Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda
Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa
Uraren plisti-plastak hegietan ozen
Aditzen direnean
Dakizkizun hizkuntza guztiak
Arrotz
Dabilkizu ezpainetan,
Zeurea barne:
Zergatik dauzkazu eleak, aditzak
Deklinabideak eta osagarri gramatikalak
Heldua zaren lurruts honetan
Nehor ez baldin baduzu
Gurutzatzen?
Hautsak errautsa bezain
Maite duzula
Xuxurlatzeko?
Amodioa iragar ezina da.
Dio:
Ez duzu bestea atzemanen,
Oroz bat bestea
Baldin bazara zu.
Eransten dizu:
Identitate eskatuaren arropa zarpailak
Eta garaiz urrundu amaren bularraren
Oroitzapenaren pare moldatu zein landu duzun
Hizkuntzaren eraikuntza murrizleak
Erre itzazu.
Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda
Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa