Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Zeruak aldatzen dira hego haizearen

Abiaduran eta zu zergatik ez zara

Ipar haize edo eki sagaio gazia

Bilakatzen

        Soaren zabala absurduraino

Mozten dizun segurtasun horma horren

Erauzteko

        Eskatzen dizu

        Ikaraz.

 

Mendietarik lur lerratu buztin bikor

        Bustiek

Ibaiaren ezpondetako harkaitzak

Estaltzen dituzte.

Hautsak errautsa bezain

        Maite duzu.

 

        Zubi gorriaren maldara

Hurbiltzen da Li Bai,

Tchourako bidea zein nekea

Den oroit araziz:

Yi-hiu, hou!

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa