www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristo, eta Birjiņa txit santaren misterioen, eta beste zenbait gauzen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1817, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA AMABIGARREN ERAKUSALDIA

 

Adirazten da kristaua asko dirala deituak, baña gutxi autuak.

 

Multi sunt vocati, pauci veri electi. Math. 20

 

        Asko dira deituak Jesu-Kristoren fede, ta lege Santara, ta alaere gutxi dira autuak Zeruko erreñurako. Au aditzera eman zigun Jesu-kristok esan zuanean: asko dira deituak, baña gutxi autuak. Gauza negargarria! Ainbeste neurri eder artu gure Jaun onek guri betiko bizitza doatsua eman naiez; ta alaere gutxi izan Zeuratzen diranak galtzen diranen aldean! Ta zu, Kristaua, ni, eta emen arkitzen geran guziok norako ote gera? Eztakigu. Guk dakiguna da denbora, edo urte gutxiren barrunen izango gerala edo betiko zori onekoak, edo betiko zori gaiztokoak. Guk dakiguna da Eliz Ama Santaren barrutian nastuak dabiltzala onak, eta gaiztoak, baña bere denboran bereziko ditu Jaunak, eta ipiñiko ditu onak alde batean, gaiztoak bestean; lastoa, ta belar gaiztoak alde batean, ale garbia bestean. Alaere Elizaren barrutian nastuak badabiltza-ere onak, eta gaiztoak, baditue eren marka, ta siñaleak, norenak diran, ta norentzako dauden, aditzera ematen duenak; batzuek markatuak arkitzen dira Zerurako markaren batekin, besteak infernurakoarekin. Nai dezu zuk, Kristaua, jakin norako siñale, edo markarekin arkitzen zeran? Ori zu bada onetarako bi pensamentu.

 

 

LENENGO PENSAMENTUA

 

Arkitzen ote da zugan zerurako marka, edo siñaleetatik batere?

 

        Baldin zu, Kristaua, bekatu larriren batean eroria bazaude, ta aren mendetik irtenkizun, ezta bitarte orretan zugan arkitzen Zerurako marka, ta señale egiazkorik batere; bekatuan zauden bitartean alabaña zera Jainkoaren etsaia, eta etsai galgarriaren umea. S. Benitoren ordenan bizitu zan Pelaio zeritzan Erlijioso bat, eta aren bizimoduari begiratuta nork nai esan zezakean Zerurako markatua zegoala. Alaere ilta laster aren gorputza irten zan obiaren gañera sua, ta garra zeriola; aitortu zion bere agintari, edo buru zuanari, nola betiko infernura zan, zeren erlijioan sartu baño len abereren batekin egin zuan bekatu bat konfesatzeko biotzik izan eztuan. Ezin dateke beraz Zeruko marka, ta siñale egiazkorik bekatutik bat irten dedin artean. Gañera bekatutik irtete utsa ezta oraindik batek Zerura bear duala, aditzera ematen duan marka, ezpadakar berekin beste siñalerik, asko dira alabaña, edo geienak noizbait bekatutik irten zuenak, baña gutxi bekatura biurtzen ez diranak. Enzun itzatzu bada oraiñ, Kristaua, Zerurako marka, ta siñaleetatik zenbait, eta begira-ezazu oekkin arkitzen ote zeran.

        Elizako guraso, ta gizon jakintsuak asko marka, ta siñale ukitzen ditue gai onetan, eta oetatik bata da Jaunaren itz Santua, sermoiak, ta dotrinak umilki, ta Zerurako bidean aurreratzeko egarriarekin entzutea. Erbesteturik dagoan batek gogoz entzuten ditu bere erriko berriak. Ardiak entzuten du bere artzaiaren deia, ta jarraitzen dio. Ala egiten due Jesu-Kristok beretzat autuak dauzkan animak. Marka au Jesu-Kristok berak aditzera eman zigun. Jaungoikoarena danak esan zien Juduai Jainkoaren itza enzuten du. Qui ex Deo est verba Dei audit. Arkitzen ote zera, Kristaua, marka onekin? Zerurako autuen bigarren marka da Jainkoaren beldur santu bat. Beldur au duan animak, alde batetik amatzen du bere Jaungoikoa, bere Aita, ta ontasun guztiz maitagarria bezala, bere ustea, ta esperantza ipintzen du beragan; baña beste aldetik ezagutzen du zeñ gauza gaiztoa, ta samiña dan Jaun au utzitzea, ta emendik sortzen zaio Jaun beraren kontra bekatu egiteko beldur santu bat, eta ongi baño-ere obeto gorde nai lituke Jaunaren Aginteak. Marka au aditzera emana dago Eskritura Santaren asko lekutan. Zori onekoa Jaunaren beldurra iritxi duan gizona! Au duana noren pare ipiñiko, edo noren antzeko egingo da, dio Eskritura Santak. Beatus homo, cui donatum est habere timorem dei! Qui tenet illum, cui assimilabitur? Zori onekoak Jaunaren beldurtiak, ta Jaunaren lege Santa kontuz gordeaz bizi diranak, dio Dabidek. Beati omnes, qui timent Dominum, qui ambulant in viis ejus. Atozea, Kristaua, zugan ekusten ote da bigarren marka au? Zerurako autuen irugarren marka da etsairik andienak-ere biotzetik amatzea, ta txarkeriarik egin ezpalue bezala ongi artzea dala itzegitean, dala gure bear diranean. Marka au Jesu-Kristok asko bider aditzera eman zuan, et bein batean esan zuan: nik esaten dizuet: Ego auten dico vobis: ama-itzatzue zuen etsaiak; on egin giezue zuei gaitz nai izan dizuenai, ta erreguezazue zuei atsakabeak emanaz, ta ez diran gauzak altxatuaz dabiltzanak-gatik zuen Aita Zerukoaren Semeak izan zaitezten. Ut sitis filii Patris vestri, qui est in Caelis. Ekusten dezu, nola Jainkoaren semeen marka dan etsaiak amatzea? Adiskideak amatzea geiena da, baña etsaiak amatzea Kristau-ena bakarrik, esan zuan Tertulianok. Amicos diligere omnium est, inimicos autem, solorum Christianorum. Arkitzen ote da marka au zugan, Kristaua?

        Zerurako autuen laugarren marka da lagun urkoen neke, ta premiaz urrikaldutzea, ta alegiñean berai laguntzea. Marka au-ere Jesu-Kristok aditzera eman zigun. Zori onekoak urrikimentua duenak, dio. Beati missericordes. Zerurako autuen bostgarren marka da, utsegiteren batean erortzen diranean, umilki Jaunaren aurrean beren utsegitea ezagutzea, lenbait len barkazioa iristeko neurriak artzea, eta Zerurako bideari len baño ere arreta geiagorekin ekitea. Soldadu batek, zauri andi bat pelean dabillela artu, edo atera badu, ta zauria estuta bereala ekiten badio etsaiari len baño-ere gogorkikago, nork nai esango du, biotz andikoa, ta pijoa dala soldadu au; eta au bera esan diteke utsegiteren bat gertatu ondoan lenbait len Jaunagana biurtuta bizitza onari kontuz ekiten dion Kristauaz. Ala egin zuan Dabidek. Zerurako autuen seigarren marka da Jaunagandik, lagun urkoagandik, edo nondik datorkien neke, ta gurutzeak Jaunaren izenean ongi artzea, ta igarotzea.

        Marka au, ez bein bakarrik, aditzera eman zuan Jesu-Kristok, eta Tobiasi esan zion S. Rafaelek: zeren Jainkoaren gogokoa ziñan gurutze, ta nekearekin progatzea gauza bearra zan. Quia acceptus eras Deo, necese fuit, ut tentatio probaret te.

        Zerurako autuen zazpigarren marka da sarritan, eta ederki prestaturik Sakramentuak artzea, Meza nagusi, bezpera, errosario, ta gauz onetara kontuz etortzea. Bidez dijoanak kontu egiten du bere orduetan artzeko bear duan jana, ta edana; ta era berean Zerurako bidea daramanak, aunatu ez dedin, kontuz artzen ditu Sakramentuak, ta ezin bestean baizik ez ditu utzitzen Jaunaren etxean, edo Elizan egiten diran gauz onak; badaki alabaña era onetan ematen dituala Jaunak bere laguntzak ugariena. Zerurako autuen zortzigarren marka da Birjiña guztiz Santaganako jaiera, edo debozio andi bat, beraren onran aldegiten dala bekatuaren bideetatik, ta egiten dirala obra onak. Ala esaten digu S. Juan Damaszenok. Ala S. Anselmok. Bederatzigarren marka Zerurakoa da, bekatura biurtu gabe irautea, ta au da beste marka, ta siñale guzien koroa. Ill artean irauten duana salbatuko da, dio Jesu-Kristok. Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis. Begira ondo, Kristaua, marka oekin arkitzen ote zeran, eta oekin arkitzen bazera, zoaz aurrera zere bidean kontuz, Jaunak deitu zaitzan artean.

 

 

BIGARREN PENSAMENTUA

 

Zerurako marken ordean arkitzen ote diran zugan, etsaiak bereai ipintzen diezten markak?

 

        Jesu-Kristok beretzat autuak dauzkan animak markatuak dakartzi Elizaren barrutietan aditzera eman ditudan marka oekkin.

        Eta Deabruak-ere beretzat dauzkan bekatariak markatzen ditu ber gisara; ipintzen ditu unai kontuzkoakkin, eta darabiltzki nai duan eran, nai duan lekuan, eta nai duan lagunakkin. Ai! ta nolako taldeak! zein ugariak! Infernurako marken artean lenengoa bezala esan diteke Jaunaren itz Santua aditzetik, dotrina, sermoi, bezpera, errosario, Sakramentu, ta gauz onetatik igesi ibiltzea. Argatik zuek aditzen ez dituzue Jainkoaren itzak, zeren arenak etzeraten, esan zien bein Jesu-Kristok Juduai: Propterea vos non auditis, quia ex Deo non estis. Eta marka au infernurako marka bada, begira, Kristaua, zenbat, eta zenbat markatuak egongo diran arako egungo egunean? Infernurako bigarren marka da Jaunaren legeko Ministroen, eta Erlijioko ordenetan bizi diranen kontra nolanai itzegitea, oni, edo ari utsegiteren bat gertatzen bazaio guzien onra, ta izena oiñpean erabiltzea, al dan txarkeria estadu onen kontra egitea, ta egiteko moduak, eta bideak prestatzea. Jakiña da, zein kastigu andiak egin zituan Jaunak Israeliten kontra, zeren gaizki itzegin zuen Moisesen, eta Aaronen kontra. Jakiña da, nola Moisesen arreba Maria egon zan ezkabiz, edo lepraz betea, ta besteen artetik botarik, zeren bear etzan bezala erausian egon zan anaiearen kontra. Jakiña da, nola dion Eskritura Santak: honra ezazu zure Jaungoikoa zure anima guziaz, eta onra itzatzu Apaizak: Honora Deum ex tota anima tua, et honorifica Sacerdotes; eta berriz dio: zuek ukitzen zaituenak, ukitzen du nere begiko ninia: Qui tangit vos, tangit pupillam oculi mei. Ta lege zarreko Apaizak gatik au bazion Jaunak, zer izango da lege berrikoak ezertan ez idukitzea? Lege zarreko Apaiztasuna alabaña etzan Jesu-Kristoren legekoaren erruñu, ta gereiza besterik. Elizaren asieratik gaurdaño ari dira herejeak ala Apaizen nola Erlijiosoen kontra beren puzoia zabaltzen. Arrioren ondorengoak, Luterok, Kalbinok, Wiklef, ta beste hereje asko aritu dira Elizako Ministroen, ta Erlijiosoen kontra bata alde batetik, bestea bestetik, ta oetatik zabalduaz joan da izurria Katoliko askotara, batezere ogeita amar urte oen barrunbean. Zer etorri da emendik? Gutxitu da Eliz Ama Santari, Jaunaren Ministroai, Erlijiosoai zor zaten onra, ta errespetoa; gaiztotu dira oitura, edo kostunbreak; ondatu dira erriak, eta amilka dijoaz bekatariak dagoten lekura. O! denbora illunak! denbora negargarriak! Zertan geratu bear ote dezue? Infernurako irugarren marka da, Jaunaren beldur Santua galdurik, ardura gabe bekatua bekatuaren gañean egitea, era onetan bizi danak alabaña aditzera ematen du, ez daukala ezertan bere Jaun Jaungoikoa, ta naiago duala bere gogora ibilli Jaunak agintzen diozkan gauza, edo atsegin-kontu guziak baño. Infernurako laugarren marka da, iñoiz bizitza onaren bideari ekinda, bereala aspertzea, eta leneko bizitza gaiztora biurtzea. Eri, edo gaixo dagoan bat gaitzaren berrizkaturak sarritan artzen duanean, etsitzen degu aren osasunaz. Ta au bera gertatzen da geienean bekatuaren berrizkaturarekin. Infernurako bostgarren marka da atsegin zikiñetara oitutzea, ta itsutzea. Ez due oek parterik Zeruko erreñuan, dio S. Paulok. S. Jeronimok esaten digu, griña lizun onen bukaera dala infernua. Cujus finis gehena. Infernurako seigarren marka da, munduko izan, edo ondasunetan biotza ipintzea, ta lagun urko beartsuai gogortasunarekin begiratzea. Non dira urrea, ta zillarra gordetzen zuenak? Au da oetan biotza ipintzen zuenak? Ubi sunt... qui argentum thesauritzat, et aurum? Jatsi ziran infernura, dio Baruk Profetak. Ad inferos descenderunt. Zoazte nigandik betiko surtara, esango die Jaunak azken kontuetan. Discedite a me maledicti in ignem aeternum. Infernurako zazpigarren marka da munduko onrari itsatsia idukitzea biotza, eta prest egotea alde onetatik ukitzen gaituanaren kontra edozein gauza egiteko, aren faltak agertzeko, eta edozeñ erausi egiteko. Oek alabaña ez due biotzik eren buruak ukatzeko, ta Jesu-Kristoren aginduak egiteko. Infernurako zortzigarren marka da munduari, edo gure aide, adiskide, auzo, ongille, edo laguntzalleai atsakabe emateko beldurrez, prest bizitzea ezaguera zuzenak, eta Jaunaren lege Santak debekatzen dituan gauzak egiteko, edertzeko, edo estaltzeko edertu, edo estali bear ez diranean. Tranze batean nori nai gerta dakikeo argala izatea, ta utsegitea, baña era onetan prest bizitzea munduaren beldurrez Jaunaren lege Santa autsitzeko? Ez ain erraz; eta au da etsaiaren umeen siñale, ta marka txit agiria, ta nabarbena. Atzenean infernurako marken artean txikiena ezta etsaiari barkatu nai ez izatea, itzegitea, ta diosala ukatzen zaiola bizitzea. Mira ezazu orain, Kristaua, zure bizitza zutean eta zearrean, eta begira norako, ta norentzat markatua zauden. Arkitzen ote zera Zerurako markarekin? edo arkitzen ote zera infernurakoarekin? Eta zer egin ote dezake infernurako marka beregan dakusanak? Zer? lapurraren markarekin bere ardia dakusanak egiten duana. Kentzen dio lapurraren marka, ipintzen dio berea, eta aurrera kontu obeto egiten dio. Au bera egin bear dezu zuk-ere bekataria; kendu bear dezu konfesio on batekin zeregandik Deabruaren marka ori, eta ipiñi bear dezu bizitza onari jarraituaz Zerurako marka. Ezpazaude Zerurako autua, egizu, izan zaitezela autua, esan zuan S. Agustiñek. Si non es praedestinatus, fac ut praedestineris. Goazen orain gai onen gañean gutxi batean pensatzera.

        Lenengo pensamentua: arkitzen ote da zugan Zerurako marka, edo siñaleetatik batere? Arkitzen bada, zoaz aurrera zure bidean zabartu gabe.

        Bigarren pensamentua, baña Zerurako marken ordean ez ote dira zugan arkitzen infernurako markak? Emen isilik gutxi batean egon bear da gauz oetan pensatzen.

        Pensamentu oetatik atera bear dituzun frutuak dira oek. Lenengo frutua: egin dezagun negar gure oraindañoko bizitza anima galgarriaz. Bigarren frutua: bertatik artu dezagun konfesio on bat egiteko, bekatutik, eta bekatuaren bideetatik aldegiteko asmo osoa. Era onetan desegingo degu infernurako marka. Irugarren frutua, ongi konfesatzeko, ta aurrera bekatura ez biurtzeko grazia iritxi dezazun, ar ezazu zure bitartekotzat Birjiña guztiz Santa dolorez betea. Atzenean Birjiña beraren onran zoaz obra onai jarraituaz. Goazen oraiñ ongi konfesatzeko prestaera ikastera, eta egitera.

 

aurrekoa hurrengoa