www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Jesu-Kristo, eta Birjiņa txit santaren misterioen, eta beste zenbait gauzen gaņean erakusaldiak
Juan Bautista Agirre
1817, 1850

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eracusaldiac, Juan Bautista Agirre (faksimilea). Hordago, 1978

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA IRUGARREN ERAKUSALDIA

 

Adirazten da lenengo lekuan, zeñ sendagai miragarria dan Jaunaren itz Santua.

Bigarren lekuan, zeñ minbera dan Jauna beraren itza ongi entzutearen gañean.

Atzenean, nola bere animaren puzoi biurtu oi duan bekatariak Jaunaren itza.

 

Scito et vide, quia malum, et amarum est
reliquisse te Dominum Deum tuum.
Jerem. C. 2.

 

        Gauza gaiztoa, ta samiña da zuk zure Jaun Jaungoikoa utzi izan dezun eran utzitzea, esaten digu Jeremias Profetak; bekatariak alabaña bekatuaren atsegin zirzilla bategatik utzitzea du ontasun baztergabekoa, ta edertasun paregabekoa dan bere Jaungoikoa; galtzen du Jaun beraren adiskidetasuna, ta grazia, eta grazia onek ematen zion Zerurako eskua; ta irabazten ditu betiko suak, eta garrak. Eta gaitz erdi lizake, bekatuan lenengo erorten dan bezala, ezagutuko balu, zer egin duan, eta artuko balu bere Aita onaganako bidea. Baña au egiñ ordean amilduaz dijoa mallatik mallara, ta ez oi da geratu geyenean betiko su, eta garrren artera bere burua sartu dezan artean. Izugarriak dira bekatuaren ondorenak; eta oei begiratzea izan da gure zazpi illabete onetako lana. Ederretsitzen dio bekatariak bekatuari, ta artzen du bekatuan aisa erorteko oitura; au da lenengo ondorena. Dabillen leku guzietan prestatzen ditu bere anima galtzeko sareak, lazoak, ezaguera, ta adiskidetasun limuriak; au da bigarren ondorena. Ezta kontentatzen bere burua galtzearekin; berekin batean galdu nai oi ditu beste asko ere, ematen diela bekaturako bidea; au da irugarren ondorena. Gaitz oen guzien sendagai miragarriak utzi zizkigun gure SaIbatzalleak Konfesioko, ta Komunioko Sakramentuan; baña bekatariak biurtzen ditu oek bere animaren puzoi bere aldetik egin bear lukeana egin gabez; au da bekatuaren laugarren ondorena. Ondoren, eta malla oek ekusi ditugu, nere Kristauak. Eta onetara ezkero aurrera dijoa bekatari bere galgarria infernuko bere bidean. Eri batek bere kaltetan biurtzen baditu sendagairik onenak; zer esango degu aren biziaz? Zer, denbora gutxian iraungo duala baizik? Alaere utzi zion Jaunak bere Elizari beste sendagai eder, eta indartsu bat, au da Jaun beraren Itz Santua; baña au ere biurtu oi du bekatariak bere kaltetan, eta ona bekatuaren bostgarren ondoren ikaragarria. Gaur itzegin nai dizuet Jaunaren itz Santuaren gañean. Aditzera emango dizuet lenengo lekuan: zein sendagai miragarria dan Itz au. Aditzera emango dizuet bigarren lekuan: zeiñ minberaa dan Jauna beraren itza ongi entzutearen gañean. Aditzera emango dizuet atzenean: nola bere animaren puzoi biurtu oi duan bekatariak Jaunaren itza. Gaurko dotrinaren gai au norinai illuntasunez, eta penaz beterik utzi dezakean gaya da; baña alaere eziñ utzi diteke ukitu gabe, zeren asko dijoakion Kristauari gauz au ongi ezagutzean. Asi gaitezen bertatik.

 

 

§ I.

 

        Jaungoikoaren izt andia da Jaungoiko beraren Semea, Trinidadeko bigarren Persona Aitaren betiko Jakiundea, ta antz ederra, ta Aitarekin guzian berdiña; baña gaur itzegiten degu, ez itz andi onen, baizik Jaunak gizonai berez, edo bestez aditzera eman izan dien izaren gañean. Lege zarreko Patriarkai askotan itzegin zien Jaunak berez; eta lege bereko jendeari itzegin oi zion Profeten autik. Lege berrian lenengo Kristauai itzegin zien Jaunak Apostoluen aotik, eta gerokoai itzegiten die Obispo Jaunen eta oek bidaltzen dituenen bidez. Munduaren lau bazterretara zabaldurik aditzera emangiezue guziai Ebanjelioa, edo nere Lege Santa, esan zien Jesu-Kristok Apostoluai: Euntes in mundum universum, praedicate Evangelium omni creaturae (Marc. 16). Ala egin zuen Apostolu Santuak; eta geroko denboretan leku guzietara bidaltzen ditu Eliz Ama Santak bere predikariak; eta Katolikoen erri guzietan aditzera ematen da Jaungoikoaren itza.

        ltz au ezta predikatzen duanaren aotik irteten dan otsa; otsa alabaña geyenez ere iristen da aditzallearen belarriak ukuitzeraño, baña Jaungoikoaren itza ongi aditzen bada igarotzen da barrena edo biotzera. Predikatzen duanaren itza da karroza bat, non dijoan Jaungoikoaren itza; karroza geratzen da enzunlearen belarriak ukitzean, eta Jaungoikoaren itza aurrera dijoa, ongi artzen bada. Argatik doktrinak, eta sermoyak aditzen ditugunean ez ditugu aditu bear gizonaren itzak bezala; eta onela aditzen baditugu ez degu fruturik aterako; baizik aditu bear ditugu Jaungoikoaren gastiguak bezala, pres ipintzen ditugula gure biotzak Jaunak aditzera eman nai diguna enzuteko, ta egiteko. Jaungoikoaren itza da argi bat ayenatzen dituana gure ez jakiteak, ez oroitzeak, uste okerrak, eta iritzi gaistoak. Argi onek erakusten dio animari, zeiñ on-maitagarria dan gure Jaun Jaunoikoa, ta zein andi miragarriak diran Jaun onek bere maitatzalleentzat prestaturik dauzkan ondasunak. Argi onek erakusten dio animari, zer nekeak, zer suak, eta garrak irabazten dituan bekatu egiten duanak; baita nola oetatik alde gin dezakean ere. Jaungoikoaren itza, adimentuaren argia ezezik, da gañera biotzarentzat sua; ongi enzuten danean alabaña desegiten, eta urtutzen ditu bekatuaren jelak, eta berotzen du bekataria Zerurako bidea artzeko. Zer, ez dira nere itzak suaren eran? dio Jaunak Jeremiasen aoaz. Numquid non verba mea sunt quasi ignis? (Jer. 25). Jaunaren itzada atzenean gaistakerietan lo dagoan bekataria esnatzen duan ots andi-indartsu bat. Vox Domini in virtute, vox Domini in magnificentia (Psalm. 28). Edo da Jeremiasek dionez arrien antzeko biotzak ere puskatzen dituan mallua. Numquid non verba mea... Sicut, malleus conterens petras? (Jerem. 23).

        Eta ona, zergatik Jaunaren itza dan sendagai guztiz miragarria, naiz gure animak bekatuaren sare, ta lazo oetatik gordetzeko, naiz obra onak gogo obearekin eragiteko, naiz bekatua, ta bekatuaren bideak utzierazteko. Zenbat, eta zenbat zar, eta gaztek diraue Jaunaren grazian, eta adiskidetasunean, zeren, Jaunaren itza biotz onarekin aditu ta, ekusi zituen Munduak bekaturako zabaldurik dauzkan sareak, eta lazoak? eta gorde ziran oetan sartzetik? Zenbat, obra onetan, eta Zerurako bidean zabartzera, ta nagitzera egin zuenak, esnatu izan dira Jaunaren itzarekin? Zenbat, eta zenbat bekatari, Sakramentuetatik fruturik batere ateratzen etzuenak; edo frutu atera ordean Sakramentuak bere animen puzoi biurtzen zituenak, atzenean Jaunaren itzak atera ditu bekatutik, eta bekatuaren bideetatik? Ezin konta al dira, nere Kristauak. era onetan Jaunak beretu izan dituan animak; eta esan diteke, biotz umill, eta ongi prestatuarekin Jaunaren itza aditzen duan bekatariak laster desegingo dituala bekatuaren kateak, eta biurtuko dala Jaunagana. Zergatik bait esan zuan Jesu-Kristok: Jaungoikoarena danak enzuten ditu Jaungoikoaren itzak. Qui ex Deo est verba Dei audit (Joan. 8). Eta are obeto ezagutu dezazun Kristaua nolako sendagaya dan Jaunaren itza, begira ezazu itz onek Elizaren asieran Mundu guzian eman zituan frutu miragarrietara. Jesu-Kristo etorri zan denboran Juduak ez, beste Mundu guzia bizi zan Jaungoiko egiazkoaren ezaguera gabe. Bizi zan idolatriaren gau illunean, ta bakoitzak, bere griña txarrai ongiena zegoten, idoloa adoratzen zuala. Etorri zan Mundura Jesu-Kristo, eta etorri zan ez Juduen onerako bakarrik, baizik Mundu guziari erakustera Zerurako bidea, ta bere lege Santa; lege bat debekatzen duana Jainkoaz ostera beste gauzarik adoratzea; lege bat debekatzen duana etsairik andienari ere gaitz opa izatea, ta gaitzari gaitzez eranzutea; lege bat debekatzen duana Munduko onra, ondasun, eta atsegin-kontentuetan biotza ipintzea; lege bat atzenean debekatzen dituana aragiaren atsegin loyak, usurak, eta tratu zikiñak. Lege au Munduari ar-eraztea zan lan guziz andia, bere kontra zituan alabaña Munduaren oitura, ta usadio zarrak; bere kontra zituan gizonaren griña, ta pasio guziak; bere kontra munduko Erregeak eta Enperadoreak, gizon andiak, eta txikiak, jakintsuak, eta jakinezak. Egiteko andi onetarako autu zituan Jaunak ez Munduko andiak, ez jakintsuak, eta aberatsak, baizik arrantzale batzuek, jakiñezak, eta pasioko denboran beldurrez Jesu-Kristogandik aldegin, edo iges egin zuen gizonak. Infirma mundi elegit Deus, ut fortia quaeque confundat. Alaere oen aotik itzegiten zuala Jaunak urte gutxiren barrunbean ayenatu zituan idoloak; zabaldu zuan Mundu guzian Jaungoiko egiazkoaren ezaguera, ar erazo zien gizon andi, eta txikiai bere lege eder garbia, eta ekusi zan gurutzea Enperadore, ta erregeen koroetan, onra anditzat ipiñia. Ekusten dezu, Kristaua, zeiñ sendagai miragarria dan Jaungoikoaren itz Santua? Nolako umiltasunarekin bada, nolako begiramentuarekin, eta biotzeko prestaerarekin aditu bear ez genduke itz au? Izan dira Santuak Eskritura Santa irakurtzen etzuenak belauniko, ta buru utsean baizik, zeren Eskritura Santan itzegiten duan Jaunak; baña guk itz Santu au aditu izan degu, askotan beintzat, nola nai, ta geratu gera, atera gintzakean frutuak atera gabe. Ta nortaki, zenbat kalte emendik etorri litezkean gugana, ezpagera noizbait noizbait zentzatzen? Askotan dotrina bat ongi aditzean dago baten betiko bizitza doatsua; aiñ da minberaa Jauna bere itz Santua ongi aditzearen gañean, oraiñ ekusiko degun bezala.

 

 

§ II.

 

        Jaungoikoaren itza berez guzi-alduna da, Eskriturak deitzen dion bezala: Omnipotens Sermo; baña nola egin zuan gizona bere eskuko, edo onerako, ta gaitzerako eskuarekin; gertatzen da askotan, eta iñoiz ere baño geyago egungo egunean, gizonak edo aditu nai ez izatea Jaungoikoaren itza, edo bear dan eran ez aditzea, eta itz Santu au fruturik gabe geratzea. Eta ain da sentikorra, edo minberaa Jauna alde onetatik, non aserraturik utzi oi dituan Probinzia, ta Erreñu osoak bere itzaren intz gozo edo euria gabe. Zoaz, Kristaua, lege zarreko jendeetara. Etzuen Israeltarrak aditu nai izan Jaunak bere Profeten auaz esaten zienik, eta utzi zituan Jaun berak Profetarik gabe; bere itza gabe, eta atzenean idolatrian ondatuak. Etzuen Juduak ere aditu nai izan Jesu-Kristok berak berez eta beste Profeten aotik esaten ziena; ta utzi zituan Profetarik gabe, fede gabe Probinziarik, eta Erreñurik gabe, eta onela bizi dira ardi erratuen eran milla zazpi eun eta geyago urte onetan. Zoaz, Kristauakin ere gertatu danari begiratzera. Zoaz goizaldera, edo Orienteko bazterretara. Ekusiko dezu Ejipto, denbora batean Erlijiosoen bizilekua zan bazter ura, S. Athanasioren, eta beste gizon andiaskoren autik Jainkoaren itza aditu izan zuan ura, Mahomaren zorakeriai darraitela. Ekusiko dezu Jerusalenen, Zesarean, Antiekian, Konstantinoplan denbora batean Jainkoaren itza entzuten zala Jaunaren Ministroen aotik; ta nolako Ministroen aotik? S. Zirilo, S. Basilio, S. Gregorio Nazianzikoa, S. Juan Krisostomo, eta beste gizon andi asko izan ziran bazter aetan Obispo, eta Jaunaren itzaren erelle. Baña utzi zituan Jaunaren itzak bazter aek, eta arkitzen dira Mahomaren lege zatarrarekin. Zoaz Afrikara. Ekusiko dezu, denbora batean Jaunaren lege Santa, ta itza frutu andiarekin predikatzen zuela an S. Ziprianek, S. Agustiñek, ta beste askok; ta gaur arkitzen dira leku aek guziazere; kendu zien alabaña Jaunak bere itzaren argia, eta geratu ziran Mahomaren legearekin. Atoz Europara, zer ekusiko dezu? Zoaz Prusiara, Suezia, ta Dinamarkara; zoaz Olandara, zoaz Inglaterrara; leku oetan guzietan nozbait erein zan frutuarekin Jaunaren itza; baña gaistotu zan gero lurra; etzan aditzen Jaunaren itza zegokan eran, eta utzi zituan Jaunak bazter oek guziak herejiaren lañopean. Baña zertarako nekatuko gera gauza zarrai begiratzen, begien aurrean daukagula Franziako Erreñuarekin gertatzen daña orain bertan? Franzia ogeita lau, edo bost milloi anima zituan Erreñua; Franzia Christianissimo, edo txit Kristauaren izenarekin onratzen zan Erreñua: Franzia, arako erreñu ura, non Jaunaren itza aditzera ematen zan ain sarri, ain kontuz, ain leun, eta gozotoro, gaurko egunean arkitzen da itz Santu au gabe, legeko ministro gabe, Sakramenturik gabe: eta an geratu diran Katoliko gaixoak arkitzen dira fedea galtzeko perill andian. Nondik etorri ote zayo Franziari ondoren izagarri au? Ay! ederetsi zien jendeak bere griña, ta pasio txarrai; etzan Elizaren aginteaz kezka andirik, etzuen Jaunaren itzak frutu andirik ematen; eta Jaunaren aserreak utzi du Erreñu aiñ andia guziok dakuskun eran. Ezta oraindik berrogei urte deadar egiten ziola Autore batek Franziari: Ah! Franzia! Zein aberatsa zeran zerorrek ezagutzen ez dituzun ondasunetan! Jaunaren itzaren azia ugari ereiten da zure erri andietan, eta txikietan! Itz onen ale bakoitzak Indian, Japonen, edo beste bazter askotan ereinda, erro ugariak botako zituan; baña oiñpean dabill emen azi au, eta ezta errotzen. Eta zer? Ez ote da gurekin gertatuko Juduakin gertatua? Itz onen faltaz fedearen argi gabe bizi diran jendeak deadar egingo due Jaunaren aurrean, eta eskatuko due kastigua gure kontra. Ay! ene! eta logratuko due! Onela deadar egiten zuan Franziako autore batek, oraindik urte asko ez danean; eta ekusten degu bidezkoak zirala beldur oek, eta gure egunetan gertatu dira gauzak ura beldur zan eran. Ekusten dezu, Kristaua, zeiñ minberaa dan gure Jaun Jaungoikoa bere itz Santa ongi entzutearen gañean? Au aditzera emana dauka anziñatik Eskritura Santan beiñ, ta berriz. Bai au aditzera eman zuan benikbeñ Isaiasen autik mastiaren ipui, edo parabolan. Ipiñi zuan Jaunak mastia, dio Isayasek, itxi zuan; eta altxa zion erdian torre bat bere tolareakin. Egon zan aren mats gozoen ustean; baña oen ordez eman ziozkan mats gaziak, basamatzen antzekoak. Expectavit ut faceret uvas, et fecit labruscas (Isai. c. 5.) Orain, dio Jaunak, orain nik esango det zer egingo diodan nere masti eskergabe oni. Kenduko diot esia, sartu dedin edozeñ eta artu dezan nai duana; botako ditut egin niozkan pareteak, eta erabilliko due oñen azpian. Utziko det etze; ez da moztuko, edo iñausiko; ez eta ondeatuko ere. Estaliko due sasiak, eta arantzak, eta aginduko diet odeiai, ez dezeela aren gañean euririk egiñ. Nubibus mandabo, ne pluant super eam imbrem. Parabola onetan aditzera eman zuan Jaunak len Juduai gertatua, eta geroz Erreñu askori gertatu zayena, eta gertatuko zatena, ezpadue ezertan artzen Jaun beraren itz Santua. Au bera aditzera eman zuan gañera Jaunak berak Amos Profetaren autik. Badatoz egunak, dio Jaunak: Ecce dies veniunt dicit Dominus. Nik bidalduko det lurraren gañera gosea: Miltam famem in terram. Ez ogiaren gosea, eta ez uraren egarria, baizik Jaungoikoaren itzaren gosea. Ibilliko dira batetik bestera itz onen billa, ta ez due arkituko. Circuibunt quaerentes verburn Domini, et non invenient (c. 8). Amos Profetak itzegiten zien Israeldarrai, baña ez oei bakarrik; itzegiten zien gañera beste Erreñu, ta jende guziai ere eta guzietan gertatuaz dijoa Profeta Santuaren esana. Zer? eztegu ekusten gaurko egunean, aldegin duala Jaunaren itz Santuak, eta fedeak alde aldean Europa guzitik? Ay ene! Ta ez ote da au bera gertatuko Españarekin ere? Guk dakiguna da, Jaunak gauza guziai ipiñi diela numero, neurri, ta pisu jakiña. Ala esaten zaku Eskritura Santan. Lau bekatu barkatuko dieztet Damaskoarrai, baña andik aurrera ez diet barkatuko, esaten zien Jaunak. Super tribus sceleribus Damasci, et super quatuor non convertam. Guk dakiguna da lau saltoan bezala goazela bekatuaren bideetan, eta Jaunaren itz Santuak frutu gutxi ematen duala Españan, oraiñ bertan eskribitzen duenak dioenez; eta beragatik gañez egiten duenean gure eskergabekeriak, etorriko da Amos Profetak dion gosea, eta geratuko gera Jainkoaren itz gabe, fede gabe, Sakramentu gabe. Erakutsi zion bein Jaunak Doña Marina Eskobarri ontzi, edo botella bat osotoro bete gabea. Botella onek esan zion aditzera ematen du España, botella onen barrunen dagoana dira Españako bekatuak: eta botella au betetzen danean emendik aldegingo du fedeak beste lekutara. Au guzia gogora ekarri ta, nor egon diteke, nere Kristauak, negar egin gabe? Egizue bada negar zuek ondorengoak utzitzen dituzuen, gurasoak; egizue negar zarrak; egizue negar gazteak, ta egin dezagun negar guziok; eskatzen diogula Jaunari, gera ditzala bekatuaren ujaldeak; eta ez dezala arren bere eskutik utzi Jaun beraren Amak ainbeste maite izan duan Erreñu au.

        Baña utzirik pensamentu ikaragarri oek, dakuskun, nola bere animaren puzoi biurtu oi duan bekatariak Jaunaren itz Santua.

 

 

§ III.

 

        Jaunaren itza da sendagai miragarria, ekusi degun bezala; baña askotan, eta askotan biurtzen du bekatariak bere animaren puzoi, edo iges egiten duala Jaunaren itza aditzetik, edo adituta ere biotzean lekurik ematen ez diola, edo atzenean bere bide okerretara biurtzen dala. Iru bekatari mota oek markatuak arkitzen dira Deabruaren artaldeko markarekin, S. Gregoriok dionez. Non audientium, non acceptantium, recidivantium(Hom. 18 in Evang.) Bai, nere Kristauak, bere animaren puzoi biurtzen du askotan bekatariak Jaungoikoaren itza, zeren enzun lezakeala, iges egiten duan entzutetik. Egizu kontu Kristaua, Errege batek bidaltzen duala Errege beraren kontra altxa dan Probinzia batera gizon aditu bat, gertatu diran okerrak desegitera, eskeintzen dituala pakea, ta mesede andiak. Baña zer gertatzen da? Berri oek atsegin-kontentu andiarekin aditu ordean, uzten du jende errebes esker gabe ark Erregek bidaltzen dien gizona, zer dakarren aditu ere gabe. Atozea, Kristaua, ez lizake eskergabekeria au izango leneko oker eta errebeskeria guziak baño gauza askoz itsusiagoa? Au bera bada esan bear degu Jaungoikoaren itza gandik igesi dabillenaren eskergabekeriaz. Bidaltzen dio Jaunak itz Santu onekin bere Enbajadorea, egin dituan utsegiteak desegiteko. Eskeintzen diozka pakea, eta betiko ondasunak; ta bere Jaunaren itza ongi enzun ordean, iges egiten du au entzutetik, eta eskergabekeria onekin, biurtzen du bere kaltedun ondasun andiak dakartzian Jaunaren itza. Esan gidazue, nere Kristauak, esan gidazue arren: zenbat bizi dira egungo egunean goizeko meza bat enzunda urte guzian Jaunaren itza enzun gabe bizi diranak? Zenbat Meza nagusi, Bespera, ta errosarioko denboran zuloetan, edanean, edo munduko gauzetan egoten diranak? Zenbat bider mutillak plean, edo jokoan Besperetako denboran? edo bullan? Zenbat izango dira oen artean eztakienak dotrina, ta are gutxiago nola prestatu bear duen ongi konfesatzeko? Zenbat oatuak bezala bizi diranak bekatuaren oituran? Oek guziak Zerurako bidean nekez sartu ditezke Jainkoaren itza aditu gabe, eta alaere igesi dabiltza onza argiaren igesi ibilli oi dan eran.

        Beste batzuek entzuten due Jainkoaren itza belarriaekin, baña ez dioe utzitzen biotzera igarotzen. Non acceptantium. Batzuek zeren entzuten duen gizonaren itza bezala, besteak zeren biotzeko sasoi txarrarekin.

        Emendik dator egiarik argienak ere ezin sinisturik geratzera, zeren gure oitura, ta griña txarren kontra diran, eta biotzik ez degun oek ezitzeko. Emendik Jainkoaren itza barrena samintzen, eta asaldatzen asitzen danean gogoa beste gauzatara eramatea. Emendik Jainkoaren itza ez aditzea aditzera eman dan eran, edo adituta ere tatxa billa ibiltzea. Gertatzen da Jainkoaren itzarekin eguzkiari argizagiarekin eta buztiñarekin gertatzen zayona. Eguzkiak bidaltzen ditu bere argi ederrak, ta berotasuna: argizagia gozatzen, eta beratzen da; baña buztiña, zenbat eta eguzkiak berotasun geyago bidaltzen dion, anbat geyago elkortzen da. Ay! au bera ekusten da bekatariakin. Bekatari sasoi onekoa gozatuaz, ta berotuaz dijoa Jaunaren itzarekin, eta atzenean mugitzen da bekatua utzitzera; baña beste asko are geyago elkortzen eta gogortzen dira, txingudea malluarekin gogorrago egiten dan bezala. Atzenean beste batzuek Jainkoaren itza aditzean asitzen dira mugitzen Zerurako bilera; baña ozta irteten dira Elizatik sartzen dira leneko perilletan, eta biurtzen dira bekatura. Recidivantium.

        Ona nola bekatariak bere animaren puzoi biurtzen duan Jainkoaren itza. Eta zer? onela bizi bear ote degu aurrera ere ? Gure zori gaistokoak ezpagera zentzatzen! Oraindañokoa egiña egin. Jaunari eskatu degiogun barkazioa egin ditugun utsegiteaz; ta aurrera enzun dezagun Jaunaren itza bear dan eran. 1.a ezin bestean baizik ez degu utzi bear Jaunaren itza enzutea. 2.a Enzun bear degu ez gizonaren, baizik Jainkoaren itza bezala. 3.a Enzun bear degu frutu ateratzeko nai andi batekin, eta au Jaunari eskatu bear diogu. Itzegizu Jauna, eta ona ni prest zuk aditzera eman nai didazuna entzuteko, ta egiteko. 4.a Jaunak aditzera eman diguna ongi biotzean gorde bear degu, eta gero obraz egin. Lurren azia botatzen dezunean ez dezu agirian utzitzen, estaltzen, ta gordetzen dezu lurrean, egaztiak eraman ez dezeen. Au bera egin bear degu Jaunaren itzarekin. Jaun berari nai daikiola itz onek frutu ugaria ematea, eta bekatuaren ujaldeak geratzea, era onetan Zerurako bidean gu ibiltzeko ongi, ta iristeko betiko bizitza doatsua. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa