Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa

 

Lurrean desterratu begirada

Urdinaz

Erretzen zaitu, labaki:

        Sinesten duzu kuraia ukan duzula

Laidoei mutur edo zirika gaiztoaz

Erantzun diezun unean,

Gerlaren erdian bakea bilatu duzunean,

Herio justifika ezinen mamuak ito asmoz

Urmel geldoa ahanzten saiatzean,

Maiteek utzi zaituztenean

Buruaz beste egin ordez olerki minberak

        Kantatzeko, idatzi dituzunean?

        Sinesten ote duzu kuraia

Ukan duzula

Mitologia iragankoi, kontserbatzaile

Eta bilduaren uztarripeko gerizan

Beste kolektibo bat bihurtuz,

Nortasun bakun gisa oldartu zarenean?

Eskatzen dizu berriro

        Ortze mugan dilindan

Dauden laino mihiak

Behatzen dituela.

 

        Dio:

        Orain, hor, eni so egitea

Eta banaizela onartzea

Da zuretzat kuraia.

        Emadazue ardo zahar

        Hoberenetik

Deiadarka ari zaizue

Li Bai.

 

 

Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda

Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa