Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Hemendik laster

Bakar geratzearen beldurraren urtegian

Hainbeste goiz lehertzen

        Ikusi dituzula

Ez duzu sinetsiko.

Baina Li Bai hor dateke

Dena egia ankerra izan zela

        Berresteko:

Pairatu zen doloreari       

        Barne-izuaren, urduritasunaren,

Esperantzaren eta pentsamendu doiaren

Orbanak eta akatsak etengabeko

Lan poetikoaz

        Erauzi zaizkio,

        Hainbatetaraino non

Munduko edozein hondartza eta aditz-leihorretan

Irakurtzean dastatzeko eta hats hartzeko olerkia

Baino ez zaizun gehiago

        Gelditzen,

        Mutiri.

 

        Segitzen du

Maite duen gizona ortzaizean

Betirako urruntzen.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa