Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Zubi gorriaren arkuen maldan

Burdin bide etsian bildu

Egurrekin

        Eskale zerutiar batek

Piztu duen suaren ke grisak

Lanbro arina

        Usaintzen du.

 

Adurri hegian bazabiltza.

Kaia txoriek ur gaina arrasatzen dute.

Arrantzale batek sareak hedatzen ditu

        Ibaian zehar eta hartaz pentsatzen duzu,

Haren soa, haren irria eta haren urratsak

Azkenenean ments zaizkizula.

 

Li Baiek

        Dio

Zubi gorriaren maldan

        Sua pizten duen

Eskale zerutiarra

Bezain umila, doia

Eta gabetua

          Bilakatzen dela

Adiskide bat daukana.

 

Maita ezazu hautsak

        Errautsa baino.

Deitu ezazu egunero.

 

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa