www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

MARTIN ETA KATALIN

        (1851)

 

Nik bi senhar emazte baditut hauzoan,

Egun oroz goizetik hasiak haroan:

Martin maiz ostatura doakolakoan,

Katalin gathilutik ari da xokoan.

 

Uste baino goizxago Kattalini behin

Ostatutik etxera heldu zaio Martin.

Gathilua utzirik —horrek baitio min—

Hasten zaio mokoka Martini Kattalin.

 

«Hor hiza, hordi tzarra, hor hiz, alfer handi?

Ah! zer etxe jalea hartu hintudan, hi!

Hirekin bizitzeak ase naik aspaldi.

Hi, gizon baino hobe hindeken zahagi».

 

«Hots! Kattalin maitea, ez bada hasarra:

Zuk eta nik badugu elgarren beharra.

Zu nere bihotzean zintuzket bakharra

Zu baino eztixago ez baliz nafarra».

 

—«Hik iretsi nafarrak ni ez naik eztitzen,

Ez hire mozkor hatsak xutik atxikitzen».

—«Ene hatsak, Kattalin, ez hau, ez, izitzen;

Garratxagorik dainat nik hiri sentitzen».

 

Kattalin hasten zaio erkhatz ukhaldika;

Gizona bihurtzen da oro aurdikika:

Emaztea dakion hantxet belhaunika,

Buruko iletarik herrestan dabilka.

 

Hel! hel! hel! deiadarrez Kattalin hasirik,

Banoakote lotsaz izan dadin hilik;

Othoi, hots! egon diten geldirik ixilik...

Biek naute kanpora igorri hezirik.

 

aurrekoa hurrengoa