Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Erreka bazterreko

Harrizko horma zati erorietan

        Ixtaklok jarria,

Martxoko zerua uhertzen duen

Ilargi hariaz amets dago

        Li Bai.

        Hogei urte zahar den

Ardoa edan eta galdatzen du:

Norberaren identitateari buruz

Zein neurritarainoko

Axola gabezia behar du batek,

        Urrats oroz

Etsaia izenda dezakeen

Bestearen onartzeko?

 

Antzera basak inguruka dabiltza.

Ekia eta euria elkar gordeka

Jostatzen diren unean

        Dio:

        Erantzuna nik daukat.

 

Lagundu ezazu bizitzen.

        Orain.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa