Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Kedarrez emokatu zubi ilunaren

Zeharkatzeko urrats bakoitza

        Ezinbestekoa dela dio:

Bestea zinen zu izan ustez.

Zeronen onespenarekin

Ilusio metalikoek zure zorion

Eskaerak zitzikatu zituzten

        Eta zartatze erraldoiak

Bihotzaren baratza

Errauts egin zizun.

        Zure ni fikzio soila da?

 

Zubiaren gainetik

Ibaia itsasora lehiatzen

Jarrai dezakezu:

        Izan zaitezke zubia,

Erreka edo ibiltaria.

Edo hiruak.

        Zergatik hauta?

 

        Belarri ondora makurtuz

        Atzeman nauzu orduan

Erraten diozu.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa