www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa  

CHENELONJAUN ZENATURRARI
ETA HAREN KONPAINIARI

BAZKAL ONDOKO USAIA XAHARREKO KOPLAK

 

                Sei pontutako erdi laxotan

                G. Zaldubik pharatuak

 

Eskuaraz ere mintza gaitezen

iduri zait lege dela;

Eskual herrian baikare hemen

ez laite gisa bertzela:

Jaun andereak osagarri on

Jainko onak dizuela.

 

Kristau frantsesak denak bat diten,

dugun entzun Jaun Chenelon.

Kargudun hautu edo bozketan,

oro gaiten fidel egon:

Guk hautatuak izan ditezen

lege zuzen egile on.

 

Guk Murde Labat dugu Laphurdin

aspaldi gure gizona:

Gure Fede' eta intres orori

hain atxikia dagona.

Luzez oraina bizi dakigun

dugun othoitz Jainko ona.

 

Baxenabarren eta Xuberon

dute Murde Etcheberri.

Nihork ez daki jaun hark bezala

jende nekhatzalen berri.

Denen argitzen, ongi egiten,

han dabila herriz herri.

 

Herri' ta jende jainkotiarrez

hautatua baron Garro

Kontseilari on girixtinotzat

Pauen ikusia dago.

Ohorea du Jainko legeak

atxikitzen zuzenago.

 

Prefet, Suprefet eta Minixtro,

denak aiher Goyhenetchi;...

Ezin aphalduzko gizona

ez zuzen nahi onhetsi:

Halere berak baino gorago

ezin heziz dute utzi.

 

Juantchutok kara azkarra badu

azkarrago du Fedea.

Holako batez trufa baladi

jaunxkila Jainko gabea,

Lasterxko minez irakuts liro

jaunxkilak gibel aldea.

 

Gizon argitu girixtinoa,

Guichenne jaun abokata.

Eskual herriko etsenpluetan

ederrenetarik bat da.

Eskual herrian bere andreaz

egin ere zuen hauta.

 

Ethorkizun bat ederra duzu

zuk ere bai Murde Salla.

Erlisionez, buruz, fortunaz

zare guk nahi bezala:

Eskual herriak bere gizontzat

zu ere hauta zaitzala.

 

Bertze jaun hori aphez ez balitz

noren joak hez lezake.

Horren arrozoin erroz gaitzeri

jokhatzea baita nekhe:

Lumarik beizen ez den xoria

nork liro biphil hain merke?

 

aurrekoa