www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Kantikak eta neurtitzak
Gratien Adema, «Zaldubi»
1851-1901, 1991

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Kantikak eta Neurtitzak, Gratien Adema "Zaldubi" (Ales Bengoetxearen edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1991

 

aurrekoa hurrengoa

APHEZ BERRI BATENTZAT

 

        Hastean eta kopla artetan denek errepika

 

        Aphez soberanoa,

        O Jesus, zare zu,

        Gure aphez huntarik

        saindu bat egizu.

 

Gure aphez gaztea horra aldarean,

Jesusek ezarria bere podorean:

Herritarrak hor gaitu oro bihotzean:

Guretzat hari zaiku orai othoitzean.

 

Horren aitamek dute ohore atsegin,

Beren semea aphez baitzaiote egin.

Haur haurretik zioten Jainkoak galdegin;

Dohainik ederrenez du orai berregin.

 

Oi zein dohatsu zaren zu gure apheza!

Zein hunkigarri zaikun egun zure Meza!

Zure bihotzak Jesus hor besarka beza;

Zorion handienaz orai zaite goza.

 

Hor zure inguruan Aingeruak ere

Jesusen adoratzen ahuspeka daude;

Zu xutik, hor hek baino gehiago zare;

Ez dute zuk bezenbat hoiek hor bothere.

 

Kontsekrazionean zure erranera

Zerutik jausten zaitzu Jesus aldarera:

Jainko gizon egina bizirik berbera,

Zuk ematen daukuzu ogitzat jatera.

 

Jesusen hunkitzeko, zer esku garbiak,

Ahal zaduzkan Ama Birjina Mariak!

Zureak ere dire sakratu berriak,

Krismaren gantzudurez oraino bustiak.

 

Zu behar zare izan arimen argia,

Zerurako bidean heien gidaria;

Ardi galdu direnen Artzain bilharia,

Guziz berthutearen etsenplu garbia.

 

Aphezaren bihotza bethi zabaldua,

Bekhatorosarentzat zer ihes lekhua!

Huni aithortuz geroz egin bekhatua,

Urriki duenari zaio barkhatua.

 

Azken orenetarat hurbildua denak

Aphezaren laguntzak ditu beharrenak.

Hark eman Sakramendu biziko azkenak

Dire ondorioa eternal dutenak.

 

aurrekoa hurrengoa