Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

        Zubipean hatsanka

Istila geldo eta

Harlauza etzanetan lerratzen zara.

Ur gorriak haserre bailiran

Zutabeei

Oldartzen diren artean,

        Diozu:

Holtzetan

Ene laguntzeko itzal izpirik

        Ez zen

Higitzen

        Orduan.

 

Arrotza zinen eta ustez maite

Zenuen Herrira

Ez zarela gehiago

        Itzuliko

        Iradokitzen dizu Li Baiek,

Begiak

Ilargi zilarraren helmugan

        Irriz.

 

        Rainer Maria Rilkeren

Eresietan josi arrotz izanaren

Saminean aldaketaren ildoa

Ibai egin zaizu jagoiti.

 

Zure izuak neurea biderkatzen

Eta egunak gurutzefikatzen dizkigu

        Dio Li Baiek

Besoak bildurik.

Barka ezazu.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa