Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Uraren palastak ibaiaren dudaz

Klaska eta dei ezti bilakatzen

Direnean

        Bakardadea hego haizez alda

Dezazun otoizka ari zaizu

Rainer Maria Rilke gogoan

Lagundu zaitzakeena.

 

Li Baiek mintzatzen ikasi nahi luke.

Mezua uzten dio:

        Zutaz pentsatzen

Darrait.

Eta gauaren itxuraldaketa sakonetik

Ilargia zeruan

        Aditz bakar baten maldan

Agertzen da urre zurizko hari eta irudiz

Ilunbeen mehatxutik

        Salbatua.

 

Hori izan daiteke amodioa,

        Gehitzen dio

        Maleziarik gabe.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa