www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

TRIPOTA

        (1889)

 

Jende beharrak ziren Pello ikhatzkina,

Eta haren emazte Koxepa Martina.

Beren etxola zuten phezoinez egina,

Eta janhari hotza thalo 'ta xardina.

 

Neguko arrats batez senhar emazteak

Nakhaizturik zaduzkan xardina jateak.

«Gu bethi miserian, asean bertzeak:

Makhur dire, zioten, holako legeak».

 

Sorgin bat sartzen zaie leihotik barnera:

«Heldu naiz hiru gauzen zuei ematera.

Galda zatzue hirur, berex bat bedera,

Nahi den bezein handi, Deus ez zait sobera».

 

Pello ohiuz hasten da supazter zokhotik:

«Ai! nik tripot bat banu, jan niro gogotik».

Tripot bat erortzen da, panp! ximiniatik,

Jan on bat egin dezan  Pellok oraikotik.

 

Martinak senharrari: «zer pelloa haizen!

Ez hakiena zerbeit hoberik galdetzen?

Balinba tripot hori, dena den, hoin gizen.

Sudurretik dilindan balitzaik gelditzen».

 

Martinak hitz horiek athera orduko,

Tripota sudurrera Pellori doako.

Khendu nahiz ari da, debru 'ta karako;

Sudurrarekin beizik ez du atherako.

 

Haur guziak ondotik, zakhurrak saingaka;

Lau zehe sudur hoiez nola ez ahalka!...

Etxean ere nola andrea balaka?

Ez diro ixilaraz han haren kalaka.

 

Azkenekotz Pellori burura zaio jin

Hirugarren galderik ez dutela egin.

Sudur soberakin hoi dio suntsi dadin.

Tripota suntsitzen da; orai du atsegin.

 

Alegia hortarik zer dagerin, huna:

Askoren gutizien funtsgabetasuna.

Bil ez badezakegu handi den fortuna,

Dugun goza bederen guttien duguna.

 

aurrekoa hurrengoa