Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

        Auhen diozu:

Elkartasuna, Batasuna edo Maitasuna

Mututasun egoeraren mantentzeko

Tresna gisa

Erabil ditzaketen bezala

        Nehon

Ez da ikusi bakartasun biluziaz

Jabetu den

Ideologiarik.

 

Ibaiak ere bakartiak dira

Gauak, egunak eta jendeak

        Bezala.

 

Inork

Ezin duela bakartasuna

Bestearen menpera bidetzat har

Gehitzen dio

        Li Bai malenkoniatsuak

Ilargiaren ezpain aberatsetan

Zintzilik.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa