www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristo, eta Birjiņa txit santaren misterioen, eta beste zenbait gauzen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1817, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRUGARREN ERAKUSALDIA

 

Adirazten da Jesusen Zerurako igoera, eta zeñ gutxi diran berarekin ara nai duenak.

 

        Asitzen zaku gure deyez Eliz Ama Santa, eta esaten digu: egizue txalo txalo: plaudite manibus: eta atsegin-kontentuz lauda ezazue Jauna: Jubilate Deo in voce exultationis. Zergatik onela? Zeren gaurko egunez Zerura zan gure Aita, eta Salbatzalle Jesus maitagarria, eta idiki zituan, ainbeste mende, edo sekuletan guretzat itxiak egon ziran, ango ateak. Orregatik aditzera emango dizuet Misterio andi au, poztu, eta alaitu ditezen Jesus amatzen duen anima onak. Aditzera emango det urrena, zeñ gutxi diran Jesus onarekin Zerura nai duenak. Enzun arretarekin.

 

 

§ I.

 

        Egin zuan Jaunak gizona bera ezagutzeko, amatzeko, eta gero berarekin batean Zeruan bizitzeko. Galdu genduan Adanen bekatuarekin eskubide, edo deretx au, eta itxi ziran Adan, eta bere umeentzat Zeruko ateak. Utsegite au desegiteko, erabaki zuan bidaltzea lurrera bere Seme bakarra; baña ez bereala; andia zan alabaña, gizonak egin zion bidegabea, eta gizonaren aldetik eskatzen ziran ezaguera, eta erregu andiak, eta onetarako ere etzan gai gizona berez.

        Bazetozen, eta bazijoazen mendeak, edo sekulak sekulen ondoren, eta oska zegozkan Jaunari anima onak, bidal zezala agindu zuan Salbatzallea. Lau milla urteren buruan etorri zan Trinidadeko bigarren Persona, esan nai det, egin zala gizon Birjiña txit Santaren sabelean Espiritu Santuaren obraz, eta graziaz. Ogei, ta amairu urte igaro zituan gizonen artean, erakusten ziela ala itzez, nola obraz Zerurako bidea: eta bere Aitaren, eta gizonen artean pakeak egiteko, eman zuan gurutzean bere bizitza; baña irugarren egunean piztu zan berak esan zuan bezala.

        Au guzia egin da ere, itxiak zeuden Adanen umeentzat Zeruko ateak, eta andik deserrituak zeuden munduaren asieratik Jaunaren grazian ill ziranen animak. Nork idikiko zituan Zeruko ateak? Nork Jesusek baizik? Etzan Jesus piztuta bereala Zerura igo, baizik igaro zituan lurrean berrogei egun. Denbora onetan sarritan agertu zitzaten Apostoluai, eta erakutsi ziezten Elizaren gobernuari zegozzean asko gauza. Berrogeigarren egunean sartzen da Apostoluak zeuden tokira: atelekatzen ditu, baña txit gozotoro, zeren beraren piztuera sinisteko atzera zeuden lenengoan. Agindu zien, zabaldu zitezela mundu guzian, eta aditzera eman zezeela beraren Lege Santa. Sinisten, eta batayoa artzen duena Zerurako da, esan zien; aditzen da sinisteari dagokan eran bizi bada. Baña sinisten ez duana galdua izango da betiko. Sinisten duenak egingo ditue mirari oek: Nere izenean ayenatuko ditue gaizkiñak: itz egingo ditue izkunza berriak, eta len beñere aditu ez dituenak: illko ditue suge mota guziak, eta puzoiren bat edanerazten badieza ere, ez die kalterik egingo. Zabaldu, eta ipiñiko diezteza eriai eskuak burugañean, eta oek sendatuko dira bereala. Orduan, edo lentxeago esan zien, etzituala utziko ume zurtzen eran. Zuekin nago eta egongo naiz munduaren bukaeraraño: Ecce ego vobiscum sum omnibus diebus usque ad consummationem saeculi (Math. 28). Agindu zien, bidalduko ziela Espiritu Santua, eta bera Zerura igotzen zanetik Espiritu Santua zetorren artean zeudela Jerusalenen. (Luc. 24). Esan det, nola mirariak egiteko eskua eman zien beragan sinisten zuenai, zeren Elizaren asieran gauza bearra zan doai au, fedea zabaltzeko. Oraiñ ez da mirarien premiarik, eta ez dira egiten anziñako denboran bezeñ sarri. Alaere Jesu-Kristoren Elizan beti izan da eta izango da mirarien doaya, eta egiten ditu Jaunak onelako gauzak ongi deritzan denboran. Ala erakusten, eta sinisten due katolikoak, eta ez da denbora asko, ala aitortu duala hereje batek.

        Gauz oek esan ondoan, eraman zituan Jesusek bere Apostoluak Olibeteko mendira. An guziak begira zeudela, altxa zituan begiak Zeruronz: asi zan ara igotzen gutxika, ekusi zezeen an arkitzen ziran guziak, gertatzen zana. Zabaldu zituan eskuak Apostoluen alderonz, eta eman zien bere bendizioa. Nork esan, nola egongo ziran Apostoluak, eta beste an begira zeudenak une artan? Alde batetik naigabetuko ziran, zeren zijoakien eren artetik beren Maisu, eta Ongille andia; baña beste aldetik atsegin, eta poz andia artuko zuen, zeren onra andiarekin zijoan bere erreñura, garaiturik etsai guziak. Arriturik onela zeudela, agertu zan odei eder-argi bat, inguratu zuan Jesus, eta gutxika ezkutatu, eta igo zan bere Aitaren eskuyera. Igo zan diot, bere-berezko birtutez; zeren alde batetik zan Jaungoiko egiazkoa, eta beste aldetik gizona zan bezanbat ere doatsua zan, eta doatsuaren doayetatik bat da nora-nai igotzeko, eta ibiltzeko erraztasuna. Esan det gañera, igo zala bere Aitaren eskuyera, ez zeren Aita Jaungoikoak eskuya eta ezkerra dituan, baizik adirazteko, Jesusek Jaungoikoa danez Aitak adinbat gloria duala, eta gizona danez bestek iñork baño geyago.

        Igoera au etzuan egin Jesusek bakarrik. Errege batek, bere Erreñura dijoanean, berekin daramazki etsaiai kendu diezten katibuak, edo etsaiak katiberioan zeduzkanak, eta Jesusek berekin Zerura eraman zituan, munduaren asieratik orduraño il ziran on guzien animak. Oek alabaña geratuak egon ziran Abrahanen linboan Jesus piztu zan artean, eta geroko berrogei egunetan egon ziran Jesusen Zerurako igoerari itxedoten, eta guziak igo ziran Jesusekin batean gaurko egunez Zerura. Ala aditzera ematen digu S. Paulok: Christus, ascendens in altum, captivam duxit captivitatem (Ad Heb. 4). Zer edertasuna izango zan. Adan, Eba, Patriarkak, Profetak, eta ainbeste anima on, beren Errege, eta Salbatzallea onratzen, eta laudatzen zuela, Zerura berarekin igotzea? Baña etzuen oek bakarrik onratu Jesusen igoera. Jatxi ziran Jesusen bidera Zeruko Aingeru guziak. Orregatik otsegiten die Dabidek: idiki itzatzue Zeruko ateak, idiki itzatzue, eta sartuko da orko Erregea: Atollite portas principes vestras....et intrabit Rex gloriae (Psalm. 23). Orra, nola igo zan gure Salbatzallea bere Aitaren eskuyera. An dago gure Aita Santu, edo Apaiz nagusia, eta gure alde erakusten diozka Aitari eskuoñetako, eta sayetseko siñaleak, eta eskeintzen dio, gugatik igaro zuan gurutzeko eriotza. Zeñ egun andia egun au Jesus amatzen duen animentzat! Baña goazen aurrera.

        Jesus Zerura igo zan, aditu dezuen eran, eta Apostoluen begietatik ezkutatu bazan ere, arrituak bezala zeuden oek Zeruronz begira. Agertzen dira bi Aingeru, eta esaten dieza. Zergatik zaute orrela Zerura begira? Quid statis aspicientes in Caelum? Zuen artetik Zerura igo dan Jesus au, era berean jatxiko da munduaren bukaeran: sic veniet quemadmodum vidistis eum euntem in Caelum. Orduan biurtu ziran Apostoluak Jerusalena, Jesusek aditzera eman zien bezala, eta egon ziran ezkutatuak Espiritu Santuaren etorreraraño. Zerura igotzeko denboran Jesus egon zan tokian geratu ziran beraren oñarrastoak, eta jayera andiarekin eraman oi zituen Kristauak ango autsak, eta alaere ez omen ziran desegiten oñ arrasto aek, S. Jeronimok dionez. Santa Elenak leku artan bertan egin zuan Eliz eder bat, eta gertatu ziran bi mirari. Lenengoa: estali nai izan zuan Jesusen oñak egon ziran tokia arri ederrez, baña bereala ayenatzen zituan toki ark an ipintzen ziran arri guziak. Asi ziran gero Elizari gañeko estalkia ipintzen, baña ezin estali izan zuen oñarrastoen parea; zeren nai zuan Jaunak, agirian egotea Jesusek Zerurako eraman zuan bidea. Orra, Kristaua, gaurko Misterio andiari dagozkan gauzak. Apostoluen denboratik egindu Eliz Ama Santak egun onetan bere pozaldi, edo festa, eta S. Bernardok dionez da Jesusi dagozkan festa guzien muga, eta betegarria: Finis earum, et adimplelio est. Dakuskun oraiñ, zeñ gutxi diran Jesus onarekin Zerura nai duenak.

 

 

§ II.

 

        Ekusten dezu, Kristaua, zenbat neke, eta arazo artu zuan gure Salbatzalleak, guri Zeruko ateak idikitzeko? Jesus Zeruan sartu zanetik gau, ta egun idikiak daude ara nai duan guziarentzat: eta gauza negargarria! alaere gutxi dira ara Jesusekin igo nai duenak: gutxi dira alabaña bekatuaren bide, eta perillak, oitura gaiztoak, eta atsegin lizunak utzi nai dituenak, eta oek utzigabe ez dago an sartzerik. Ala esaten digu S. Juanek: Non in trabit in eam aliquid coinquinatum (Apoc 21). Erri onetatik kanpoan geratuko dira, dio Santuak, zakurrak: Foris canes. Oek dira bekatuaren berrizkaturan bizi diranak, eta zakurrak gora bota duana atzera jalen duan bezala, leneko bekatuak berriro egiten dituenak. Erri onetatik kanpoan geratuko dira beren begiratze, itzegite, losentxa, eta janziera gaiztoakin animak llilluratzen, txoratzen, eta bekatuan amilderazten dituenak: Foris venefici. Erri onetatik kanpoan geratuko dira zikiñak, edo desonestoak dala beren buruakin, dala besterekin. Foris immundi. Erri onetatik kanpoan geratuko dira, dio S. Juanek berak, gaiztakeriz aurrak galtzen, edo galeraztea dituenak, baita lagun urkoari eriotza opa dioenak ere: Foris homicidae. Erri onetatik kanpoan geratuko dira idoloen serbitzariak: oek dira ez bakarrik arriz, zurez, urrez, edo zillarrez egindako Jainko gezurrezkoak, baita Jainkoaren lekuan emengo onrak, ondasunak, eta aragizko idoloak adoratzen dituenak ere: Idolis servientes. Erri onetatik kanpoan geratuko dira, dio atzenean S. Juanek, gezurra amatzen, eta egiten, edo moldatzen duenak: onelakoak dira gezurraren gañean juramentu egiten duenak, eta beren erausiakin lagun urkoaren onra, eta izen ona gutxitzen, edo beztutzen duena: Omnis qui amat, et facit mendacium (Apoc. 22). Atozea oraiñ, Kristaua: au onela bada, dan bezala, asko ote dira gaurko egunean Jesusekin Zerura nai duenak? Beldur naiz ezetz, gutxi dira alabaña bekatua, eta bekatuaren bideak utzi nai dituenak, eta nola Zerura joango gera oek utzi gabe? Zentza gaitezen noizbait, eta jarrai degiogun Jesusen lege ederrari, berarekin bizitzeko betiko bizitza doatsuan. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa