Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

So baten hondo urdinetik

Goizak urdin pastel altxatzen direla,

Ibai gain pairatuak

Eta zeru nahasiak halaber,

        Urratsa markatzen duzu.

 

Urtxoak saldoan airatzen dira

Aire borobilaren nabardura

        Okertuz:

        Hor, ibaiak elkartzen diren gunean,

Anitzetan argitasunik gabe ihes joan zaizun

Zorionari pentsatzen hasten zara eta jada

Bestearentzat zaindu amaren bularraz,

Altzoaz eta besarkadaz amets zegien

Ninia zarela imajinatzen duzu.

Bestea beti

Eztitasun debekatu hori

        Izango da zuretzat.

 

Laguntza eska zenezake

Baina uste duzu, sinets bera,

        Olerki baten liho minberak

Salba zaitzakeela.

 

        Itsas barkamenaren

Eta oroitza gaziaren arteko

Leize beltz hezean

Hezur eta larru

        Amilduko zara.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa