Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda
Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa
Urezko gauaren erran nahia ematen dio:
Noiz bizi izan zara herrarik bilatu gabe?
Nehoiz ez maitatua eta mendekuz bezala
Besteen begietako larderiaz handitu zara,
Beste, mukuzu.
Sua nintzen, diozu harro,
Eta zirrinta urdina suntsi nezakeen.
Baina berriz ere ibai ertzetik
Itsas belarren usain hiroa dakarkizun
Eztitasun honek
Urratzen zaitu.
Isiltasuna ikasiko duzu:
Jaikitzen den egun
Bedera berez desafio bat delako
Hil ala biziko erronka horrek
Ez du
Nehola ere espanturik
Onesten.
Amodiozko poema soilen ildoan
Gauaren irazkitik argi urrako zilarra
Apaltasun barreiatuko da.
Iraun dezan desira ezazu.
Hautsak errautsa bezain
Itxaro Borda
Maiatz, Elebi 6, 2002ko azaroa