www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

ANDRE DENA MARIA
BETHARRAMEKOA

        (1877)

 

Agur, Ama Birjina

Betharramekoa

Zeruko Erregina

Eta lurrekoa.

Oi guretzat zer ama!

Zer arartekoa!

Berea dadukana

Seme bat Jainkoa!

 

Munduko usinpean

Itho ez gaitezen,

Zure botherea han

Daukuzu agertzen:

Erori garenean

Gaitutzu altxatzen,

Eta bide onean

Maiteki laguntzen.

 

Eskualdunak aspaldi,

O Ama maitea!

Zureganat badaki

Hemengo bidea.

Munduak khendu nahi

Darokun Fedea

Hemendik altxa bedi

Indarrez bethea.

 

Gur' arbasoak lehen

Oi zer fededunak!

ama zuganat ziren

maiz ethortzen hunat.

Orai ere gu hemen

Gare Eskualdunak,

Maiz zure laguntzaren

Beharra dugunak.

 

Othoitzez gagozkitzu

Hemen zure oinetan:

Fedea finka zazu

Gure bihotzetan:

Osasuna iguzu

Gorphutz arimetan:

Zerurat hel gaitzatzu

Zure besoetan.

 

aurrekoa hurrengoa