Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Dorre Maleten maldetan behera

Gure ortzaiz zohargietako

Bortu urdinak

        Apirila hastapenean

Ur gordin eta buztin jauzten

        Dira,

Ibaiaren azala zure bihotz

Ustiatuaren antzera

        Uhin eta hagun

Debalde zimurtuz.

 

Eta ibai ahoan gora

Euri hotz gaziak lehiatzen dira

Gure ortzaiz zohargietako

Bortu urdinak

        Hustuz datozen

Ur bakartiei

Ongi etorriaren egiteko.

 

        Li Baiek

Ardo mingarra edanez

Galdatzen dizu:

        Lurreko

Ez maitatu bakarra

Ote zara?

 

        Zutaz pentsatzen du.

Zergatik ez duzu sinesten:

Hautsak errautsa bezain

        Maita ezazu

Eta itsasotik hedoi

Idokitzen den euri hotz gazia

        Izan zakizkio.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa