Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Ibai hegiko egoitzen horma beilegiak

Euriak lanbro labaintzen ditu

Eta begiak

        Arbelezko hegatsetan

Josirik dabilkizu:

Beti arrotz izanagatik,

Lekuak hustu eta ondoko urtean

Etxeko sentitzen da

        Li Bai.

        Zeru grisa eta ortzaiz muskerra

Biltzen dituen antzera basen

Hegaldiaren laudorio soilez ote

        Ditu euriak

Arbelezko hegatsak lanbro

Urratzen?

 

So dagokizu.

Begitartea bustia du.

        Entzun behar zaitu.

Bakar-bakarrik nago aspaldion, dio,

Eta erantzuten diozu laino mehe:

Bilatzen duzuna

        Kausituren duzu.

 

Arbelezko hegatsak lanbro

Zaintzen dituen euriak

        Hautsa eta errautsa lohi hil

Bihurtu ditzakeela

Konturatzen da

        Basamortuan

Arrotz maite zaituena.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa