Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Amodioa iragar ezina da eta

Ur negarren ohe gaitzetan

Bilatzekoa dela dio

        Ahapeka.

Azaltzen ahal zaizu edo haren

Aiduru egon zaitezke,

Ohartuko zara

Uraren eta gatzaren ortze muga

Deusek ez duela uhertzen.

 

Amodioa iragar ezina da eta

Nehoiz ez zaizu imajinatu duzunaren

Arabera oldartuko:

Zure borondatetik kanpo

Garatzen da, negu hormatuko ibai

Haserretua bailitzan.

 

        Udaberriko

Argi urratze samurretan aldiz

Hariz hari irun

        Armiarma sare baten pare

Gatibatzen, erretzen, zurgatzen

Eta lo eskasez irensten

        Zaitu.

 

Zure arima haina sakonki,

Antzera basen hegaldiak zerua

        Udalatzen du.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa