 |
INKARNAZIONEA
Errefaua
Jesus ona,
Jainko gizona,
Zu zare zu gure zoriona.
Oi! zein gaitz zen, zein etsigarri,
Bekhatuaren kaltea!
Ez balitz gutaz urrikari
Gerthatu Jainko Semea.
Bekhatuaren hutsa nor zen
Ezeztaraz zezakenik?
Aitari buruz Semea baizen
Ez zen ahala zuenik.
Zuhaur zinen, Jainko Semea,
Gure ordain bilhakatu,
Eta mundu dohakabea
Hola zinuen salbatu.
Hartuz gureak bezalako
Gorphutz eta arima bat,
Birjina baten sabeleko
Haur zinen jautsi gutarat.
Izpiritu Sainduaganik,
Birjina guziz garbia,
Zu bethi birjina izanik
Amatu zinen, Maria.
Horra izate Jainkozkoa
Gugatik haragitua,
Jainko-Gizon, Gizon-Jainkoa,
Ordutik Jesus deitua.
Jainkotasun, gizontasuna,
Bi natura ditu betan;
Bainan bakharra da presuna
Bi natura horietan.
Jainkoaren zinezko Ama
Baita Birjina Maria,
Izen hoi du zuzen emana,
Jainko Semetik jaria.
Gizontzeak ez du gutitu
Jesusen Jainkotasuna;
Jainko Gizonak du goititu
Berekin gizontasuna.
Gizonaren jainkoztatzeko
Jainkoa da gizon egin,
Gu zeruraino alxatzeko
Zerutik da lurrerat jin.
Guretzat gizon egin eta
Hil zarena, Jesus ona,
Zuk merezituz baizen ez da
Salbatzen ahal gizona.
Jainkoaren Ama saindua,
Guk ere ama zaitugu.
Ama maite botheretsua,
Ai! urrikal zakizkigu.
|
 |