzea gauz ona da, eta berez ez dio iñori bekaturako biderik ematen: alaere artu lezake bide au urliak, edo sandiak bere argaltasunez. Eskandalo onen gañean geyenak erakusten diguena da oraiñ esatera noana. Elizara etortzea, naiz jai eguna izan, naiz ez, utzt diteke, eta utzi bear da, urlia, edo sandiarentzat bekatuan erortzeko perill andia danean: utzi bear da diot iñoiz, edo berriz: ez ordea askotan: zeren askotan utzitzea izango lizake neke andiegia. Au bera diot beste gauz onak, edo bekatu ez diranak egitearen ganean.

        Bekaturako bidea, batzuetan ematen da, bekatu eragiteko asmorik gabe. Au gertatzen da, esaten, edo egiten bada, lagun urkoarentzat bekaturako perill andia ekarriko duan gauzaren bat. Ala gertatu oi da itz loi-desonestoak esateko oitura duenakin: denbora igarotzeko unore onean, esaten dituela, darauste onelakoak; baña ez dira ontzat emango Jaunaren aurrean aitzakia oek. Atozea, unore ona igarotzeko da lagun urkoari bekatuaren puzoya prestatzea? Unore ona igarotzea da gazteai bekaturako moduak erakustea? Epañako lege batek agintzen du, ez dedilla, ez gauaz, ez egunaz esan, edo kantatu izt desonestorik: eta lege au autsitzen duanaren kastigua da eun azote, eta urte betean erritik kanpoan bizitzea. Lege au gordeko baliz, zenbatek bizi bearko luke basoetan mosalakin? Eta zer esango degu, keñada lotsagarriak egiteko oitura duenaz? Añ lasayak, eta aberekiak dira zenbait, non, obrazko bekatuaz osteronzeko guziak, ezertan artzen ez dituen: ez det Jauna ezer seigarrengoan, esango due. Atozea, eta ez ote dira izan keñada lotsagarriak, eta aragien izendatzea? Ez ote dira izan musu, laztan, eta goyetako ukierak? Oriek, bai Jauna, baña ez; ditugu gauz oek ezertan artzen: unore ona besterik ez da izan? Unore onaren aitzakian bada egizu edozeñ gauza. Atozea, ori da Kristauari dagokan itzegitea, eta bizitza? Bekatu eragiteko asmorik gabe ematen due gaiñera askok bekaturako bidea, onestidadeak eskatzen duan, modu ona gorde gabez. Au gertatzen da, batzuetan mutillak igeri egiten duela, emakumeak dabiltzan tokian, edo begira daudela; besteetan, emakumeak gobada jotzeko jartzen dirala era lotsagarrian gizonezkoen aurrean, edo arbola gañetan dabiltzala, mutillak begira daudela. Zer esango det, goyak salgai ipintzen, eta erakusten dituenaz, edo, zatarrezko metak altxatzen dituen, eroaz? Zer esango det, dituen era, eta mallari begiratu gabe, ezin irozo dezakeen adiña soñekoetan gastatzen duen txoraskaz?

        Bekaturako bide, edo eskandaloa beste batzuetan ematen da, laguntzen zayola lagun urkoari gauza debekatuetan. Era onetan eskandaloa deritzan bekatua egiten du, nagusiari, etxekoandre, edo lagunari lapurretan laguntzen dionak: ezkontzeko dauden estalki jartzen danak, egon ditezen aek bakarrik, eta nai duen eran: era berean etxeetako seme, edo alabai arto, edo garia erosten diezanak, dakiela, ostua dala: edanean igarotzeko laguntzen duenak brindiska: sagardoa, ardoa, edo edari bizia, orditzeko perillean daudenai, ematen diezanak: eta oro bat ordu jakiñaz kanpora gazteak, edo zarrak idukitzen dituenak jokoan, eta bear bada eziñ emendik esan nitzakean, modu itxusietan. Zer esango det, arako etxe aez, non jai egunetan biltzen diran gazteak, ala mutillak, nola neskatxak, eta non gertatzen diran onestidadeari ez dagozkan gauzak? Eta onelako etxeetako buru, edo gurasoak, Katolikoen artean ere badira?

        Atzenean bekaturako bide, edo eskandaloa ematen da zenbait aldiz, baldin bat, bere karguaren egin-bideai eranzuteko, zabarra bada. Ez da asko erriko buru, eta kargudunak, edo gurasoak gauza gaiztorik ez egitea: gauza bearra da gañera karguari arretarekin eranzutea, eta au ez egitera, asko gazte eta zar eroriko dira bekatuetan, eta bekatu oek izango dira kargudunaren gañean. Ay! eta alde onetatik ongi begiratzen badiegu geren buruai, eztakit, nola arkituko geran gai onetan! Eta zabarkeria utsarekin eskandalo, edo bekaturako bidea eman baditeke, zer izango da asko guraso bizi diran bezala bizitzea? Zer, errietako kargudunak bide ez egokietan ekustea? Baña goazen aurrera, eta dakuskun, zeñ izugarria dan eskandaloa deritzan bekatu au.

        Lagun urkoari bekaturako bide, edo eskandaloa ematea da Jaungoikoa utzirik Satanasen alde altxatzea, eta onen gerrari, eta serbitzari jartzea. Satanas munduaren asieratik ari da Jainkoari gerra egi ten, eta animak infernura amilderazten: eta beragatik eskandaloa ematea da Satanasen gerrari jartzea, animak infernura bidaltzeko. Au da, nere Kristaua, batayoko egunean eman genduan itza? Lagun urkoari bekaturako bide, edo eskandaloa ematea da Jesu-Kristori, ainbeste neke kosta zitzaizkan, animak kentzea, eta etsai gaigarriari ematea. Norena da, nere Kristaua; norena da zuk bekatura amilderazo dezun anima ura? Jesu-Kristorena da alde guzietatik. Jesu-Kristorena, zeren, Jaungoikoa danez, ezerezetik egin zuan. Jesu-Kristorena gañera, zeren Jaungoiko-gizona dan bezanbat bere odol preziotsuaren kostuz erosi, eta beretu zuan: Etzerate zerenak, esaten digu S. Paulok, non estis vestri, baizik Jesu-Kristorenak: vos autem Chti (1ª ad Corint. 3, et ad Ephes. 6). Zeñ bidegabe izugarria izango ez da bada kentzea Jesus onari ainbeste nekerekin beretu zituan animak; eta ematea Satanasi?

        Lagun urkoari bekaturako bidea, edo eskandaloa ematea da Zerurako Jaunak egin zuan anima alegiñean amilderaztea betiko su, eta garren artera. Asma diteke gogortasun itsusiagorik? Idi, edo bei bat karobi batera botatzea gogortasun andia izango lizake, zer izango da Zerurako Jaunak egindako anima betiko infernura bota nai izatea?.

        Lagun urkoari bekaturako bide, edo eskandaloa ematea da golpe batean iru eriotza izugarri egitea; illtzen du alabaña lenengo lekuan bere anima, Ezekiel Profetak dion bezala: Anima quae peccaverit, ipsa morietur (c 18). Illtzen du urrena lagun urkoaren anima, eta animarekin batean arteraño egin zituan obra on guziak. Iltzen du gañera bere alegiñean Jesus S. Paulok dion eran.

        Atzenean: lagun urkoari bekaturako bide, edo eskandaloa ematen diona beartua dago animetan egin dituan kalteak alegiñean desegitera, baña nola au egingo du, ezpadaki, norañokoak diran egindako kalteak? Bekaturako bidea ematearekin gertatzen da gari soro baten erzeko lasto igarrai su emanda gertatzen dana, edo gertatuko litzakeana. Erzeko lastoetatik erraz igaroko lizake sua urrengo lastoetara, oetatik soro guzira. Eta zer beste gauzarik gertatzen da, bekaturako bidea ematen danean? Urliak eman dio sandiari bekaturako bidea: sandiak beste askori, oek besteai eta bearbada su au ez da itzali, urte askoren buruan ere: bearbada asko ill dira, eta infernuan daude; eta besteak aurrera dijoaz bekatuaren moduak erakusten...

 

(Erakusaldi au arkitzen da geyago segitu eta
akabatu gabe Agirre Jaunaren paperetan).

 

aurrekoa hurrengoa